20 BIGARREN PARTEA- ALIZIA-Alizerria eta ihesa

Alizerria

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 111

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 112

Izotzetik izanera” eta “Alizerria” saioek bikote berezia

osatzen dute. Euskara nondik sortu zen inork inoiz oraino ez

baitu frogatu, neure teoriaren oinarriak funtsezkoak izan daitezkeela

erakutsi nahi nuke. Hemendik milaka urtera, gure

mundua deseginda egonen denean, hizkuntzen iturburuak

frogatzeko izango den une berri bezain zail horretan, orduan

bizirik egongo diren hizkuntzek gure iturburura eramanen

gintuzketela erakutsi nahi nuke, bortxaz geldituko den horietako

batek euskararen muinean bere erroa zurkaizturik izanen

duelako eta ama sekulan hiltzen ez delako. Horretarako,

zientziatik urrunduz, poetikari, berriz ere, agur berezi bat

egin nahi nioke, eta “Izotzetik izanera” saioan oinarritu, bertan

agertzen diren fonetikaren urratsak eredutzat harturik eta

munduan gerta litezkeen suntsitzeak lekuko, euskararen iturri

berezira igo gintezkeela erakutsi nahi dut, eta nondik heldu

gareneko misterioari leiho bat ireki .

Halere, asmentsaio1 bat baizik ez da. Lehen erakutsi dudanaren

arabera eta euskara fonema eta onomatopeietatik sortu

zitaikeen bezala, batez ere etorkizun luzean bizirik egongo

diren hizkuntza batzuk hala sortu izan litezkeela erakutsi

nahi nuke.

Euskara behar batengandik etorri zen, izaren eta uraren

beharrarengandik. Beste batzuk iturri berekoak izan litezke,

nahiz eta gaur egun ez iduri. Horretan zalantzarik ez daukat.

113 –

Hitzaurrea

1 Asmaturiko saioa

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 113

Alizerria” narrazioan, mintzaira berri baten iturburua

nahiko garbi agertzen da, asmakuntza poetiko fonetikoaren

alaba izango den hizkuntza berria, euskararen morfologian

oinarrituta egongo dena: alizia.

Izotzetik izanera”-ren lehen partean dagerren1 bezala,

hizkuntzak onomatopeietatik jalgi daitezkeela dakuskigu, eta

euskara IZ iturburuaren teoria argira atera zitekeela ere.

Asmatu dudan “alizia” hizkuntzaren bitartez, edozein mintzaira

onomatopeiaz sor daitekeela erakuts nahiaren gainetik,

nire teoria bitxiari baieztapen bat eman nahi nioke, erakutsiko

dudan herri horretan mintzaturiko hizkuntzaren iturburua

ezagutzen baitute, eta bere iturria inork ez du zalantzan

ezartzen.

Bigarren parte honetan ere apaindurarik ez da, eta hitz

guztiek beren garrantzia dute, aditz forma guztiek barne;

baina, batzuetan, hizkuntzalaria ez izateagatik, zenbait gramatika

formaz aspertzen bazara, liburua ez itxi; linguistika

hutsari loturik dauden aditz forma berriak ahantzi eta testuari

berriz pasa. Pena izanen da, baina hobe hala, nire xede bakarra

aliziaren eta poetikaren bitartez euskararen iturburua

erakustea delako.

1 Agertzen den bezala

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 114

Jende guztiari abisua: lekua hustu! Herritik atera!

Biztanle guztiek etxeak hustu behar dituzte! Kontuz! Hiltzeko

arriskua izan daiteke! Denak etxeetatik irten eta bidean abiatu!

Laster, korri, fite, zalu!

Jaun-andreak, hau ez da txantxetakoa, arrisku handia dago.

Lehenbailehen ihes egin ezazue!”

Egun sapatsu jasangaitz hartan, halako oihu abisuekin

suhiltzaileen kamioiek herriko kale guztiak kurritzen zituzten,

sargoria astelehen hartan soportagaitza egin baitzitzaigun.

Xinaurri batzuen pare, jendea karriketan lasterka ari

zen, nor eskuin, nor ezker, alde batetik bestera korrika, herritik

joateko irtenbiderik aurkitzen ez balu bezala. Familia

osoak, pardelak eta zakuak eskutan, erdi asaldaturik, lasterka

zihoazen. Batzuk esku hutsik zaterazen1, beste batzuek eskutan

garbitzeko tresnak baizik ez zeramatzaten, besteak koltxoi-

matalazak beribilen gaineko errailetan indarka igotzen

ari ziren, dandienek2 arropa dotoreak pertxa3 apaingarrietan

zuhurki zeramatzaten, beste batek gitarra sorbalda gainean

zekarren, azken hark suhiltzaileek zesaten guztia errepikatzen

zuen –eskuko kaiolan presorik zeukan papagai gorri berritsu

hark behintzat-. Denak eta beste hainbeste, kale nagusitik

beherantz, oinez ala korrika, autoz, motoz ala kamioez,

haien ibilgailuen klaxonak eta tutuak ozenki jotzen, lerroan,

115 –

1

Ihesa

1 Ateratzen ziren

2 Dandiak:Angelerazko “dandy” hitzetik hartua

3 Pertxa: Gazteleratik “cintre” hitzetik hartua

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 115

geldi-geldirik, inor ez zitekeelako ez aitzina ez gibelerat joan,

tutuka, oihuka, trumilka, guztiak bolanteari tinko atxikiz,

jarririk, beribil lerro hartatik ezin mugituz, eta besteak inguruan

berriro oinez, nor ezkerreko nor eskuineko oin-bidetik,

nor lasterka kale erditik, noiz jauzika beribilen gainetik, noiz

lurrean muturkaturik, oinazez beterik, hatsik ezin harturik,

birikak hautsaz hanturik, ezin altxatuz, herrestan, lurrean...

Kaosa, benetako kaosa!

Egun horretan sortu zen kaos izugarri hura ikustekoa zen,

harritzekoa nola batzuek erdi eroturik zegoen nahas-mahaskeriari

gehia ematen zioten, ikara gorria nagusi, eta beste batzuk,

aldiz, gutxienak, panikoari uko eginez, emeki eta

zuhurki, egoera zoro bezain jasangaitz hura gainditzen saiatzen

ziren. Zakurrak zaunka ari ziren, batzuk uluka, sirenak

txistuka eta gaitaka, motorrak runrunka, lehiatuenak orroka,

itsas txoriak txioka, txilibituka, ateak eta leihoak karranka eta

danba joka, haizea txistuka. Beldurrez josiriko ihesaldi hartan

lurrera erori ziren giza gaizoak zapaltzea zuzena zirudien,

inork inor ez baitzuen laguntzen; eta gorputza xehaturik altxa

zitezkeen bakarrak berriro lurrera bultzatzen zituzten,

heriotza-zigorrera kondenatu balituzte bezala. Aurrera zihoazenek

bidea errauts metatu hartatik jarraitzen zuten, nor min

harturik, herrenka eta arrapataka abiaturik, nor zutik eta lasterka,

bere zorte onari zukua gozoki irentsirik.

Filmetan ikusten den bezalako kaosa menperatu gabea

zegoen.

Gu ere lasterka hasi ginen, denak bezala, gibeletik zetorkigun

hark harrapa ez gintzan, gero eta bero gehiago egiten

baitzuen, sapa, sargoria, pisua, gohaingarria1, astuna, ikaragarria!

Eta ihesaldi haren arrazoiaren ez jakiteak bero gehiago

ematen zigun, kaos beroa, zurruburru2 oldarkorra.

1 Nazkagarria

2 Konfusio

116 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 116

Azken urte horietan eguzkiaren indarra hein handi batean

gehitu zitzaigun, eta izugarrizko beroa egiten hasi zen. Lurra

idor horia bilakatu zitzaigun, ura eskas genuen eta aspalditik

berriro bizirik zegoen sumendia bizigai zagerigun, lehertzeko

gertu.

Desmasia hura konpon genezan ez genuen ezer egiten

ahal, xede onenak hartzeko berandu baitzen, eta ez zitekeen

fitsik egin!

Gure gainean genuen kontsumismo soberaren ondorioa,

hor! Kutsaduraren hedaduraren emaitza izugarria, hor! Gure

zibilizazioaren gibelondo nazkagarria, hor! Inork indar izpirik

ez baitzuen egin bide makur hartatik jalgi gintezen.

Nehork deusik ez! Eta egin ziren apurrak, berandu. Eta orain,

denak lasterka...

Gure agintariek herritik lekutzeko aholkua edo agintea

eman zigutenean, beste erremediorik ez genuen izan, eta

hura bortxazko ateraldia bihurtu zitzaigun, panikoz beterikoa,

izialduraz hanturikoa. Denak lasterka, korrika, saltoka,

jauzika, uluka... denak bultzaka, tiraka, kolpeka, oihuka, builaka,

eta azkenean denak elkar joka, borrokan, mokoka, muturka,

panpaka, bakoitza bere bizia salbatu nahiz. Lurra

kiskaltzen hasten ari zitzaigun; eta, nahiz eta ortotsik ez

egon, oinak erre gabe ibiltzea ezinezkoa genuen. Beroaren

eta hautsarengatik arnasa hartzeko airea itogarria bihurtu zitzaigun

ere, eta jendea hatsankatzen hasi zen, birikak ezin

hanturik, airea ezin harturik.

Handik lekutu behar genuen, eta laster. Sirenek beren tutu

izugarria jarraitzen zuten, bozgorailuek beren oihu geldigaitzetan

segitzen zuten, elektrika kableek pindarka eztanda egiten

zuten, haien zutoinak banaka lurrera erortzen ziren, eta,

bitartean, gorespeneko apoteosi orokor hura nondik eta zer-

117 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 117

gatik zetorren inork ziur ez zekienez, hantxe ginauden,

munduaren bukaera bizi izan bagenu bezala.

Eta horixe etor balitzaigu? Batzuek hala zioten oihuka:

Munduaren bukaera! Munduaren suntsitzea!” Eta Big Bang

berria bizitzen hasi bagina, zer?

Irratiak herri guztietan gauza bera gertatzen ari zela zioen,

eta suntsitzea benetakoa zirudiela. Leku batzuetan euria

epela omen zerorren, besteetan, aintzirak, urtegiak eta ibaiak

lehortzen ari ziren, itsasoa kilometro luzaz erretiratu omen

zen eta nonahi giroa gorri-gorria omen zegoen.

Orain bagenekien! Gure ohiko mendi maitagarria berriro

sumendi bizia bihurtu zen, eta aspalditik hasi zitzaizkion bibrazio

harmonikoak gauzatzen ari. Haren su isurketa ketsu

bezain goria malda beherantz isurtzen hasten ari zitzaigun,

haren gas usaina dilindan utzirik. Bazetorren, herri alderantz,

bidean estaltzen zituen guziak kiskaltzen eta gure bizia

alimaleko arriskuan ezartzen. Oinpean lurra dardarka hasi zitzaigun,

eta ihes egiteko arrazoia gero eta prezisagoa izan genuen.

Bizia salbatzea genuen premia bakarra! Beste toki

guztietan egoera bera bizitzen omen zuten: sua, sargoria,

itolarria, ur idortea eta sumendirik gabeko suntsitzeak jo

arren, kaosa berdintsua zuten, lurrikarak, suteek edo tsunamiak

jotzen zituztelako.

Ozono-geruzaren hausturak etorkizun beltza zekarkigun.

Nik, nire leihotik, panikoari so egiten nion, eta jendearen

builak eta orroek ikaratzen hasi ninduten. Sumendiaren lehen

eztandak sortu zuen lurrikara gero eta nabariago neukan.

Zer egin? Zainak kontrolatzea ezin zailagoa izan arren,

nahas-mahas hartan parte hartu behar ote nuen? Eta nora joateko?

Zer egiteko? Korrika ihes egiteko gaitasunik ez nuen,

beribilez ziztuka joateko posibilitaterik ere ez. Ez! Hoberena

118 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 118

han egotea neukan, nahiz eta zain biziak nire baitan dardarez

egon eta ihes egiteko agindua eman. Etxean egoteko erabakia

hartu nuen, irratiaren berrien zain. Nahiago nuen bertan hil,

bidean karraskaturik bukatu baino. Eta izar zortetsu bat agertzen

balitzaidan?

Bakar-bakarrik bizi nintzelako, ez nuen hurbileko inor

salbatu beharrik; ez emazterik, ezta haurrik ere; eta kanpoan

lasterka ari zen jendeari ez nion batere laguntzarik ekartzen

ahal, traba baizik. Etxean gelditzea gauza hoberena iruditu

zitzaidan. Beldurrez eraginda nengoen. Egongelako besaulki

erraustsuan eseri nintzen, eta beste hainbeste ordu igaro nituen,

irratia pizturik, gero eta berri txarragoen artean murgildurik,

nire su eta ke partikularra irentsirik, gelditzen

zitzaidan azken Condal1 puruari2 ahal bezain zapore ona aterarik.

Hura ere azkena zela ohartu nintzenean, nire betiereko

atsedena nahiko hurbil zela konturatu nintzen.

Nik ez dakit zentzua galdu nuen ala loaldi luze batean sartu

nintzen, baina begiak itxi zitzaizkidan eta ustekabeko huts

izugarri batean sartu nintzen, ametsez beteriko lanbro ikaragarrian,

errealitatetik kanpo zegoen ikuspegi lainotsu batean.

Loa inoiz bezain pisua izan zitzaidan, sortagarria, nagi-nagia,

arrunt-arrunta, oso-osoa... betikoa; eta egin nituen ametsak

benetakoak izan ote ziren ez dakit. Nire sasi-ametsetako laino

sakonetan zeruan zebilen espazioko OHE3 batean neure burua

ikusi nuen, beherantz zetorren hegal tresna batean sarturik,

planeta berri batera istripu handi baten eraginez erortzen

ari banintz bezala. Herrian bizi genuen nahasketaren pareko

istripu izugarria bizi izan nuen; eta, ametsetako eztanda ikara-

1 Condal: Kanarietako puru marka bat

2 Purua:Txokorra, zigarroa(Lap,Xib,BN)

3 OHE: Objektu hegalari ezezaguna, ovni

119 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 119

garri baten erdian, nire zalantzak argira atera ziren; ametsa

errealitatea ote zen, ala errealitatea amets bilakatu al zitzaidan?

Ez nekien! Zalantza hori bizi-bizirik izan nuen iratzarri

nintzenean, besaulkirik gabe, etxerik gabe, irratirik gabe, pururik

gabe. Herririk gabe bainengoen. Ezer ez! Desagertze

osoa!

Hondartza baten gainean nesnaen1, itsasorik gabeko hondartza

idor batean, harea zuri fineko hondar leku agorrean,

egarriz eta izerdiz, ametsetatik urrun zegoen errealitate hutsean.

Dudarik gabe, ni nintzen, nire gorputza, ene pentsatzeko

ahalmena, nire sentipen zainbera. Bakar-bakarrik

nengoen, inor gehiagorik ez; han, erdi biluzik, etzanik,

munduan zegoen giza bakarra izan banintz bezala. Hala zirudien

behintzat. Zer mundutan ote nengoen? Zer tokitan?

Non ziren, bada, lasterka egiten zuten jendeak, trumilka zebilen

gizaki jauzia, non desesperazioa eta bere oihu-alabak,

non beribil lerroak, sirenak, suhiltzaileak eta polizien autoak,

non eztandak, tximistak, karrankak? Zer gertatu ote zen? Eta

kaos handi hura, zer? Ikaratze kolektibo izugarria, non? Non

nire besaulkia eta irratia? Nire purua? Non nire ametsa?

Ametsak ote ziren ez nekien, Condal haren usaina eta gustua

bizi-bizirik ezpainetan nola aho zolan baineuzkan, oraino

osoki erre ez banu bezala edo berriki azken hatsaldi gogorrak

eman banizkio bezala.

Hura asmatzerik ez neukan, eta ametsetan ez nengoelako

susmoa baino gehiago ematen zidan. Baina non eta nola

hondartza hartan etzanik? Ez nekien.

Dena galdu nuen, dena desagertu zitzaidan. Edo agian dena

ahantzi? Bakar-bakarrik nengoen, inondik etorrita, amets

gorri batetik igorrita, bizi berri batean iratzarrita? Zerua gorri

horaila zegoen, ilunabarretan agertzen diren koloreez

1 Esnatu nintzen

120 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 120

hornituta. Begira nezakeen alde guztietara argi-kontrako

inpresioa agertzen zitzaidan, formak iluntzen zituen argikontrako

itzal bezain argitsuaren inpresio itogarria. Neure

buruari galdegiten nion guziari erantzuteko gai ez nintzen,

eta berriro legar belxko1 bero haren gainean lokartu nintzen.

Luzaz.

Osoki esnatzea anitz kostatu zitzaidan, begiak hondarrez

erantsita baineukazkien, izugarrizko loaldi batetik eta makarrez

beterik jalgita, begi-eritasun kolatsu batez ukiturik banengo

bezala. Zinez osoki ernatu nintzenean, gorputza

ahuleziaz beterik sentitu nuen, eta bizi-sentsaziorik gabeko

zangoen gainean indar gabeko uzkurtasunez zutitu nintzen,

inguruko izadiari begirada lainotsu bat eman niezaion. Begi

aitzinean nuen guzia ezin arrotzagoa egiten zitzaidan.

Hondartzaren ertzean itsasoa egon behar zitekeen lekuan,

basamortu bat zedaen2, mugagabea, eguzkiak azken puntaraino

argitzen zuen hondarraldi bortitz bezain idorra, uhin

eta aparrik gabeko harea fin-fineko eremu zabala, zuria, beroa,

airakorra, itolarria sortarazten zuena. Horren gaineko

zeruaren kolorea gorri horaila nekuskeen, lo egiteko ordua

gero eta hurbilago banu bezala. Hodeiak nagusitu ziren, eta

gorrixka hits bezain lehun kolorez zeruan dilindan ari ziren.

Hura ilunabarra ez zela garbi zagerien, norbaitek aspalditik

margoturiko zeru plasmatu bat baizik ez baitzen, noizbait

suaren indarrez zeruak bere betiko kolore berria hartu izan

balu bezala. Noiztik hala zegoen, aldiz, ez nekien.

Geologia eta sismologia gustukoak izateagatik halako fenomeno

natural izugarriak sei edo zazpi ehun mila urtero

gerta zitezkeela banekien, baina hainbeste denbora iragan ote

zen nire herria abandonatu zutenetik? Horrenbeste urte eta

mende, planeta berri hartara iritsi nintzenetik? Ez nuen uste,

1 Beltz xamar

2 hedatzen zen

121 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 121

are gehiago Condalaren gustua mingainaren gainean oraindik

neukalako.

Basamortu hura ez zen betikoa, harea horailez edo urre

kolorezko hondarrez eginik zegoen; halakoa iruditzen zitzaidan

behintzat. Ordoki hura legar artifizial batez estalirik zegoela

izan zitekeen, norbaitek kartsuki hondarra hantxe

hedatu balu bezala, gainean zeuden hodei gorrietatik isuritako

legarra izan balitz bezala. Haizerik gabeko indarrez,

errauts zuri hura airatzen hasi zen, eta izan nuen hatsa hartzeko

gaitasun eskas hura, berriz ere, gogora etorri zitzaidan.

Denbora gutxi han nengoela iruditu arren, leku hartan inork

bizirik iraun ez zezakeela pentsatu nuen, edozeini, hauts arin

airetsu haren eraginaz, birikak lehertuko zitzaizkiokeelako.

Sakonki arnasarik hartu gabe handik lehenbailehen lekutzea

erabaki nuen.

Beste aldera begiratu nuenean, eguzkia ikusi nuen, han

urrun-urrunean, mendien gibeletik niri begira keinuka zegoena,

zerua bi eremu desberdinez banantzen zuen eki argitsua,

hemengoa eta hangoa, iluna eta argia, beldurrarena eta

itxaropenarena. Mendi garaiek muga berezia markatzen zutela

zirudien, eta bi alderdietako ezberdintasunak biziaren eta

heriotzaren arteko egoitzak zerakuskiela zirudien ere.

Hondar beltzeko hondartza idor hartan berriro etzan nintzen,

harriz eta legarrez egindako itsas bazter latz hartan, berriz

ere, murgildu nintzen, errautsezko uhin apartsu haien azpian

berriro ito nintzen. Esnatu nintzenean, inguruko bazterrei kasu

gehiago egin nien eta hondartzaren goiko partean arroka sendo

batzuk ikusi nituen, mendixka borobil txiki batzuetara eramaten

zutenak. Dena guztiz pelaturik zegoen, zuhaitz landarerik

gabe, eta binaka zigozen1 muino2 lehunak andre potolo baten

titi parearen modukoak zagerizen, samur-samurrak, emetasu-

1 Igotzen ziren

2 Bizkargune

122 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 122

nez beteak. Haien atzeko urrunean, zut-zutik eta guardia egiten

baliote bezala, tente-tenterik, murkaitz1 harrizko mendi malkartsu

batzuk, buruan dirdirak, noiz pindar zuriak jauzika, noiz

xinka2 horiak saltoka. Kontrargiz beteriko harrizpi3 zorrotz

haiek zerua ziztatu nahi zuten, haien ezpatez hodeiak leherrarazteko

asmoa agertzen balute bezala. Mendi izugarriak, benetan!

Helburu bakartzat hartu nituen! Nere idorkeria legartsu

hartatik ihes egiteko bide bakarra hura bainuen, mendixketatik

barnera, zuzenki zeru aldera. Kaskarkaitz4 horien gainetik zagerienak

jakin-gosez betetzen ninduen, eta kolorearen bat-bateko

aldaketak bere misterioz urduritzen ninduen. Argi zuria hitsaren

gainetik zagerien, gaineko urrunetik. Ilunabarraren antzeko

barneko gorriak itzalaren baitan itotzen ziren eta bat-batean

biziari eta argiari tokia uzten zioten. Funtsezko aldaketa hark

dardaraz ezarri ninduen. Eguzkiak bere hedadura zabalean hango

eremuak bere osotasunez argitzen eta berotzen zituen, eta

izar helgaitzaren tokia hartu zuten izpi indartsu haiek ni deitzera

ozenki tematu ziren, oparirik gabeko errege mago bat izan

banintz bezala. Besterik ez zitekeen. Hura nuen helbide bakarra.

Eta hain urrun zeuden bi eremu sinesgaitz haien erdi-erdian,

ni, han, izerditurik, erdiaren erdian erditurik, nonbaitetik

jalgirik, hondartza errekor hartan galdurik. Bizirik gabeko legartegi

lehor hartan bakar-bakarrik nengoen, toki galdu hartan

ezin bizirik. Urrunean nekuskikeen5 mendi kaskoetarantz erdi

herrestan ibiltzen hasi nintzen. Bizi berri haren keinuak aski nabariak

zitzaizkidan, eta eguzkiaren deiadar bortitzek ozenki deitzen

ninduten, nik behar nuen argi berpiztarazlearen keinu

izugarriaz.

1 Harkaitz

2 Pindar

3 Izpien iduriko harriak

4 Tontorreko harkaitz haiek

5 Ikusten ahal nituzkeen

123 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 123

Behin eta berriz erori nintzen, eta mingainaren hezea

arras idortu zitzaidan, hondarrez beterik, kolore beltzez estalirik.

Biziari altxatu nintzaion eta ibiltzen jarraitu nuen. Hain

hurbil ziruditen menditxo haietara ez nintzen inoiz iristen,

eta gure arteko bitartea beti berdina egiten zitzaidan.

Zenbat denbora iraun zuen ene bidaia bitxiak ez dakit.

Orduak, egunak, urteak, mendeak agian... Ohiko inpresio

bat izan balitz bezala, denboraren nozioa galtzen ari nintzela

konturatu nintzen. Baina inpresio bat baizik ez zen, lehen

kasko pelatu hura igotzen hasi nintzelako. Hastapenean nahiko

errazki ari izan nintzen, ezaguna egiten zitzaidan malda

arrotz hura aski apala baitzen. Batzuetan, bidexka idor hura

nahiko gorantz zihoan; eta ni, inertziaz beteta, berarekin batean,

sasien artetik, harrixken gainetik, noiz itzalak itzalari,

noiz iduzkiak iduzkiari.

Basamortutik gorantz zetorren hautsez hanturik, salbabidea

irensteko gogoz, gora begiratzen nuen, noizbehinka,

beste eremu garai hartatik zetozen ekizpiei irain egiteko

asmoz, egarriz beterik, itolarria ezin jasanik. Igoera hark

denbora pila bat hartu zidan, neurrigaitzezko denbora.

Karranpaz1 josita, lehen maldatxo haren azken metroak

bete nituen, eta kaskora iritsi baino lehen ukan nuen begisoak

desesperatu ninduen, lehunki beherantz jarraitzen zuen

bidea berehala beste kasko pelatu batera igotzen zelako, dandan,

goian zegoen infernuko atean jotzera eraman banindu

bezala. Han urrutitik zetorren argi izugarriak lurrera bota

ninduen, itzal larrira, nekez beterik, berriro lo sakonean

sartarazirik.

Helburutik hain hurbil egonez, berriro lokartzea legezkoa

ez nuen, baina lurrera erortzea ohiko grina nardagarria

1 Kalanbre, tximista

124 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 124

bihurtu zitzaidan eta horren aurka ez nuen ezer egiten ahal,

ezta ere betiko iratzarpenaren aurka.

Aitzinerat jarraitu baino lehen eta errautsak traba gehiagorik

egiten ez zidalako, atzealdera so-aldi zabal bat bota

nuen eta basamortuaren luhartza ikus ez zezakeen ikuspegi

batez, handitasun izugarri hartan murgildu nintzen, galdera

bakar bat buruan edukiz: nondik nator? Gizakia desagerturik

ote dago?

Beste planeta batera iritsi nintzenez sinesgaitza neukan, ez

bainintzen inolako bidaiaz oroitzen, eta ezinezkotzat jotzen

nuen, baina oroitzapenak betiko gogotik ihes egin balit, zer?

Galdera horri ezin erantzunez, nire bideari zuzen ekin

nion, eta mendi borobilak behingoz utzirik, kasko

harritsu haietarantz abiatu nintzen. Harkaitzez harkaitz, adarrez

adar, igoaldi desesperatuak negizkien, biderik gabekoak;

eta, harriz harri, lau pataka1 goialdera jotzen nuen.

Alderantziz jadanik egin banitu bezala, bat-batean, bide

nahiko ezagunak berriro zagerizen, eta hala, zerua osoki argitu

arte. Zirrara sakon batek gorputz osoa zeharkatu zidan,

goitik behera, une laster batean zer ageriko zitzaidanaren

beldurrez. Hura ezagut nezakeela inpresio bat baizik ez zen,

buruz beherako inpresioa, nahiko aldrebesa. Zeruko argiak

mugatzen zituen bi eremuen artean nengoen. Bi mundu desberdin

ziruditen; bat nirea, gorrixka eta eguzkirik gabekoa,

idor bezain beroa, eta bestea, berria, epela eta hezea, eguzki

argitsuz beterikoa. Hura izan zen eguzkiari hurbiltzen ari

nintzaionetik izan nuen lehen irudipena, bero itolarriaren

amaitzea. Harrigarria eta aurkaritzaz beteta zen ikustea eguzkiari

gozotasuna lotzen zitzaiola eta denbora hitsari sapa eta

sargoria, norbaitek klimatologiaren legeak urratu balitu bezala,

kausak eta ondorioak bereizi izan balitu bezala. Urratsa

1 Herrestan

125 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 125

emetu nuen, eta azken maldako azken pausoak azken arnasaz

banaka-banaka bete nituen, zut-zutik eta bakar-bakarrik zegoen

haritzaren azpira iritsi arte. Zuhaitz bakarti hura nonbait

jadanik ikusi nuela gogoratu zitzaidan; noiz, aldiz, ez

nekien.

Nire helburua hain hurbil izateak beldurrez betetzen ninduen,

eta azken mendi haren atzean beste bat agertzeak zorionez

beteko ninduela konturatu nintzen, arbolaren atzeko

ezezagunaren izialdurez bainengoen.

Mendi kaskoaren aurrean hedatzen zitzaidan eremu zabal

hark begiak itsutu zizkidan; eta, emeki-emeki, irudiz irudi,

begiak irekirik, argi trabagarri hark izugarrizko poza eman

zidan. Atzeko itzala eta zeru gorrixka betiko utziko nituela

banekien. Aitzinean zagerien zeru txuri-urdina, aldiz, ez;

hodeirik gabeko orztoki1 garden-garden horretan buru-belarri

sartu behar bainuen.

Mundu berri hari liluratu nintzaion! Bihotza aske sentitu

nuen, nahiz eta nire aurrean zirekien izugarrizko erroitzak

zinez ikaratu. Han nengoen, zutik, mendi kasko haren gainean,

mundua bitan ebakitzen zen leku berezi hartan, erdi zintzilik.

Zango azpitan neukan amildegiak distantziarik ez

zeukan, eta beldurgarria egin zitzaidan zulo erraldoi hark

egiazko infernuko erroitza zirudien. Han urrunean hedatzen

ziren lurralde zabal ordokiak helgaitzak nituela garbi zegoen,

nire gailur harrotik jaisteko nola egin ez nekielako. Ezinezkoa

baitzen. Gogorat heldu zitzaizkidan noizbait igaro izan nituen

erroitzak, baina oroitzapen lainotsu horiek argiak ez

izateagatik nire lan berriari lotu nintzaion: handik jaitsi!

Nahiz eta boz emetsurik ez entzun, besterik ez nuen egiten

ahal! Alde batetik, kasko pelatuen maldak eta basamortu hilgarria,

eta bestetik, amildegi arrotza. Gibelera jotzea ez zite-

1 Ortziren tokia, zerua

126 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 126

keen, eta orain arte eginiko bide deskubrigarriari ukorik ez

nion egiten ahal; eta, beste erremediorik gabe, etorkizunari

agur ausarta bota nion.

Barneko emazte mintzo batek xuxurlaka aitzinera joatera

bultzatzen ninduela entzun nuenean, buru-belarri salbabide

baten bila ibili nintzen. Nola egin, han biderik ez baitzen, ez

ezker, ez eskuin, are gutxiago zuzen. Zer egin? Txori bat izatea

izan nuen momentu hartako grina handiena, amildegi

hura hegaldaka garaitzea; baina hori ere ez zitekeen. Berriz

ere atzera begiratu nuen, eta ezaguna neukan basamortu ikusezinak

begiak zauritu zizkidan, agian gogoa bakarrik, zauri

gori bezain kiskali batez kolpaturiko gogoa. Berriro itzuli zitzaidan

zalantzari uko eginez, aurrera jarraitu nuen.

Ametsetan ikusi nuen espazioko OHE hura gogorat heldu

zitzaidan.

Benetako ametsa ote zen, edo errealitate baten premonizioa?

Eta bat-batean sortu zen haize hegoak zerbait jakin balu?

Tipustapan hegoaldetik iparrerantz azkarki zeikien1 haize bero

itogarri hark zerbait bazekiela nabaritu nuen; eta, urduri,

haize indartsu horrek aira nezakeen ideiak gainerasotu ninduen.

Laster ohartu nintzen arina eta funtsik gabekoa zela,

eta haren kemena nire izialduran baizik irekita ez zegoela,

hark ni eramateko indarrik ez baitzeukan.

Berriro loaldiak gainerasotzen ninduela sentitu nuen, eta

haren aurka indarrik egin gabe, zuhaitz azpi hartan loak hartu

ninduen. Kantu haren soinua gozo-gozoa izan nuen, sehaska

kantu kulunkagarri haren doinuan eta ume baten

antzera lokartu nintzen.

Udazkenean hostoak hegaldaka erortzen diren modura,

emazte haren boz eztiak beheraino lagundu ninduen.

Denboraren nozioa osoki galdu nuen; eta, atzarri nintzene-

1 Jaikitzen zen

127 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 127

an, nire lehenbiziko soa goialderantz joan zitzaidan, erroitzaren

mendi gailur hartan begiak iltzaturik, zer gertatzen zitzaidan

batere ez ulertuz. Han, garai urrunean eta jainko

baten pare, nire hostorik gabeko zuhaitz saindua ikus nezakeen,

amildegitik behera begira, ea bere azken hostoez ongi

iritsi nintzenez baieztatu nahi balu bezala. Bai, beherean

nengoen, indar berezi batek bultzaturik, lo dilindagarriak

ekarririk.

Nola zitekeen ni han egotea, erroitzaren azpian, norabait

zeraman bide berri haren erdian? Hainbeste gauza sinesgaitz

bizi izan nituen ontzat hartzea deliberatu nuela; eta, beste

adierazpenik gabe, egoera berria sakonki bizitzen hasi nintzen.

Nor ote zen nire zortearen hobenduna? Eskerrak nori

eman behar? Jainkoari? Ahotsari? Haizeari? Zuhaitzari?

Hostoari? Loari? Zorteari? Patuari? Ametsari? Biziari edo

iturburuaren jakin-goseari? Ez nekien.

Zerua eta zintzurra hausteko moduko oihu bortitz bat

bota nuen: mileskeeeeeeer!!!

128 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 128

Nire beheko lekutik eta aurrera joateko nahiari aurre eginez,

amiltze ohi batzuen irudia lainotan ikusi nuen. Zer ote

zen hura? Nondik gogoratzen nituen halako erroitzak? Eta

denboraren nozioarena non jadanik bizi izana, non galdu

izana? Gogoeta haiek baztertzea erabaki nuen, burua hausteko

baizik ez baitzuten balio; eta, erdi txoraturik, bizkarrean

neukan harrizko paretaren aurka altxatu nintzen, atzaparrekin

hartu nuen harria gozoki sostengutzat harturik.

Alde guztietatik kolpaturik nengoela ohartu nintzen; eta,

nahiz eta zauriek minik ez egin, kolpe latz izugarri horiek

bizi baten nekearen arabera zahartzen ninduten. Berriro sortzen

banintz bezala, bidelaguntzat hartu nituen. Goi-goiko

amildegitik beheraino erori nintzela errealitate krudelak sinestarazi

nahi zidala ohartu nintzen, baina ez nintzen ezertaz

oroitzen. Gorputza izerdiz eta legarrez estalirik neukan, begiak

malkoz beterik, eta lurrean zeuden hostoak malkoak

xuka1 nitzan eskuratu nituen. So erdi bat berriro gorantz bota

nuenean, berriz ere ikara gorriak eraso ninduen. Nire

bizar luzeak denbora asko iragan zela erakusten zidan, nire

larruko ximurrek are gehiago, lurrean zeuden hostoek udazkena

zela, nik ezagutzen nuen larrazkena, ohikoa, nire mundukoa,

gorri, laranja eta horia.