D
Kartak baztertu genituen usin batek mus mahaitik irri eginarazi
zigunean “Atchum!”
“BOLT”, erantzun zion Guillaumeren usin ozenari
Alexek, irriz lehertzen, “Humboldt” izena oroitarazi nahiz.
“Kanpotarra dela sumatzen da”, luzatu zuen Txemak,
“hemengotarra izan balitz atxiz
botako lukeelako, kar, kar, kar”. Batzuek espainolaren eraginez
izan zitekeela pentsatu zuten, baina hala ez zen.
Mikelek zehaztu zuen alemanek eta frantsesek atchum onomatopeia
erabiltzen dutela urtzintza adierazteko, espainierak
“atxis”, ingelesak “atishoo” bezala. “Horrek esan nahi ote
du hizkuntza berean mafrunditzen garenik ingelesak, espainolak
eta euskaldunok?”
“IZaren hizkuntzaz? Muki bustia guri IZetik datorkigula?
Atxiz, atizoo?”, luzatu zuen, kilimixka1 bat esan nahiz.
“Txalo txalo, bis, bis (bIZ, bIZ) Mark!”, erantzun zion
Guillaumek, bere germanofilia historikoa erakutsiz.
Denen solasetan UIZKI-a eragin azkarra egiten hasi zela
nabari zen, irribarre eta ergelkeria genuelako nagusi.
Hyacinthe, bere betaurreko borobil txiki irrigarri horiekin,
aski serio zegoen, edaten ez zuen bakarra baitzen.
Txemari betitik grazia handia egiten zion eta gaur ere nahikoa
zuen hari begiratzea irriz hasteko.
Guillaume harriturik zegoen, denak jende zintzoa ginela
uste baitzuen, baina parrandari batzuk ginela bere baitan
pentsa zezan denbora asko ez zuen behar izan. Gutxiena eza-
1 Broma
– 47 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 47
gutzen genuena bera zen, eta gure artean gehiegi ez zen ausartzen.
Halere, inork ikusten ez zuela UIZKI-ari ematen ziola
konturatu nintzen.
“Atera beste bat”, luzatu zuen irribarrez.
Horretan eta bere ikuspegi zientifiko serioa baztertuz,
gauza guziak ikuspegi poetiko goxo batez eginak izan zitezkeela
onartu zuen berak ere, eta umore onez esan zidan nire
istorio horrekin segi nezan.
“Qué cabrón”, hots egin zuen Alexek bere txokotik, Miss
(mIZ) eta Kiss (kIZ) ugariz pentsatzen ari balitz bezala.
Xubiltz elkarteko ostatu txiki hartan gero eta trago gehiago
isurtzen ari zen; Humboldtenaren ondotik, Vinsonena eta
beste guztiena.
Txema, traje dotorez jantzita, isil-isilik, potolo-potolo,
bere ohiko umorez ari zitzaigun; eta, beste guziak zorrozki
begiratzen, bere baitan zeukan irri fin bezain ironikoaz ezin
egonez zegoen.
Bat-batean, Beñat Oihartzabalek atean jo zuen eta tirrinta
entzunda denak aulkitik jaiki ginen, museko kartak mahai
gainean kolpez betiko botarik.
“Beñat!”, oihukatu zuen Saussurek, gure Ferdinandek berarekin
harreman berezia baitzuen.
“To! Hemen zaudete!”, erantzun genion.
“Arizkunera Baztaneko aditz formak ikertzera heldu nauk
eta badaezpada ere norbait bazenik hona hurbildu nauk.
Etxeberrian bazkaldu diat eta agurtzera nentorren, amerikar
adiskide honekin, indioak ikertu nahiez baitabil eta euskal
indio baztandarren bila ekarri dut. Etnologia serioski egitera
etorria baita, gure hizkuntzarekin loturik diren konportamendu
linguistikoen ikertzera. Begira, hau Edward Sapir duzue”.
– 48 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 48
“Good afternoon”, esan zuen deblauki.
“Aurretik abisuan ezarri dut zuek indioak ez zaretela eta
etnologia gutxi egin lezakeela zuekin”, luzatu zigun Beñatek.
“Beharbada soziologia apur bat, baina gehiagorik ez”.
Egun horretako Sapirren asmoa ez zen batere hori, berak
baitzekien herritar autoktonoekin baizik ez zela etnologiara
hurbiltzen ahal, eta gu hiritarrak ginen denak.
“Soziologia bustia iker zenezake horiekin”, esan zion
Beñatek, “besterik ez”.
“Edward, they are my friends, this one is Mikel, a good
friend”.
“Enchanté, Mikel Iribarne”, bere burua aurkeztea gustatzen
baitzitzaion, abizen eta guzi.
“This one is Saussure, Ferdinand, I desagree with you
about linguistics and language’s birth, you know, he doesn’t
agree your language´s interdependence theory, he´s a sheer,
pür bat”, xiberotar doinuekin itzuli zigun denei, “but today
it doesn’t matter”.
“Qué cabrón”, esan zuen Alexek.
“This one is Noam, with Harris he is the father of structuralism,
you know? Don’t you know what is this?
Everybodyk ( K ergatiboa) have inside, in everybody´s had
inside a inborn capacity to speak and to make an universal
grammar, his artist name is Chomsky. He speaks english very
well, he comes from Philadelphia”.
“Nice to meet you.”
“Alex is our teacher, his books are just a little dull but we
love him.”
“Overjoyed.”
“Txema is our ironical man and he lives in a yellow submarine.
His name is psychedelic, Larrea, and he is surroun-
– 49 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 49
ded by male barbed wire. He´s our misogynous king but
women like him and we love him too.”
“Good day.”
“Hyacinthe de Charencey is our weather man, with his
umbrella who says to everybody that the most important
word in the day is: “Very good day today, isn’t it?”
“Xubiltz is the owner of this kingdom.”
Eskua luzatu nion, behar den modura agur nezan.
Beñat, hango giroa ikusiz, zalantza osoan sartu zen.
Alexek eskaini zion whiskya hartu, edo Saussurekin solasean
hasi.
Aspalditik bazekien nire istorioaren berri, behin kontatu
bainion Baionako unibertsitateko bazkalondo batean, nire
hizkuntza irakaslea zelarik.
Egun hartan eta Baiona txikiko terraza batean, UIZKI hitzak
nire teoriaren soinu guztiak zituela esan nionean, irriz
hasi zen, haren morfologiak beste hitz batena bururatu baitzion.
UZKI hitzaren esanahia banekienez galdegin zidan eta
nik, nire orduko jakingabetasun osoan, ezetz erantzun nion,
hitz hori sekulan ez nuela aditu erantsiz. Nire obsesio hori
buruan neukala jakinez, irri izugarri batean lehertu zen.
“Ez dakik, UZKI, ipurtzuloa dikek xiberotarrez”, luzatu
zidan, barrez ezin egonez.
Elkar solas umoretsu batean sartu ginen, eta funtsezko
hitz hura nire hipotesia bazkatzera gehitu nuen. UIZKIa eta
UZKIa, munduaren salbabideak agertu zitzaizkigun egun
hartan. Zer irriak!… Geroztik ez nuen Beñat ikusi, gaur arte.
Bretainia Handira ingeles zerbait ikastera joan zela jakin
nuen.
Istorioaren haria denek tinko jarraitzen zuten, ez dakit interes
saminez edo whiskiaren eraginez. Beñat etorri berriak
– 50 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 50
ez zuela indar askorik behar gure elkarrizketa axolagabe horretan
sartzeko banekien, intelektualtasunean bazkaturik zegoen
gure eztabaida umoretsuan berehala sartzeko aski argia
zelako eta gainera jadanik entzunda bazeukalako.
Mikel, beti bezala, bere gauzetan ari zen, eta paretan
erantsirik zegoen euskal aditz taula begiratzen ari zen.
Berehala nabaritu nion aspertzen hasia zela. Burua serioski
itzuli zuen Alex txiste irrigarri bat kontatzen hasi zenean.
Bere txisteari denek ongietorria eman zioten, linguistak izan
arren pausa pixka bat ere behar zutelako…
Traktore baten txistea kontatzen hasi zen, Baigorriko batek
bere Argentinako lehengusua atzeman zuelarik, bere lurren
berri ematen ari zitzaiola, hedadura handiko eremuak
zituela eta... Bertako senideak galdetu omen zion nolako lurrak
ziren, zehazki zer hedadura zeukaten... Haien elkarrizketa
lurren hedaduraz izan zenez, hego amerikarrak denak
handiagoak zituela garbi zagerien, eta bere lehengusua laborari
xume batentzat hartzen zuela ere.
“Bai, handiak direla ulertu dut, baina nolako handiak?”,
esan zion baigorriarrak.
“Ba begira”, luzatu omen zion argentinarrak, “goizeko
zazpietan traktorea hartu lurren itzuli osoa emateko asmotan,
lurretan abiatu, ibili eta ibili, eta gaueko bederatzietan eremu
guztiaren itzulia oraindik bete gabe nabilek, pentsa….”
“Bai”, erantzun omen zion lehengusuak, bere boneta1
atzealdera bultzatuz, “guk ere halako traktore bat izan genuen,
eta berehala saldu genuen”. Denak erdi irriz ginauden
jadanik, batzuek istorioa mila aldiz entzun geniolako, eta
besteak, alkoholaren eraginez, kolpez barrez lehertu zirelako.
1 Txapela
– 51 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 51
Gustukoak genituen Alexen istorioak, denek irribarrez
bukatzen baikenuen, txistearen eraginez baino, whiskyarenez.
“Itxoin, itxoin”, oihukatu zuen “txistea ez da bukatu”;
eta, gure ikerketa mailan sartu nahirik, hauxe esan zuen: “ez
dakizuena, traktore hori Nissan bat zela eta existentzialista
arazoak bazituela ere”. NIZ-an bat izanez urarekin zebilela
zioen, IZ-arekin eta kutsadura bazterturik aurre-kondairako
zelaietan zebilela, N, ni traktorea zela klaxonaturik eta IZ
urarekin, izarekin energia aurrezpenak eginik…..
“Qué cabrón”, esan nion irriz zapartaturik eta bere ohiko
hitza harturik.
Ferdinand zilimixkariak ea IZotzik nahi zuen galdegin
zion, bere edaria epeltzen hasi baitzen...
B