07 A Izotzetik izanera

A

Jaisteak gure arteko batzuen hezurrak karraskatu zituen,

eta zangarrenak soilik beheraino ailegatu ziren. Zorteak bere

tokia hartu zuen ere. Harkaitz batetik bestera, aztaparka genbiltzan,

ahal bezain zuhurki abiatuz, adar soil gazte haiei

dardaraz eratxikiz. Urratsez urrats, beldurrez beldur, ordokia

ukitu genuen, izar helgaitz batera iritsi bagina bezala. Irria

itzuli zitzaigun. Jaiste hark zenbat ilargi iraun zuen ez dakit,

denboraren nozioa galdu nuelako. Gure lagun zaurituak bortxaz

bertan erail ondotik, bidea jarraitu genuen, eta, laster,

lur berri lehun haietan etzan ginenean, berehala lo hartu genuen.

Egin genituen bideak gogoan betiko zizelkaturik izango

nituela banekien, nire oharkabearen baitan bizi guziko

sartuta egonen zirela ohartzen bainintzen, batez ere bizia

orokorki aldatu eta aldatuko zigun leizetik ateratze ausart hura.

Danba lo gelditu ginen. Gosez esnatu ginenean, jatekorik

ez genuela ohartu ginen. Gure inguruan hezetasuna baizik ez

zegoen; eta, pixka bat urrunago, trumilka1 zetorren erreka

baten harrabots zakarra entzun zitekeen. Ur mutin eta zikin

hura indar biziez zihoan, zur, ur, egur, lur, elur, hezur... urak

denak lasterka eramanez. Dena lohia, dena lokatza, denak toki

hartatik betiko eramanak, gurekin batean bizi berri baten

bila joan balira bezala.

Amiltzearen pertsonaia pasiboak ziruditen ere, nahiz eta

guk argitasun osoz aukera hura hartu eta erroitz ilunean jakin

nahiez gure burua bota. Errekak zeramazkien gauza guz-

1 indarrez

24 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 24

tien parekoa nintzela konturatu nintzen, ezinbesteko eramanaldi

indartsu hartan sartuta.

Berriz ere eta hirugarren aldiko, emazte haren ahotsa entzun

nuen. Hari kasurik ez egiteko gogoa sartu zitzaidan,

hainbeste sufrimendu ezagutu baikenituen, baina abentura

gogoak gutizi alper hura gainerasotu zidan eta, buru-belarri

egon nintzen haren ahots eztiaren oihartzuna aditzen, ahal

nezakeen arreta guztia emanez eta begiak borobildurik ea

bere itxuraren irudia nonbait ager litzaidakeen so eginez,

baina ezer ez. Su goxo bat piztu genuen, eta hurrean atzeman

genituen harri potolo borobil haiek inguruan ezarri genituen,

haize bortitzetatik babesean egoteko gisan. Supazter

haren inguruan gozoki eserita ginauden, ederki antolaturik.

Ametsetan bezala, bazter arrotz miresgarri urrun haiek jelosiaz

begiratzen ari ginen, han atzean, nonbait, gure sortarpea

zegoela baikenekien, han urrunean, abandonaturik, urez beterik,

urtze berri hartan itorik.

Emeki-emeki, daldarez beterik genituen gorputz ahulak

berotzen hasten zitzaizkigun, eta, kearekin batean, beldurrak

airatzen ere.

Erroitz hondatsu hark irakaspen asko ekarri zizkigula

ohartu nintzen; eta, bide berrian ezagutu genituen guztiak

ikusirik, gure ohiko leize bizian halako jakin-ibairik sekulan

ez genuela ikusi ohartu nintzen. Geroaren gose ginauden, jakin-

gosez hamikaturik.

Bat-batean, supazter epel haren ondoan, mintzatzen hasi

ginela nire baitan sentitu nuen. Denboraren nozioa itzultzen

ari zitzaidala ere bai. Oraindik belarrietan neukan IZ txistukari

hura gure lehenbiziko hitzen oinarria bilakatzen ari zitzaigula

sumatu nuen; eta, hura oinarritzat harturik, guk

behar genuen hizkuntza berri baten zimenduak tinkatu geni-

25 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 25

tuen. Ohiko builek zeukaten basakeria naturala urruntzen

hasten zitzaigun, eta, gure neurri apal hartan, soinu bakoitzari

esanahi berezi bat ematen hasi gintzaizkion, ahal bezain

ongi kontzeptualizatuz.

Mundu berri hari zegokion komunikatzeko era berri bat

aurkitu behar genuen; eta, basakeria utzirik, hizkuntza berri

baten oinarriak asmatzen hasi ginen. Kanpoko ezagutza berri

haiek nozio arrotz anitz ezagutzera erakartzen gintuzten, denak

zelai ordokiarekin lotuta zeudenak, ibaiarekin edo epeltasunarekin,

edo zeru urdinarekin ere. Harpe kanpoko

elementu berri horiek guztiek gure sentimenduak eta ikusmoldeak

eztitzen zizkiguten, eta, emeki-emeki, gizaki moderno

batzuen antzera, gizarte berrira egokitzen hasi ginen.

Gure lehenbiziko lana hizkuntzarena izan zen; eta, horretarako,

IZ-aren izana ama izan genuen gure asmatze haren

gidari nagusia, IZ txistukari soinu hartatik isurita, oraindik

belarritan neukana. Soinu nardagarri hori nolazpait niregandik

atera behar nuela banekien, eta hizkuntza haren lehen ur

xortak erditzerakoan, libre sentitu nintzen, gure soinua belarritik

mingainera betiko iragan zitzaidalako eta beharrak

agintzen zizkigun hitzak gureganatzen hasi ginelako. IZ soinua

isurtzen hasi zitzaigun; ura adierazteko hartu genuen,

eta lotura berriak asmatu genituen. Isurketa larri hura baino

lehen; inoiz ez zitzaigun urari izen bat ematea bururatu, hor

baitzegoen, bizilaguntzat baikenuen, gure biziarekin bat egiten

zuen beharrezko iturritzat hartu baikenuen, baina eromen

busti berriak eta bereziki belarri zolan neukan IZZZZZZ

hark berriketa izugarri hartara bultzatu gintuen eta ustekabean

mintzatzen hasi ginen. Gure funtsezko soinua bilakaturik

eta urik gabe bizirik ez zitekeela jakinik, kontzeptualizaturiko

26 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 26

lehen soinu-hitzak asmatu eta bota genituen, ura eta izatearen

ideiek bat eginik:

IZ* . . . . . . . . . . .IZan

IZ . . . . . . . . . . . .Izen

I . . . . . . . . . . . . .Ni ez naizena, parean ikusten dudana.

B!IZi . . . . . . . . . .IZateko agintza!

B!IZi . . . . . . . . . .Eta hortik asmatuta neure lehenbiziko IZ

edo hitz poetikoa:

BIZIL . . . . . . . . . .Bizi, hil, B!IZ-IL

IZor . . . . . . . . . .IZ hor! IZ zor norbaitek ernatzeko agintza

eman baligu bezala, ZOR

edo SOR . . . . . . .Jaio emango ziguna

IZotz . . . . . . . . . .Lehengo bizi hotz, gure IZ kontzeptu nagusitik

luzaz geldituko zitzaigun hitza, uretik sortu zitzaiguna,

ur hormatutik etorria, ohiko bizi hotzetik.

LIZA, LOHIZA . . .IZa lohitsua, urez beteta

IZA . . . . . . . . . . .Hitza

BIZ!,BAIZ! . . . . . .Bai

EZ . . . . . . . . . . . .BIZ (bizi baikorra) ez dena

LIZE . . . . . . . . . .Utzi genuen bizitokia, LIZ, urez betetako,

gero leizea izango zena.

IZERDI . . . . . . . .IZaren erdi, iZaren izatera iristen ez dena

IZur . . . . . . . . . .IZ, UR... Isur; lehenbiziko aldiz, UR fonema

erabili genuen IZaren sinonimo gisa; eta, horretatik,

IZUR, IZURI, orain ISURI iza goitik behera beti eta modu

naturalez isurtzen zela erakusteko.

IZTIL . . . . . . . . . .IZ hil, putzu.

lIZKA . . . . . . . . .Liska, Izeko putzua, likatsua

IZARr. . . . . . . . . .IZ zar, zahar, IZ ar, zut. AR lehen aldiko

maldan zegoen zerbait adierazteko erabili baikenuen,

G“ar”aian, garaian.

*IZ-a: Iza, ura. Bizitzeko funtsezkoa den ura.

IZA, URA eta BIZIA sinonimotzat hartu behar dira.

27 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 27

B!IZ . . . . . . . . . .Piz, piztu, teologia ala beharra?

BerrIZ . . . . . . . . .B!IZ,B soinua aginteak adierazteko

IZIL . . . . . . . . . . .Isil, hitz hil.

IZakIL . . . . . . . . .Iza isurtzen zuen IZAKILa, Izaniltzeko zakila

IZtu . . . . . . . . . .Ahotik zeriola. Beste hainbeste bagenituen,

eta asmaketa horren ondorioa ez genezagukeen. Nik,

tx-IZ-tu garrantzitsu hori belarritik mingainera pasatu zitzaidala

bai nabaritu nuen, baina isilik egon nintzen, behin eta

beharbada idatzirik adieraziko nuela pentsaturik.

IZA . . . . . . . . . . .Ehiza bizitzeko behar genuen ehizari.