A
Zaharrenak leize haren inguruan gelditu ziren, eta, bidean
abiatzeko gertu ginenak, gazteagoak, jadanik bideari lotzeko
prest ginauden. Zer adin genuen ez genekien. Beti birsortzen
ari ginela zirudien, adin berdinez birjaiotzen, gazte batzuen
indarrez eta agure batzuen gogoaz. Ametsa, mundu osoan
izango den ametsa, gaztea gorputzez eta indarrez eta adinekoa
zentzuz eta gogoz, eta berriro halaxe sortu. Nik ere ez
dakit zer adin nuen, beti itxura berekoa bainintzen eta beti
ere aitzinera joateko gogo berarekin. Hainbeste erroitz, amildegi
eta denboraren nozio galtzeagatik, burua nahasia neukan,
baina adimen beteriko nahasmen zentzudunezko burua.
Gazte ala zahar, jakin-gosez beterik ginaudenok, aurrera jo
genuen. Han gelditu zirenek pena eman zidaten, haien etorkizuna
leizean sartuko zutela banekielako. Nire herrikoak ez
izan arren, arras gureganatu genituen, eta haien betiko isolamenduak
tristatu ninduen. Bidean uzten baitzituzten semealabak,
bilobak, ilobak eta lagunak. Besterik egiteko ez
zegoela etsitu nintzenean, bidea aurrerantz hartu genuen,
– 81 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 81
nork malkoak begietan, nork agurra bihotzean. Betiko jokabidea
geneukan, ibai bazter haien aldamenetik ibiltzea, korrontearen
kemenak behealdera bultzaturiko izaki batzuen
antzera. Txoriak bururatu zitzaizkidan. Azken erroitzetik ezagutu
izan genuen paisaia ez zen batere aldatzen, dena orlegia,
zuhaitzez beteta, mendixkak ezker eskuin, zerua
urdin-urdina, ura lagunbide, ekia berobide. Karakoilak
oraindik jaten genituen, baina arrainak ere bai, eta arrantzan
aritzeko trebezia eskuratu genuen. Harrapatzen genituen
arrainak IZokinak deitu genituen.Txoriak hegaka haIZearen
aurka zebiltzan antzera, IZokinak uraren indarraren aurka zigoten,
harriz harri, jautsiz jautsi.
Gu ere zerbaiten aurka genbiltzan; beharbada patuaren
aurka, baina hori oraindik ez genekien.
Ur barnetik izokinak ateratzen genituenean, gordin-gordinik
ahoratzen genituen, IZaren barnetik IZaren barnera.
Behin baino gehiagotan elikadura hoberena hura genuela
pentsatu nuen, bizigarriarena behintzat. Ihizian harrapatzen
genituenak ere lehen baino askoz txikiagoak ziren: batez ere
erbiak eta txoriak, nahiz eta basahuntzak, oreinak, basurdeak
eta halako animalia kozkorrak jakitzat ehizatu ere bai.
Lehengo ehiza-bideak ere osoki aldatu genituen, eta arkuak,
zagitak, dardak eta lazagaiak egiten hasi ginen. Xederak eta
arteak egiten ikasi genuen, batez ere gurekin zetozen leizetar
horien erakaspenez. Haiek leizetik behera eta beti leku beretara
jaisten zirenean, arteak ezartzen zituztela adierazi ziguten,
haiek sedentariotasunaren ondorioak baitziren.
Emiz nekaturik zegoen; gurekin zeuden beste emazte eta
haurrak ere bai. Gizonak hura aitortzera ez zirela ausartzen
iruditu zitzaidan, hura ligatzeko bideetatik bat baitzen, beharbada
lehenbizikoa. Nahiz eta haien arteko elkarpenetan
– 82 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 82
elkartu zitzaigunak bat edo bestearekin aritu, nahiagoak denek
bazituzten; eta, gero eta gehiago, neska berdinarekin larrua
jotzen ikusten genituen; baina, horretarako, baiezkoa
jaso behar zuten, eta bakoitzak bazuen bere teknika. Bidean
azkarki jarraitzea eta ahulezia ez erakustea haietako bat zen.
Bakoitzak bere lana zeukan: batzuek arrantza, besteek
egurra biltzea eta sua piztea, besteek, aldiz, dardak eta lazagaiak
osatzea, beste batzuek arrainak eta ehizakia erretzea,
denek eginbeharra zuten, eta gizarte baten lehen oinarriak
tinkatzen hasi ginen, neurri handi batean aurkitu genituen
gizaki berriei esker. Zenbat denbora elkarrekin iragan genuen
ez nekien, belaunaldiak ustekabean pasatzen baitziren. Gure
arteko batzuk arras filosofikoak ziren, itxuraz behintzat, eta
ordu pila bat eguzkiari ala ilargiari begira iragaten zuten;
beste batzuk biziki kontenplatibo bihurtu ziren, eta ibaiko
uraren dirdirei so orduak ematen zituzten. Lasaitasun luze
hura laster hautsi zitzaigun mendi kasko hartatik beste giza
talde bat agertu zitzaigunean eta berehala patar iraingarri haren
gainetik oihuka hasi zitzaizkigunean. Guk borrokatzeko
gogorik ez geneukan, baina haien xedea ez zen batere baketsua.
Harriak botatzen hasi ziren, urrats batzuk aitzinera
emanik, beti oihuka eta irainka. Gure arteko bat harri kaska
batez lurrera bota zutenean, ikaratzen hasi nintzen. Nahiko
hurbil genituen; eta, begirada arin batez, ihizirako generabiltzan
dardak prestatu behar genituela denok ulertu genuen.
Arroka haien atzetik eta denok bat eginez, zagitak bota genizkien,
haien bospasei lagun bertan behera erailez.
Harriturik, atzealdera egin zuten, indarrak gure aurka ez
zuela balio ikusirik. Nik ez dakit zenbat denbora egon ginen
bata besteari begira. Azkenean, gure emazteak urratsez urrats
hurbildu zitzaizkien, bakearen antzeko zerbait egin zezaten;
– 83 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 83
eta, hor, gure xedea gudagarria ez zela ohartu ziren. Haien
gordelekutik atera, eta gureganantz hurbiltzen hasi ziren, zakur
ezezagun batzuen pare, lehenik emeak eta gero gu usaintzen,
lurrintzen, sarramuska1 eta arkumaka2. Egun batzuen
buruan, gutarrak bilakatu ziren, eta jaso izan zuten debeku
bakarra emazteak ukitzea izan zen. Nahiz eta ibaian gu baino
beherago egon, ur-jauzi garai haren arokoak ziruditen, zurruta
haren iturria baino garaiagokoak, goiko mundukoak,
orain dela gutxi aurkitu genuen populua baino atzerakoiagoak.
Aitzinamendu gutxi zeukaten, batez ere hizkuntza mailan;
eta, laster, gure kontzeptuak ikasi zituzten. Emeki-emeki
jadanik emazte haren bozak esandakoa baieztatzen hasi nintzen,
gu ginela euskara eta euskal populuaren egiteko sortu
ginen bakarrak, leizetik zetorren gure bide zuzena zela etorkizunarena
eta ezker-eskuinetik erantsitako herri berrien patua
guri lotzea zela, gure erakaspenak har zitzaten. Nahiz eta
haiek guri gauza berriak erakarri, garrantzitsuak ez zirela zirudien,
eta herria osatzeko bazterrak baizik ez ziren.
Emaztearen bozak behin esan zidan ere gu eraikitzen ari ginen
gizarte berri horretan fenomeno horiek errepikatuko zirela,
eta beti gu zapaldu nahiko gintuztenak agertuko zirela,
gehienetan indarraren bitartez, baina misioa bururaino eramateko
eginak ginela, bereziki neu. Ideia horri jarraituz, gero
eta jende gehiago gure mintzamolde hura bereganatzen
ari zela ohartu nintzen, gu, gure seme-alabak eta askazi guzikoak,
Emizen jendeak eta azken unean aurkitu genituen beste
gizaki basak… eta, noski, geroago etorriko ziren guztiak. Zer
egin edo nola jokatu berdin zitzaidan, bide egokitik inoiz ez
nintzela aterako banekielako, sen batek bultzaturik hura sentitzen
nuelako, bederen. Benetako hizkuntza gizarteratzen ari
– 84 –
1 Marmarka
2 Kurrinkaka, marmarka
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 84
zitzaigun, eta behar berri guziei hitz bereziak eransten genizkien.
Euskara benetan osatzen eta koskortzen ari zen,
nahiz eta aspalditik asmakuntza horretan ez aritu.
Denak batean, aurkitu genuen toki zoragarri hartan gelditu
ginen eta luzerako hantxe bizileku hartu genuen. Hiru populuek
osaturiko herri bat eginez eta gure arteko
nahasmenak bateratze berriak ekarriz, eremu hartan zebilen
talde handiena gu ginela iruditu zitzaidan, gure lehengo araberan,
beste gainerakoek txikiak izan behar zutelako. Herri
ahalmena sortzen ari zitzaigula ohartu nintzen, eta gizarte
berri haren zementuak eraiki genituen, bakoitza bere lanari
lotuz, lan materialei nola bizirako oinarrizkoei hala espiritual
eta artistikoei. Batzuk langile amorratuak ziren, beste batzuk,
aldiz, ez, nahiko alperrak agerturik. Horretan ere, bakoitzaren
nortasuna eraikitzen hasi zen.
Emeki-emeki, lan berri batzuk jalgi ziren, batez ere lantresneria
berriari lotuta zeudenak, eta haien fabrikazioan
denbora asko pasatzen genuen, prezisio handiko tresnak baitziren.
Produkzio gizartean sartzen bagina bezala, lan-katea
asmatu genuen. Batek harria zorrozten zuen, besteak giderrak
zehazki zizelkatzen zituen, beste hark zuhaitz eta landare
berezi batzuetatik biltzen zituen soka naturalez biak tinko lotzen
zituen; eta, poliki-poliki, zerbait hausten zitzaigunean
tresna osoa ez genuela bota behar ohartu ginen, hautsitako
zatia baizik, batzuetan harria, besteetan zura edo soka eta
hura aldatu bakarrik, giderra betiko atxikiz. Seriean eginik,
tresnak altxor batzuen modura gordetzen genituen, eta industriaren
etorkizunari beste irekidura bat eman
genion.
Etorri berriek gure bizimodu aitzinatuagoa jelosten zuten,
batez ere era berrira egokitu zitzaigun pentsamena, haiek
– 85 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 85
baino askoz adituagoak ginelako. Gure mailara iristeko denbora
puska bat behar izan zuten, nahiz eta beti nabaritu atzerapen
zerbait bazutela. Haien lana bareak biltzea eta ihizian
aritzea zen, eta hori ongi egiten bazekiten; arrantza eta ihiziko
tresnen aldatzen, aldiz, ez. Gure herrian sortu ziren desberdintasunak
nabarmenak ziren, eta, nahiz eta arrazoi
desberdinengatik izan, luzerako hala jarraitu zuten.
Bazkaltzera eseri ginen eta berriki ezagutu genituen
fruitu zaporetsuak ahokadaz jaten hasi. Neurririk gabeko
zanpaldi haiek tirriteri1 handiak erakarri zizkiguten, eta gure
arteko zenbaitzuk arras eritu ziren, eta kakeria haien
arrazoiak ez ezagutzeagatik, berriz ere, azpiko huste izugarri
haietan erortzen ziren, berriro zukutsu jaki haietatik ase
arte jaten zutelako.
Zuhaitzetan zintzilik zeuden kolorezko borobiltxo haiek
biltzen hasi ginenean, freskura sartu zitzaigun, hainbeste jaki
sendotaz asperturik baikinauden, baina besterik ez genezaguen.
Gure elikaduraren aberastasuna abiatzen zegoen, eta
bitamina guziak erakartzen zizkigutenak jaten hasi ginen: haragiak,
arrainak, fruituak, bare karakoilak, belarrak, fruituak
eta beste hainbeste. Sukalde berriaren lehen urratsak eginak
zeuden, laster sukalde tradizional bihurtuko zitzaiguna, ilaunetik
ohiturara eramaten gintuen betiko zirkuituan sartuta
bagina bezala.
Sekulan ez nuen gerezirik ikusi; binaka zeuden, zintzilik,
guri deika, gorrixkak, gure niniken elean, batzuk hirunaka,
gutxienak, gauza bakoitzaren berezitasunari garrantzi handia
emanez, beste batzuk soil-soilik, ez-parekotasuna behin eta
berriro goraipatuz. Nire artearen ikuspegiarekin lotu nituen.
Txorien gosea asetzeko eginikoak zeudela ohartu ginen; eta,
fruitu ilun bezain urdun gozoek txoriak harrapatzeko aukera
– 86 –
1 Kakeri
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 86
eman ziguten. Zuhaitzetara igo eta gereziak jaten genituen
bitartean, arte eta xederak ezartzen genituen, txoriak harrapa
genitzan, eta kolpe batez bi elikagai hartzeko gaitasuna ikasi
genuen.
Emizen sabela hantzen ari zela ohartu nintzen; eta, laster,
haurra izan genuen. Besteek ere bai, eta gure jendearen kopurua
biziki gehitu zen. Ezin hobeki ginen toki hartan; eta,
nahiz eta niri oinetan xinaurriak ibiltzen zitzaizkidan, besteen
nahia errespetatu behar nuen; baina egun hartan gainera
erori zitzaigun ekaitza, eta gure adar eta larruz eginiko egoitzak
airatu zirenean, ibai ertz hartatik lekutu behar genuela
erabaki genuen. Izugarrizko tximistek inguruko haritzak jo
zituzten eta bospasei gereziondo burutik behera suntsitu zituzten
ere. Suntsipen ikaragarrian sartuta ginauden eta zinez
beldurtu ginen, ortzantzaren1 hotsa ezin krudelagoa agertzen
baitzitzaigun, krudela bezain erailea. Tximisten argiak hodei
beltzetik ateratzen ziren argi indartsu bezain ikaragarriak ziren,
zeruaren estalpe iluna beste mundu batean bizi bagina
bezala zegoen, argirik gabeko mundua, oinaztura2 gaiztoek
argitzen zuten mundu ilun bezain beldurgarria.
Emiz nire kontra zegoen, beste emazteak bezala, bakoitzak
norbaiten babespean egon nahiz, eta haurrak haien besoetan
ala hanketatik heldurik. Inork maite ez zuen gizona,
aldiz, bakar-bakarrik egon zen; gure taldean halakoa bazegoen
ere. Gaiztoa, zorrotza, bortitza, berekoia, besteen aholkuak
onartzen ez zituena. GIZOR eman nion izena, behin
sekulan ez dudana ahantziko egiten ikusi bainuen. Emiz indarrez
bereganaturik, bortxaz estali nahi izan zuen. Lepora
jauzi egin niola gogoratzen nintzen, Emiz haren erasoarengandik
salbatzeagatik, noski, baina gizon hura jasangaitza
1 Trumoia
2 Tximista
– 87 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 87
egiten zitzaidalako ere bai. Gizor izena jalgi zitzaidanean,
Emiz egiatan maite nuela ohartu nintzen.
Zergatik GIZOR? Ez nekien! Edo bai. Instintuz edo senaz
atera zitzaidan hitz hori ezin hobekiago laketzen zitzaion, G
eta IZ horiek, gu, GIZak, GIZakiak markatzen zutelako, Izor,
OR Emiz hor berean hartu nahi izan zuelako baina ere denak
izorratzen zituelako; eta esanahi hori aise geroago gogoan
hartu nuen.
Horren ondotik, GEZUR eta IZPA, (espa, jelosia) ere asmatu
nituen.
Gure bidean aurrera ginoazin, urratsez urrats, pausoz
pausa, ahal bezain zuhurki. Nire buru arina bazterturik, neukan
helburu tinkora abiatzen nintzen; ustekabean, besteak
ere bai. Ahuntzei erroz atera genizkien larruak jantzitzat hartu
genituen, eta nahiko ongi estaltzen gintuzten,
usain txarrekoak izan arren. Oinetan ezarri genituen larru
txapinek zango-zolak babesten zizkiguten ere. Gure oinak
txantxetakoak ez ziren, zapata-zola batzuen antzekoak, gogor-
gogorrak, baina zauri idorrez eta orbainez beteta.
Mendiak, amildegiak eta erroitzak jaisten hasi ginelarik, harri
zorrotzen ebakidurak nabarmenak zagerizen, eta ahuntzen
larru lehorrak beharrezkoak genituen.
Amiltze berririk ez zegoen, gure biziaren segida hari berekoa
baitzen, logikak aurrera eramaten gintuen berezko
etorkizunez egina. Hizkuntzaren pareko biziaren puzzleari
elementu berriak eransten genizkion, bai jateko ala ehizatzeko,
arriskuez babesteko edo janzteko; gelditu gabe, gure
egona hobetzen zuten gauza naturalez betetzen genuen.
Adarrez eta larruz eraikitako etxolatxo batzuk aurkitu genituen.
Lokatz gogorrez estalirik zeuden. Eransten genituen
guztiek hobekuntzaren bidean jartzen gintuzten, osaketaren
– 88 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 88
bidean; eta, emeki-emeki, gero eta soinu eta kontzeptu
gehiago genuen, gero eta mintzaira aberatsagoa, gero eta irakaspen
gehiago, gero eta bizi hobea.
Gure inguru hartan bizirik ez zen ageri. Zerbaiten igurika
egon ginen, luzaz. Bidea jarraitu genuen.
Lehen aldiz, gure aurrean zagerien beste giza taldetxo hura
menditik ez zetorren, eta, gu bezala, ibaiaren bazterrean
bizitoki hartu zuten. Urrundik begiratu genituen, kuka-mikuka,
eta aski gozoki bizitzen zirela nabaritu genuen.
Jadanik, beldurraren aroan ez ginen bizi eta hurbildu gintzaizkienekin
elkar ezagutza gozoki bezain lasaiki egin genuen.
Oihurik gabe, borrokarik gabe, gorrotorik gabe. Nahiz
eta hizkuntza mailan atzeratuak izan, haien gizarte antolakuntza
aurreratuta zegoen, bakoitzak bere eginbeharra baitzeukan,
nor hargin, nor zurgin, nor lurgin, nor urgin.
Lehen aldiz, egoitza iraunkorrak ikus genitzakeen, harriz eta
lohiz eginiko etxe mota txikiak, osoki babeskorrak; eta, leize
ilunetik urruti izan arren, haiek bezain ongi pentsatuta zeuden,
bizi modernoan murgildurik zegoen populu baten bizilekuak,
egoile bilakatzen zituztenak, gizarte iraunkor baten
erakusleak. Lehen aldiz ere, gure leizeak gaurkotasun handikoak
zirela ohartu nintzen, harrizko pareta tinkoz eraikiak,
edo, hobe esanda, zulatuak, babes izugarrikoak, epeltasuna
gorde zezaketenak, bizitzeko baldintza onak erakartzen zizkigutenak.
Arlo horretan behintzat gu ginen atzerakoiak, eta ez
leizeak; eta gure aurkako ateraldia baizik ez genuela egin
konturatu nintzen.
Gizarte mistoa zeukaten, eta haien jende ugaritasunak gorabehera
handirik ez zuela jasan zidan. Hizkuntza mailan zehaztasun
batek harritu ninduen: gu bezalako IZ soinua
batzuetan erabiltzen zutela; aldiberekotasunez ote? Ez nuen
– 89 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 89
uste, harria hain garrantzitsua zuten hura hala deitzen zutelako.
AITZ mendi gainean zagerizen harriei, etxeen paretei, esku
artean zeuzkaten tresna ebakorrei... denei AITZ esaten
zieten, eta ni IZ horrek balditu ninduen. Goian egoteagatik,
AR eransteko aholkua eman genien, eta ARKAITZ hitza sortu
genuen. Neregatik ARRAITZ deituko niekeela esan nien, eta,
ustekabean, besteen irribarreen artean etsitu nintzen.
K hura nahiko ezaguna zeukatela konturatu ginen. Maiz
erabiltzen zuten soinua UK zen, baina deus berezirik adierazteko.
Edozein modutan esandako soinu hark uste baino garrantzi
gehiago zeukala iruditu zitzaidan, zergatik ez jakin
arren. Izan nuen susmo txarraren arrazoia nondik zetorkidan
ez nekien ere, agian egun batez denek ahantziko zutela
Arkaitz hitza IZatik zetorrela eta Harria, Arroka eta AR-ekin
osaturik dauden hitzetan bezala, AR-ek gaina hartuko zuela,
ibarreraino zisuran1 uraren esanahia ahantziz.
Elkarrekin egiten genituen bazkariak miresgarriak iruditu
zitzaizkidan, eta elikaduraren osotasuna paregabekoa zen.
Bazkalondoko lo-pausaren ondotik, ibilalditxo bat egitera altxatzen
ginen, biharamuneko janaria harrapa genezan. Maiz,
bidean belar gaizto batzuk biltzen genituen, eta itzuli orduko
egosten ezartzen genituen. Halako ohitura bazeukatela nabaria
zen eta edaten zuten salda bero hark eragin handia haiengan
bazeukala ere bai. Burua galtzen zutela zirudien; eta,
irribarrez lehertzen, ezohiko gauzak egiten hasten ziren.
Behin, denak dantzan aurkitu genituen, lerro luze batean,
korapilaturik zirudien lerro borobilean, txistu bitxi baten
soinupean. Egiten zituzten urrats berdintsuak hain zailak ez
ziruditen; neurkada, aldiz, kolpatuta eta oldartuta.
Gorputzaren pisu osoarekin, lurra tinko zapaltzen zuten,
hankak gehiegi altxatu gabe, oinak doi-doia lurretik altxatuz.
1 Isurtzen zen
– 90 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 90
Halakorik ez nuen inoiz ikusi, ez eta entzun ere. Gustukoa
izan nuen, eta, poliki-poliki, haienganatu nintzen, lerroan
sarturik, lerrorat ausarturik. Nahiz eta denek bat egin, batzuetan
bakoitzak nahi zituen pausoak ematen zituela ohartu
nintzen, eta horrek askatasun handia eman zidan. Dantzari
bihurtu nintzen. Txistularia zutik zegoen, hezurrez egindako
musika tresna hura eskuetan, hiru zuloko makilatxotik aireak
botatzen eta soinu zorrotzak ateratzen. Aspalditik musika
ezagutzen zutela ohartu nintzen, doinua errepikatzen zutelako,
beti musika bera txistu basa horretatik jalgitzen zutelako.
Eta hain polita. Denbora luzaz bera entzuten egon nintzen,
isil-isilik, behin txistularia bilakatu beharko nuela pentsatuz.
Doinuak gogoan atxiki nintzakeela laster konturatu nintzen,
eta burutik ezin kenduriko aire hura luzerako niregan eduki
nuen. Txistuaren aireak belar parrandarekin betiko lotu nituen,
eta egosten genituen belar gaiztoek sortarazten zuten
folklore bihurtuko ziren aire eta dantza haiekin ere. Fite, musuka
eta ukika hasi ginen ere, salda eta ausarkeria bat eginez.
Egunsenti hura lizunkeriaz bete genuen, eta Emiz gozoki
hartu nuen.
Denbora gutxiz ezagutu nituen guztiek harritu ninduten.
Noizean behin zokoratzen nintzen, neure buruari galdera
batzuk egiteko asmotan, eta pausatzen nizkion guziei nire
gogoak urduri keinu batekin erantzuten zien. Hainbeste aurrerapen,
hainbeste galdera...
Laster zerbait egin behar genuela ohartu nintzen. Populu
berri harengandik urrundu, eta betiko ihes egin. Erraza ez
baitzen. Baina bizi izan genituen aurrerapen guztiak gal ez
zitezen, erabaki zuhur bat hartu behar genuen. Hura hartzen
ez bagenu galtzera bagindoazen eta dekadentziaren erroitzean
eroriko ginen. Adio gure irakaspen guztiak, adio gure
– 91 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 91
hizkuntzaren zementu eta harriak. Dena ahanztera, dena galtzera.
Nire helburua berriro burumuinetan tinkaturik, laugarren
banaketa antolatzea bururatu zitzaidan. Lehena ALena izan
zen, leizetik kanpo eta arrazoirik gabe beste bide ezezagun
batean sartu zenean; bigarrena, hartzaren sarraski bortitz harena;
hirugarrena, leize haren inguruan aurkitu genuen populu
berriaren parte bat han bertan utzi genuenean; eta
azkena, orain, gure gizarte berria bi zatitan moztu beharko
genuenean, aitzinera joan nahi zuten gutarrak alde batetik,
eta salda haren pean bizi nahi zutenak bestetik. Banaketa hura
aipatu nuenean, haserre gorriak sortu ziren, batzuk kanpotarra
nintzelako eta inork haien jendeen artean zalaparta
sartzeko eskubiderik ez zuelako, besteek saldaren eraginak
tristeziatik eta bakartasunetik jalgitzen baizik ez zituelako eta
gauza ona ekar zezakeelako. Ados ez nengoen, baina salda
horren irensteak arrazoiak bazituela konturatu nintzen, ondorioarena
bakarrik ez zela, eta horretan sartzen zirenek arazo
intelektual eta afektiboak bazituztela sentitu nuen. Batzuek
haien barne minak sendatzeko edaten zuten; besteek, aldiz,
sentipenak sakonki sentitzeko. Nik nire xedearekin jarraitu
nuen, nahiz eta nire lehen indar gogorra baztertu eta banaketaren
beharra ahulago nire baitan nabaritu. Zerbaitek esaten
zidan ez zirela hain galduak eta haien artean bi talde
bazeudela. Maiz aipatzen zuten K hura edozeinek ez zezakeela
sor iruditu zitzaidan, eta batzuk haien axolagabekeriaz
urrundu behar nituela gogoan sartu zitzaidan.
K-ren kontzeptu hura sakonki ulertu behar nueneko
ideiak nire odol beroa lehuntzera eraman ninduen. Hala zela
banekien, gauza garrantzitsua izan zitekeela, gure bizia eta
hizkuntza aldatuko zuena, bereziki gure euskara. Besteek
– 92 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 92
haien bizi normala egin arren, ni ezin lorik eginez nengoen,
nondik jin edo nora joan galderek izpiritua janez. Halere,
K horren inpaktua hizkuntzan izugarria izan arren, niregain
gehiegizkoa ez zuela izan behar banekien, banendien1,
banoharren2.
Laster horren kontzeptua ulertzen hasi nintzen, maiz zerbait
ukitzean erabiltzen zutelako, baina jakin gabe zergatik.
Materiari lotuta zegoenez, ukimenari, ukanari, eskuari... galdeketan
hasi nintzen. Guk, IZa izan genuen arabera, haiek
UK soinua erabiltzen zuten; eta, laster, esan nahi zuena denek,
agian ni baino errazago eta komeni zitzaielako, ulertu
zuten.
Berehala, konparaketa egin nuen, eta UK soinua IZaren
parean ezarri genuen, eskas genuen kontzeptua gure hizkuntza
batu hartan sartaraziz. Alde batetik, guk geneukan IZa,
BIZia, uretik sortuta, espirituala zen, izatetik etorria; eta,
bestetik, haiek zeukaten UK hari zentzua eta esanahia eman
genien. UKa, ukaitekoari lotuta, materiari erantsita, hartze
eta edukiari parekatuta. Barne-barneko eta aspaldiko soinua
zutela garbi zagerien, agian leku iraunkor hartan bizileku
hartzeagatik. Gizarte itxi haren soinua UK zutela etsitu nintzen,
baina haren zentzua zergatik ez zuten ulertzen ez
nekien. Bitxi zen soinu bat ahoskatzea barneratzen zuen kontzeptua
ezagutu gabe. Esker handienak eman zizkiguten esaten
zutena ulertu zutenean, eta, berehala, U horren ondoan
ezartzen zuten soinua K zela denok kontuan hartu genuen.
K-rik gabe “U”rik ez zen, ez eta ere K-rik “U”rik gabe.
UK soinuaz, IZaren araberako egiturak erabiltzen zituzten
Iza, bizia, ura eta izatea adierazteko puzzlea guk erakutsi bagenie
bezala, eta Ukan, Eduki, Ikus, Esku, Uki, Ukamilo,
Zurka eta beste hainbeste hitz bazerabiltzaten.
1 Aditzen nuen
2 Ohartzen nintzen
– 93 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 93
Iruditu zitzaidan gauza ederrena K haren erabilpena izan
zen. Nahiz eta Ukaneko K hori batzuetan hitz barnean ez
erabili, Ukanaren kontzeptuarekin beti beste K bat eransten
zuten, aditzaren aitzinean zetorrena. Horrek nortasun berezi
bat ematen zien, bai hizkuntzari, bai aditzari. Guk denek,
K horri esker, egileari esanahi zehatza eman nahi ziotela ikusi
genuen, zerbait bazeukala, bazuela.
Ekarpen aberats horiei esker, gure hizkuntza osatzen ari
zitzaigula buruan argi neukan, eta pentsatu nuen banaketa
bortitz hura ez egiteak poztu ninduen.
Hizkuntzalari arrunt bilakaturik eta ergatiboak egiten
zuen osaketa horren arabera, bertze soinu batzuen bila joan
ginen, euskarak, gure hizkuntzak, behar zuen bidetik abiatzen
jarraitzen baitzuen. Jadanik gure mintzairak zituen oinarriei
UK horri lotu genien, eta U harekin soinua asmatu
genuen. Horrek iraultza ederra sortu zigun. Izanarekin,
Ukanarekin, denekin adierazi nahi genuena horren bidez
esan genezakeela ohartu nintzen, hala nola “Daiz” DaIZ hura
zela esateko ala DU harK zeuKala adierazteko. D hura ukanaren
gakoa bihurtu zitzaigun. Norbaitek zerbait hartzen zuenean
DU, EDUN, UKAN eta halako soinuak erabiltzen hasi
ginen. Populu haren ekarpena ederra iruditu zitzaidan, batez
ere hiztegi aberats batera eramango gintuen kontzeptu berriaren
edertasuna.
Zerbait bitxia bazegoen, halere. Nik, haien ondoan, populu
aitzinatuagoa ginela banekien, leizetik atera ginenetik
hainbeste sormen eta ekarpen biziari eta hizkuntzari ekarri
baikenien. Hastapenetik haiek zozo samartzat hartu nituen
arren, zerbait berria erakusten ari zitzaizkidan: salda hura
edan baino lehenago zerbait garrantzitsua sortzeko gai noizbait
izan zirela, haien bizi arruntari zegozkion soinuak asma-
– 94 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 94
tzeko gai ere, eta, beharrak manatzen zien arabera, UKaren
kontzeptu horiek sortzeko ahala izan zutela. Egia aitortzeko,
hark ez zuen IZarekin anitzik ikustekorik, morfologia baizik,
gureak bizian eta gogoan oinarrituta zeudelako, haienak, aldiz,
hartzean, ukitzean eta lapurtzean. Haiek eskua eta gu
burua. Baina berrikuntza hura gurea osatzeko egina zegoela
zirudien, eta gure elkar topatze hura patuan idatzita zegoela
argi zegoen, bai hizkuntza betetzeko, baita gure bizia osatzeko
ere. Eta beste norbaitengandik ikasi balute?
Gero eta bitxiago egiten zitzaidan ez konturatzea kontzeptu
haren garrantziaz, K eta U hura zergatik erabiltzen zuten
ez ohartzea. Ahozko hizkuntza baten elementuak izan arren,
nik gauzak arrazionalizatzeko norbait haien artean izan behar
zitekeela pentsatzen nuen; eta, hala ez bazen, kanpotik ekarritako
kontzeptu linguistikoak izan zitezkeela iruditu zitzaidan,
beste populu batengandik ekarrita, behin edo beste,
beste herri baten topaketari esker ekarritako kontzeptua,
iturburua galduriko aurkitze baten kontzeptua.
Inor ez zen benetan hortaz ohartu ere, gazte hura izan
ezik. Zenbat denbora horretaz konturatzeko iragan zuen ez
nekien; baina, poliki-poliki, elkarrekin aurrerapausoak aztertzen
hasi ginen, berriak asmatzen baikenituen. Horrek lehengo
ideiari urrundu ninduen, eta biak banaezinak bihurtu
ginen, euskararen eraikitzearen bidean bikote banaezina.
Aber zeukan izena. Nondik eta nork eman zion ez nekien.
Uste dut euskarak berak eman ziola izena, eta nire partez ez
nuen gehiago galdegin, hala baitzen, eta ongi iruditzen zitzaidan.
Asmaketa arloan aurrerapen handiak egin genituen,
lan horretan bi baikinen; eta, nahiz eta ni baino askoz gazteagoa
izan, betiko lagungarri izan nuen. Are gehiago, semetzat
hartu nuen. Agian berak ez zekiena erroitzez erroitz ibili
– 95 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 95
ginela zen, eta nire adinak nire itxurarekin ezer ikustekorik
ez zeukala, baina halako adierazpenetan ez nintzela sartu behar
banekien.
Nik zerbait egiten nuenean T soinua erantsi behar zitzaiola
bururatu zitzaion. Geroztik, DUT hitza besteak baino ugariago
erabili genuen. Besteei erakatsi genien. Begi onez hartu
zuten. Ez dakit nola, beste K baten beharra agertu zitzaion
eni mintzatzen ari zitzaidalarik, N Emizi ari zitzaionean eta
DUK, DUN, DU asmatu zituen, genituen. Jadanik genuen G
soinua D-ren atzean ezarririk, DUGU osatu zuen, Z molde
berez, zuei mintzatzen ari zitzaizuenean, eta hola, aditza osatu
arte. Agian nik gure IZaren sistema adieraztegatik eta
Izarekin osatu genituen aditz formak esplikatu nizkiolako denak
hain errazki asmatu zituen, mutiko horren gaitasuna izugarria
baitzen, batez ere gauzak sintetizatzeko zuen
ahalmena.
Jadanik, gure denboretan, N, G eta Z bagenituen IZarekin
batean izanak adieraz ditzagun. Ustekabean horretara kutsatu
nuela uste izana nuen, eta, T, N eta Kren antzera, beste aditz
formak asmatu zituen: G, gurea, I izanarena, L ebentualarena,
balizkoa, Z, zuena.
A bat gauza guztiak mugatzeko behar genuela begi-bistara
etorri zitzaion, soinu errazena, gure morfologiaz ateratzen
zitzaigun soinu naturalena, eta, hala, absolutiboa sortu
genuen.
Atzizkiak gure hizkuntzan izugarriko garrantzia hartzen
hasi ziren, bai aditzetan, baita beste hitzetan ere.
Behin hitz jolasketan ari nintzelarik, BIZIL soinu-hitz zahar
hura ahotik berriz ere jalgi zitzaidan, eta poeta nintzanez
oroituz, hura misterioari lotu nion.
– 96 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 96
Hila, jakingabetasuna, ezagutzen ez genuena, misterio
hutsa. L horrek kontzeptu berri bat hartu zuen: hilarena,
deusarena, ez-ezagutzarena. Behin-behinekoa sortu genuen,
balitza, litzateke, liteke guztia, misterioa, ezezaguna eta halako
jakingabetasuna markatzen zuena.
Aberrek asmaturiko elementuei esker, gure aditzak beste
dimentsio bat hartu zuen; are gehiago, besteen K hura ahala
markatzeko erabili zuenean. Nori bururatu behar zitzaion
ahala marka zezakeela, burua aski argia zuen bati baizik.
Ahoskatzen hasi zen atzizki gisa erabiltzen hasi zen KE hark
bide berriak ireki zizkigun.
Behin, Aberrek, besteengandik urrunduz, errepaso txiki
bat gure hizkuntza berriari eman behar geniola esan zidan,
eta hala hasi ginen:
IZ: Iza, bizia, izatea, ura, baina ere eta besteen eraginez,
harria.
UK: Ukana, edukia, ukitzea.
IL: hilarena, iztilarena, baldintza eta balizkoa..
KE: ahala, ahalmena.
N: ni
D: hura eta zerbait.
G: gu
Z: zu eta zuek
T: nik
K, N: hik
A: mugatzekoa, aitzinean genuen gauza zehatz hori adieraztekoa.
UR: Ura eta uretik isuritako guztiak: Zura, elurra, egurra,
hezurra, zuhaitzak,
AR: zutik zegoen guzia, gorenean zegoen guzia.
– 97 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 97
EME: emea, ama, emaztea, umea baina ere sentimendua,
amodioa eta amatasuna.
AI: beherantz zihoazenak
N: iragana
O: norirena
B!! agintezko soinutzat erabili behar genuela luzatu zidan,
ustekabean erabiltzen genuelako, jakin gabe zergatik. Maiz
esaten baikenuen, BIZ, hala izateko, eta hala B!izi, agintea
izan balitz bezala. Ustekabean teologia hutsean sartzen ginela
ohartu nintzen, eta, horren arrazoirik jakin gabe, ideiarekin
bat egin genuen.
Nire poesiari aterabide bat aurkitu nion egun hartan, BIZIL
hitzari zentzu sakon bat atzemanez: B!I..Z..L. Agintza, hila,
bizia, misteriozko behin-behinekotasuna, ebentuala.
Zenbat denbora ez ote zen iragan hitz hori bururatu zitzaidanetik
ez nekien, baina ustekabean sorturiko hitzen esanahia
behin edo beste argitzen zela horretan kontuan hartu
nuen.
Euskara sortu genuen. Betiko!!!!
Nahiz eta mila hizkuntza geroztik jaio, sekulan ez zela hilko
banekien.
Nahiz eta mila etsaik gero zanpatu, sekulan ez zela hilko
banekien.
Nahiz eta euskaldun batzuek euskara galdu, sekulan ez zela
hilko banekien ere.