18 A izotzetik izanera

A

Biziaren eta hilaren lotura izugarriaz maiz pentsatzen ari

nintzen, bakarrik, besteengandik urrun, IZak, BIZIak eta beste

kontzeptuak erakarri zidaten pentsamen filosofikoez. UK

horrek nire desbariazioetatik urrundu arren, ideia orokorrari

gehi material izugarri bat ematen zion. Zenbat denbora pentsakor

egon nintzen ez dakit, zenbat denbora mintzaira oso

hura mintzatzen ere ez. Beste hainbeste hitz eta soinu asmatu

genituen, ARBASOtik (AR, goikoa, IZak heldu diren modukoa

B!, OSO ), ITSASOraino (IZOSO), beste hainbeste populu

eta herri aurkitu genuen, beste hainbeste hizkuntza

sortzeko gai bilakatu baikinen.

Erroitzak bat bestearen ondotik jin ziren nire amets nahasi

horretatik, osoki esnatu arte eta ezagutu genuen azken herriaren

ekarpenak aztertu eta osoki onartu arte. K horrek erakarri

zizkigun kontzeptuak gure mundua erabat aldatuko

zuela ohartzen nintzen, onerako eta txarrerako. Hartze eta

posesioaren ideiak hemendik aurrera gure prozesu osoan bizi-

bizirik egonen ziren, hark zekarren haustura handiarekin.

Orain arte, dena denena baitzen, jeloskeriarik ez zegoen, eta

emeekin bazagerkiguna1 amodioari lotuta zegoela bagenekien.

Matxismoaren lehen pausuak ote ziren? Agian...

Aspalditik aditu ez nuen emazte haren bozak deitu ninduen;

eta, nahiz eta izan zituen solasak lehenik ulergaitzak

izan, laster interesgarriak bezain beharrezkoak iruditu zi-

1 Agertzen zitzaiguna

101 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 101

tzaizkidan. Zokoratzen nintzenean bizia eta hilaren arteko loturaz

pentsatzen ari nintzela berak bazekienez, gai horretaz

aritu zitzaidan, eta gertatzen zitzaizkigun gauza guztiak, patuak

erakartzen zizkigunak edo beste nonbait zegoen indar

berezi batek ematen zizkigunak aipatu zizkidan. Berehala,

bere aholkuak eta eraginak zerbait ikustekorik bazeukatela aitortu

zidan, eta hastapenetik bakarrik niri mintzo balitzait,

arrazoiak bazirela, nire hautua berak egin zuela, eta neukan

misioa berak eman zidala.

EMARIZ zeukala izena aitortu zidan, eta gure jainkoa zela

ere bai. Sinesmena zer zen ez nekien, baina orain arte bidean

ezarri gintuen emaztearen hitza ukatu behar ez nuela banekien;

eta, nahiz eta ongi ez ulertu esaten zidana, ama bezala

hartu nuen, nire goiko boza, nire barneko hitza.

Besterik gehitu gabe, bere izenari arreta eman nion, eta

haren esanahia garbiki agertu zitzaidan: EME AR IZ, goiko

bizi emea. Guk asmaturiko soinuez eraikitako izena... Bere

eraginez sortu genituela garbi zegoen; eta, gehiago burua

nahastu gabe, hura gure ama linguistikoa zela onartu nuen.

Nik misio bat baneukala aspalditik banekien, besteei hedatu

behar niena, gure aitzinamenduaren eta gure hizkuntzaren

aurrerakuntzaren bultzatzailea zena. Nondik atera nuen, aldiz,

ez, emaztearen boza maiz entzun arren, denboraren nozioa

askotan galdu arren eta erroitza eta amildegietan hitz

hark maiz gu bota arren.

Denboraren nozioa arras nahasia geneukan, eta zenbat

denbora iragan izan zitekeen leizetik hona ez genekien, ez

eta ere epe laburreko gauzetan; zenbat denbora pasa ote zitekeen

Aber hitzak asmatzen hasi zenetik ere? Ez nekien.

Denboraren nozio hura gogoan garbi ez izateak beste jakingabetasun

handietan sartzen gintuen; hala nola, ez gene-

102 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 102

kiela kopulazioaren ondotik bederatzi hilabetera haurra sortzen

zitzaigula. Horretaz noiz ohartu ginen ez dakit, baina

orain ulertzen nuen EMARIZEK denboran zehar esan zidana,

erroitz eta amildegietan bultzatzen gintuztenean ondorio zehatzak

izan zitezkeela.

Andre aholkuaren boza ezin eztiagoa egiten zitzaidan, eta

arreta handiz jarraikitzen nuen. Bere solasak inoiz bezain interesgarriak

iruditu zitzaizkidan, agian besteetan baino filosofikoagoak

eta teologikoagoak zirelako. Orain artekoak

aholkuak baizik ez ziren, amildegi horretara burua bota behar

genuela edo ibar horretan bizia hobea izango genukeela,

baina honetakoan eta bere izena azaltzeaz gain, familia mitologiko

bat gure gainean genuela esan zidan, eta nire azken

misioa hura herritarren artean zabaltzea zela.

Senar bat ba omen zeukan, IZUGAR (gero Sugaar) edo IZUGOI

(gero, Sugoi), goien zegoen bizia, semeak ATARRABIZ

(AR, goikoa, B!Emarizek igorria, IZ, bizia, ona) eta MIKELEZ

(M, Emarizek igorria, K materialista, L misteriotsua, EZ, IZ bizia,

txarra) Ararrabi eta Mikelats bihurtuko zirenak. Beste hainbeste

senide bazen ere; hala nola, MAIU edo ORTZI, batzuetan

ORTIZ (IZ) deitzen zuena. Nik ez dakit nire erruz edo fonetikaren

eboluzioak hala nahi izan zuelako, baina EMARIZ eta ORTIZ

IZekin osaturik zeuden bi hitzak MARI eta ORTZI bilakatu

ziren. Nire bozezko Andrearen izena EMErekin egina zegoela

ohartu nintzen, maitasuna, emetasuna, amatasuna eta halako

kontzeptuak adierazteko erabiltzen genituenekin egina, eta, nola

ez, IZ ura, bizia eta gure soinu nagusiarekin osatuta.

ORTZI izenak gure hizkuntzan eragin dezentea izango

zuela oraindik ez nekien, baina zerua, argia eta ekaitzarekin

lotuta egon zitekeela jadanik sentitu nuen. ORTZANTZA,

ORTZIRIA (Ortziren harrabotsa) ORTZADARRA.

103 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 103

EMIZ eta EMARIZen arteko parekotasuna ustekabean atera

zitzaidan, eta bihotz-bihotzez maite nituen bi emazteek osoki

aldatu ninduten; lehenak eguneroko bizian, bigarrenak zerua

begiratzeko moduan.

Gure hitz egiteko maila gero eta gehiago hobetzen ari

zen, eta ikusten genuen guztiari soinu bat lotzen genion.

Gure jendeari ere izena jartzen genion, eta ustekabean asmatu

genuen puzzle izugarriak horretara ere lagundu gintuen.

Joko gozo bezala neukan izenak asmatzea; eta, egia aitortzeko,

Aberrek baizik ez zituen ulertzen.

GIZOR harena, adibidez: Gu, IZ, IZOR, Bizia, izorratzen

zuen gizona, izorratzen gintuena, amolatzen ninduena, gustuko

ez nuen hura gogora berriro etorri zitzaidan.

Nik izenik ez nuela berriro konturatzen nintzen, eta bi

emazteen artean XUBILTZ deitu ninduten: X, Z soinuaren

txikigarri goxoa, Emizek ezarria; U, nahiz eta hala ez izan,

materialista hutsa kontsideratzen nindutelako, Marizek ezarria;

B!, goiko zerbaitetan sinesten nuelako baino gehiago,

agintzen nuelako, betiko bozak ekarria; I, ezkorra eta hiltzeko

pentsamenetan nenbilelako; L, poeta eta misterioz betea

nintzelako; IZ, bizitzeko gogoa neukalako, hirurak batean

erantsita. Halere, bitxia egin zitzaidan Xubizil ez deitzea eta I

eta Z ren artean L behin-behineko misterioduna ezartzea.

Haiek jakinen zuten zergatik.

Laster denek izena ukan zuten:

IZON, lagun ona.

LIZ, filosofian bizia igarotzen zuen emaztea, misteriotsua.

BUK, lapurra, norbaiten agintez ahal zuen guztia eskuratzen

zuena.

UKIZ, gizon osoa, konpletoa, espirituala bezain materialista.

DUIZ, osoa izateko gaia, konpletogaia.

104 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 104

IZAT, hizkuntza berrian aritzeko zailtasunak zituena.

UKAT, posesiboa.

EMIL, eme ebentuala, transexugaia.

ARRON, hazi emankorra, anitzen aita.

ARREME, mutiko emetua.

EMAR, lesbiana.

LUK, ligona.

EMUK, puteroa, emeen aldekoa.

UKEME, sexu-esperientzia handikoa.

URAT, eiakulatzaile prekoza.

IZUK, beti larrua jotzeko prest zegoena.

ALEX, laster eme “ex” bat izango lukeena.

LIZON, gaiztoa baina bere ekintza txarrez damutzen zena.

BIZ, optimista, baikorra.

IZIAR, matxoa, arra.

AITOR, nondik zetorren inork ez zekiena.

LIZOR, LIXTOR, lagungarria.

ERIZ, osasun txarrekoa

IZBAZ, ebaslea, ohoina, lapurra.

Eta hala, beste hainbeste.

Gero, aise geroago, gure betiko izentzat hartuko genituen,

errepikatuko zitzaizkigunak, mendez mende, aroz aro.

Izendegi horren berezitasun handia interpretazioa genuen,

gramatikatik kanpokoa, bakoitzaren araberakoa.

IZAR ere erabiltzen genuen, baina bi zentzu arras desberdinetan,

nahiz eta IZ eta AR tik bi esanahiak oinarriturik

egon: lehenbizikoa, goian egoteagatik, zeruan, orain erabiltzen

dugun hitzaren parekoa. Bigarrena, IZAR, mendian zebilen

beste abere bati ezarri genion, geroago beste hizkuntza

batez Isard ortografiaz idatziko zuten aker mota bereziari.

Nork jakingo zukeen euskaratik zetorren hitza zenik ere, guk

105 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 105

asmaturiko mintzaira hartatik? Eta hala zenbat aldiz? Zenbat

hitzekin? Beharbada, isolamenduan bizitzeagatik eta mendiz

inguraturik egoteagatik, gure hizkuntzaren ondorio guziez

inor ez zela ohartuko beldur nintzen, eta izango zuen eragin

handiez besteak ez konturatzeak edo jakin nahi ez izateak

izutzen ninduen. Beste hizkuntza anitz sortuko zirela susmoan

nengoen; handiak, txikiak, agian eragin handikoak ere,

beharbada ere kultura nagusietakoak izango zirenak. Zuzen

ez nekien.

Nik nire xedearekin jarraitzen nuen, nire hizkuntza maitea

osoki egitearen asmoan inguratuta, nahiz eta mintzairak

herriek egiten dituztela eta etorkizuneko bidean beste guziek

osatuko eta hornituko zutela jakin. Nik nirea bete nuen,

orain ondokoei zegokien eskasak betetzea eta hizkuntza moderno

bat egitea.

Huts bat nabaritzen nion, baina niri zuzentzea ez zegokidana:

lekua, bitartea, posesioa, destinazioa eta halako atzizkiak

oraino ez sortuak egotea. Eta, gainera, buruan

neukazkien gehienak Aberri esan nizkion, ea zerbait landu

zezakeenez, ni baino gehiago biziko zelako. Lehen aldiz, heriotzaren

ideiaz pentsatzen hasi nintzen...

IZarekin egindako beste hitzak, “ar” silabarekin lotuak,

kazkabar, goitik heldu zen harria, zizkorra, itzali baino lehen

atera zitzaizkidan.

AR” soinuarekin ere, beste hainbeste, presaka, nire lana

betetzeko nahiko astirik ez banu bezala…“AR!, bular, bizkar,

inar, lizar eta jadanik aipatu ditugun hainbeste; hala nola, sagar,

udar, zumar, astigar, garagar, arbi, ilar, arrega.

OR, IR, ER ere azken hats hartatik jalgi zitzaizkidan. IZ,

AZ, EZ, UZ, OZ soinuekin ere. Sortu nuen hura bukatzeko

astirik ez neukan, eta Aberri lekukoa pasatu nion, berak bes-

106 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 106

te bati pasa ziezaion. Halere, nire simaur berotik hitzak eta

kontzeptuak trumilka ateratzen zitzaizkidan, azken lanak bete

behar banitu bezala.

Jadanik horietako asko asmatuta zeudela oroitzen ez nintzen,

eta errepikadura hutsetan hasi nintzen.

Bizia arras apaltzen ari zitzaidalako, “AI” kontzeptuari berriro

lotu nintzaion, bizia beherantz eramaten zidan hari.

ER” ingurua markatzekoa genuela gogartu nintzen, eta berriro

esan nituen: bazter, izter, herri, erdi, erliz, erle, ler; hau

ere agian premonitorioa...

Eta puzzlea aurrera bazihoan, azken arnasako indarkada

hotzean.

Lagun guztiak nire inguruan afaltzera eseri ziren, eta azken

afaria izango zela nabaritu nuen; haien arteko batzuek

traizionatuko nindutela ere sentitu nuen, asmaturiko guztia

utzirik eta gure euskara berria baztertuz. Aluak!

Nire azken begiradan IZOSOA ikusi nuen. Han zegoen,

nire aurrean, itsasoa zabal-zabalik, eta bere handitasunak balditu

ninduen. Ur haren isuriak eremu busti handi batean bukatu

behar zuela banekien baina begien aurrean neukanak

nik neukan irudiarekin ezer ikustekorik ez zeukan. Luhartza

zer zen ikasi nuen, ikus ahalmenetik hain urrun zegoen arrai

galdu hura. Bizia han buka zezakeela pentsatu nuen. Azken

arnasa hurbil neukala hark eztiki xuxurlatu zidan, eta mendiko

leize hartan hasi genuen bizia itsaso urrun hartan bukatzen

zela esateko ez zuen beharrik izan. Nik nire misioa bete

nuen, eta nireak IZETIK IZERA eraman nituen, betiko IZOTZETIK

IZANERA.