11 B Eskolan

B

Ikasleak begi-belarri zeuden, euskararen iturburuaren jakin

nahiez. Irakasleak, aldiz, aski garbi adierazi zien IZari buruzko

hark esandako guziak bere asmabidetik baizik ez

zetozela eta ez zela ezer zientifikorik hipotesi horretan.

Hala ere, isil-isilik zeuden, bitxikeria horren aurrean liluraturik.

Aditzaren erroaz mintzatzen hasi zitzaien:

IZ... ura, bizitza, ama eta sortzea, espirituala.

N ni naizenean

G gu garenean

Z zuek zaretenean

NIZ, naiz

HIZ, haiz

GIZ (gaiz, gara),

52 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 52

ZIZ (zaiz, zaizte, zarete, zara)

IZ eta soinu berezi horietaz, ni, gu, zuek...

Da... Daiz... hura denean

Zailago izan zuen adieraztea zergatik forma batzuk galduta

zeuden eta beste batzuk bizirik, zergatik NAIZ eta HAIZ

formetan erroa garbiki zagerien eta DA edo DIRA formetan

ez, nahiz eta Lapurdin ZAIZTE ohiko forma izan.

Ni naiz, ni nizenean,

Hi haiz, hi hizenean

Hura da, hura daizenean

Gu gara, gu gaizenean

Zu zara, zu zaizenean

Zuek zarete, zuek zaiztenean

Haiek dira, haiek daiztenean

Linguistikak ezagutzen dituen aldaketak handiak dira”,

esaten zien, “denborarekin soinu eta letra batzuk erortzen

baitira, batez ere ahoskatzeko zailak direnak, are gehiago hizkuntza

batetik bestera pasatzen direnean; hala nola, latin edo

grekotik frantses edo espainolera. Guri dagokigunez eta mintzaira

bera izan arren, aldaketak onartu behar dira eta hitzen

hondamenak ere bai”.

Aditzetik etorritako IZarekin egindako hitz guziak ere

adierazi zizkien.

Gu GIZ... GIZon, GIZa, G soinua kolektiboa zerakusen

hitza.

B!IZ, agintezko BIZI, B soinua aginte bat ematekoa, norbaitek

euskarari eta zeru-zolatik bizitzeko agintea eman balio

bezala.

IZAN, geroago etorri zitzaien, sintesia, beharrezkoa, aditz

formetatik sortuta.

53 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 53

Ez ezazue inoiz pentsa IZANetik, ni NAIZ, hi HAIZ eta

forma guziak etorri zirenik, ez! Alderantziz, kontzeptu bereziak

erakusten zituzten soinuetatik, N, G, Z eta IZ erroa baturik

esan behar zutena betetzen zuten, kontzeptu orokorra,

esan nahi baita IZAN, ez baitzuten hastapenean beharrezkoa;

eta, gramatika osatzen ari zirela, horren garrantziaz ohartu

zirenean, IZAN asmatu zuten”, bere boz sudurkariaz, beroturik,

ikasleei luzatzen zien.

L soinua behin-behinekoa, itxaropena, kolokadura markatzeko,

gerta litekeena: LIZ.zalantza, BIL, aurkitu gabeko

esperantza…”

Harriduraz beterik, ikasle guztiek eta agindu bat izan balitz

bezala bere hitzak onartu zituzten, nahiz eta berak berriz

teoria pertsonala zuela esan. Ikasle batzuek hori hain pertsonala

zenez sinesten ez zioten, hitz eta forma horien guzien

ugaria hain bistakoa iruditzen zitzaielako, behin entzunak,

noski. Sekulan ez baitzuten halakorik aditu, ezta bestekorik

ere.

Irakaslea pozik zegoen, bere basa jakituriaren berri emateagatik

eta jakintsu berritsu bat bezala agertzeagatik. Inori ez

baitzizkion teoria horren emaitzak inoiz esaten ahal, jende

gutxiri interesatzen zitzaizkiolako eta pisukeriatan lagunekin

sartu nahi ez zuelako,

herabetasun amiñi bat1 ohi baitzaterakion2. Kurtsoa irri

egiteko zerbaitekin bukatzeagatik, Aristarko gramatikari grekoa

eredutzat hartu zuen; ez esaten zuenarengatik, baizik eta

bere izenaren morfologiarengatik: AR-IZ-t-AR-ko, bi arren

arteko IZ jauzilaria.