15 D Xubiltz elkartean

D

Hyacinthe, bere guardasola estu harekin, ingeles baten

plantakoa zen eta, gainera, ehiztaria genuen. Ez dakit nola,

gure elkarren arteko solasa gai horretara lerratu zen, alde,

aurka, baietz, ezetz, ihizi, ekologi, ibili, gosari, lagunak, ardoa,

musa, tiroa, zuhaitzak, mendiak, kirola, euskotarra,

motoa, lau-laua, botak, atorra laukidunak, txapela, mozorroa,

irria, haizea, usoa, potelata, etxola, puestoa, dirua,

78 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 78

UPN, PNV, pausa, platera, bizia, hila. Ideia horiek guztiak ferekatu

genituen, libertatea eta abentura ez beste.

Txemak beste trago bat nahi zuela esan zuen, eta aitzakia

eder horrekin denok basoak bete genituen.

-Qué cabrón!! eztanda egin zuen Alexek.

Hiancinthek paisola ez zuen eskutik uzten, erauntsien

aurka erantsirik bezala, balizko euriaren babesean egon zedin.

Eguzkiaren indarretik babestuta egon zedin ere bai.

Berak bazekien klimatologiak zituen gauzarik ederrenak sua

eta ura zirela; eta, paisola eskutan edukirik, beti haietaz pentsamendu

berezi hori izango zuela ziurtatzen zuen.

Leihora hurbildu zenean, eguraldi ederra egiten zuela

ohartu zen.

-Eeh!! Eguzkia!!

Charenceyk ez zuen batere ateratzeko gogorik, baina ekiaren

agerpenak pozik uzten zuen. Bere aterkia ere bai.

Gure lagunak goizero eguna modu berean hasten zuen;

eta, egun ederra edo txarra izanda, karrikan gurutzatzen

zuen lehenbizikoari eguraldiaren berri ematen zion.

Erantzuna berdin zitzaion, klimatologia baitan bizi baitzen,

eta ahotik ateratzen zitzaion lehen hitza euriarena, hotzarena

ala beroarena zuen, nahiz eta jakin aitzakia baizik ez

zeukala. Berak zioen bezala, egun guztian zehar esango

zuen hitz eta esaldi aditu bakarra hura zen, funtsezkoa,

existenzialismoan sarturik zegoen garrantzitsuena bezain

garrantzitsua, zalantzarik gabe iturburutik bukaeraraino bizitza

agertarazten zuen bakar-bakarra. Aurre-kondairakoa

iduri zuen, aro epel eta gozorik gabe ez zitekeela kanpoko

bizirik egin errepikatzen zuen, bizi osoak horretan oinarria

hartzen balu bezala. Eta arrazoia zeukan: linguistikaz, fonetikaz,

fonologiaz, aurre-kondairaz, historiaz eta ohiz zituen

79 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 79

solas serio bezain interesgarri haietaz aritzeko, lehen-lehenik,

bizi behar zen, eta gure bizia gauzatzeko behar bakarra

eguraldi epela zen, hormaketetatik landa agertu zen hura,

lurra eta gizakia aldatu zizkiguna. Eguzkia eta ura ziren bizitzeko

baldintza bakarrak, epeltzetik eta izetik isuriak baikinen

eta hortik zen beste gainerako guzia jalgitzen, gu,

gure eboluzioa, egoitza, mintzaira, hitza, ohitura, aitzinamendurantz

abiatzeko beharra eta sortarazten genuen ohitura

berria, biziari zegokiona. Hyacintheren arabera, ia

egunero eta mekanikoki esaten ohi genuen gauza errepikatsuaren

garrantziaz ez ginen ohartzen, eguraldiaren egoeraz,

goizero loetatik ateratzen gintuena eta lotaraino gure

biziaren heina markatzen zuen bakarra.

Nahiz eta ez esplikatu, bere aterki horren edukitzearen

arrazoia bagenekien, euri ala eguzki, laino ala ateri, elur ala

kazkabar. Ez genuen zozoa gizona, are gutxiago buru arina.

Bazekiela bazekien, ez zekiela ere bai.

Egun horretan, estrukturalismoa deprimitua zegoela lehenbiziko

aldiz entzun nuen. Ezer ez nuen ulertu. Hala ere

ez zen estrukturalismoaren arazoa bakarrik, gure artean depresioa

baitzen nagusi: Txema, hogeita hamar kilo hartu zituelako

eta bere burua bakar sentitzen zuelako; Guillaume

Humboldt, Euskal Herriratu zenetik tristezia handi batean

sartu zelako; Beñat, hegoaldeko giroan murgiltzen zenean

beti gauza bera gertatzen zitzaiolako eta bere intelektualkeria

gurekin alkoholean teorizatzen zuelako; Hyacinthe, aterkia

eskutan, isilik egoten zelako; Alex, ekologiaz eta mendi kateez

maiz mintzatzen hasten zelako; eta ni, Ixel pastillen eraginez

beti euforiko nengoelako.

Etxean sartu ziren Txema eta Chomsky bustiak zeuden,

barnetik eta kanpotik. Barnetik, ez dakit zenbat trago ogiaren

80 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 80

bila joan zirenetik edan zutelako eta Etxeberria ostatuan luzaz

edaten egon zirelako. Ogia erostera atera eta ogirik gabe itzuli!

Ahaztu omen zuten. Zer fundamentu gutxi! Julien Vinson,

aldiz, bere txokoan zegoen, ezer esan gabe, paretan zintzilik

nituen txistuak, ttunttunak, gaitak, abarkak, makilak eta musika

tresna guziak ametsetan bezala begiratzen. Gizon bitxia

baitzen hura; eta, hizkuntza baino, ohituretan ikertzea gustatzen

zitzaion, folklorean eta aitzineko jokabideetan murgiltzea,

batez ere. Horrengatik, Arizkunera etortzea atsegin

zeukan. Denek atsegin genuen.