19 B Eskolan

 

B

Ikasleek literaturako klasea ez zuten gehienetan sobera

maite, baina irakasleak banaturiko papera azkena izango zela

berehala ohartu ziren. Idatzirik zegoen olerkia ez zen ohikoa,

eta garbi zegoen gure azken klaseari lotuta zegoela, Izetik

isuria, ekira daramana. Elixabeteri irakurtzeko eskatu zion.

Horrela zioen:

Ekizpi sokatik

Ekizpi soka goritik naiz igo,

haizearen indarrez dilindan hor nago,

eskuak errerik, gorputza biluzik,

zuregana gorantz ezin joanik.

Hodei elurtuen artetik, begiak lainoturik,

hegaldaka nire haria ezin heldurik,

hotzikara hitsez, iduzkiarengana,

argi odolturik, iturriarengana.

Kaskaildurik nago, lainotik berorat,

heltze argiak narama sortzerat,

ekizpi sokatik, betiko itsurik,

amaren sabela dakusat beterik.