B
Ikasleak aurre-aurrean zituen; eta, behin, Hyacinthe de
Tharenceyren liburu batean irakurrita, irakasleak esan zien
bitxia zela ikustea nola kontinente berrian, hau da,
Ameriketako lurralde batzuetan eta batez ere Euskal
Herriarekin parez pare dauden Kanadako herrialdeetan, hitz
anitzek euskaran ditugun soinu batzuen ahaidetasun berezia
badutela. Algiko famili linguistikoan, Delaware, Algankin,
Chiperrey eta Abenaki populu eta mintzairetan euskal aireak
nabaritzen direla eta haien izaera fisikoek ere gurearekin zer
ikusteko badutela. Horrekin irakasleak erakutsi nahi zien
epeltzeak baino lehen bi lurralde horien ur eremua,
Atlantiko itsasoa, ia existitzen ez zela, eta bi herrien arteko
kontaktuak ezin errazagoak zitezkeela. Horren lekuko,
Mesolitikoan, k.a. bederatzi milagarren urtearen inguruan,
urtze eta isurtze izugarri haien ondorioz lurralde berriak
uharte bilakatu zirela, Bretainia Handia adibidez; eta mendi
eta lurretatik isuritako urak eremu handiak estali zituela.
– 28 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 28
“Era berean, Tharenceyk esandakoari hurbiletik begiratzen
badiozue eta Euskal Herritik ekialderantz begiratzen baduzue,
Itsaso Beltza aurki dezakezue. Horren inguruan diren
lurraldeak, hala nola Georgia eta Kaukasoa, eskuin ezker parez
pare latitude berean dauden herrialdeak, eta horrek pentsatzera
erakar ahal gaitu, ekialdetik, hotzetik ihes eginez,
behin batean populu ibiltariak zuzen-zuzen Euskal
Herriraino iritsi zitezkeela eta itsasoak geldiarazi zituen tokian
kokatu zirela, hau da, gure herrian, bertako jendearekin
bat eginez. Nahiz eta alderantzizko bidaiak baztertzekoak ez
izan, oinarri tinko bat badago; hau da, hemen betidanik populu
bat bizi izan dela, mendien eta itsasoaren artean bizi
izan den herria”.
“Humboldten teoriatik aski hurbil gaude”, jarraitu zuen;
“batez ere Iberian bizi izan diren populuak euskaldunak zirela
esaten duenean, betitik jendea hemen bertan bizi izan dela
eta Iberia guzira hedatu zirela dioenean, populuen mugimenduen
teorian bazkatuz. Bere ustez, Iberia hitza euskaratik
dator, Ibar hitzetik; eta zergatik ez pentsatu populuen arteko
nahasketa batek bertan bizi zen herria gehitu eta aberastu
zuela? Arazoa da jakitea noiz gerta zitezkeen horiek. Ez dakigu,
baina izan daiteke aspalditik jendea hemen bizitzea,
agian denboraren epeltzearen ondoko aro urrunetan, itsaso
handi berriaren bazterrean, eta populuen elkartzeak, influentziak
erakartzea eta batak bestea kutsatzea. Alde batetik
Kaukasotik etorriak, eta bestetik Iberiara hedatuak, eta gu
bien artean, gure betiko lur eta leizeetan”.
Arreta handiz aditzen zutenez, jarraitu nahi izan zuen,
baina hainbeste ereduekin gaurko nahikoa zutela pentsatu
zuen, eta beharbada ere ikasle horiek gazteegiak zirela fenomeno
zahar horietaz ohartarazteko. Irakaslea isildu zen, kla-
– 29 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 29
searen azken txirrinaren txistuaren zain. Gelditzen ziren bost
minutu horietan, ikasle batzuek egiazko jakin-gosez esandakoak
oraindik irensten zituztela airean nabari zen.