21-3 Mundu berria 21_3b Heriotza

 

2

 

Mundu berria

 

1 Idor

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 129

 

Horma harritsu haren kontra zurkaizturik eta nire hankek

 

irauten ninduketela ikusirik, ibiltzeko gai nintzela konturatu

 

nintzen.

 

Osoki zutitu nintzenean, aitzinean neukan bidexkak ibar

 

ireki batera zeramala iruditu zitzaidan, zabal-zabalik zedakeen

 

harana, bizi berri batera eraman zezakeen bailara luzea.

 

Zalantzaz beterik baina beste erremediorik gabe, bidexka

 

hartan uzkurki abiatu nintzen eta helburu gaberik, aurrerantz

 

emeki-emeki segitu nuen. Ezker-eskuineko hesi paretak goroldioz

 

beterik zeuden, goroldio orlegi hezez estalirik, eta

 

haien gainetik zagerizen soro eta belai argitsuek beste mundu

 

batean ikus nitzakeen kolore biziak oroitarazi zizkidaten.

 

Alemania zirudien, alemaniar espresionisten kolore biziak,

 

fauvistek1 erabiltzen zituzten kolore garden eta biziak, nahasketarik

 

gabekoak eta behin erabilitako titaismoa2 burura etorri

 

zitzaidan. Modu berean, ti-ta3, nire urratsa lastertuz, nire

 

bidea jarraitzen saiatu nintzen, baina soa bazterrera joaten zitzaidan

 

eta inguruak gero eta politagoak zagerizkidan, argiz

 

beterik, horiak hori, gorriak gorri eta urdinak urdin, izadiak

 

kolore nagusiei atea ireki balie bezala. Itzalak gozotasun berezia

 

bazeukan ere, eta begi aurrean nituen forma oro funtsezkoak

 

ziren, denak beharrezkoak, dekoraziorik eta

 

apaindurarik gabekoak, oinarrizko marrak eta bolumenak,

 

oro esentzialak. Halere, handik ihes egitea lortu nuen.

 

Ordu baten buruan, han urrutian, bidearen eskuineko

 

bazterrean, pertsonaia bitxi bat agertu zitzaidan, bide seinale

 

bat eskuetan zeramala. Mirari bat ote? Hark zeraman lastozko

 

txapelak bere aurpegia ezkutatzen zidan, eta esku batean zeukan

 

erkatza zaharrak, zagita baten pare, hartu behar nuen bidea

 

erakutsi nahi zidan. Hurbiltzea deliberatu nuen. Nire

 

1 Fauvismoa: tindura eskola berezia, kolore indartsu bezain beroak erabiltzen

 

dituena

 

2 Ti-ta hitzetik datorren tindura estiloa, hitz asmatua

 

3 Arinki edo kolpe batez

 

130 –

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 130

 

izialdura soziala apaldu zitzaidan: txorimaloa baizik ez zela

 

ohartu nintzen, baina norbaitek han ezarri zuela argi zegoen;

 

eta hark norbait inguru haietan bizi zela zehazki erakusten

 

zuen. Nire urratsak entzutean, masa beltz bateko txolarre taldea

 

hegaldatu zitzaidan, ni benetako txorimaloa izan banintz

 

bezala. Garbi zegoen mamu koloretsu hura txoriak izuarazteko

 

han ez zegoela, edo bere funtzioa betetzen ez zuela, denak

 

bere inguruan hain lasai piko eta piko zeudelako.

 

Ohituraren ondorioa ote? Lastoaren bizigabetasunaren

 

ondorioa ote? Ala xinpleki, ohiko bide seinale baten itzalean,

 

beste arrazoirik gabe eguzkitik gordetzen ote? Agian!

 

Inauterietako pertsonaia koloretsu bezain zarpail hark beste

 

eskuan zekarren bide seinale lauki hura nire harridura asetzeko

 

baizik ez zegoela egina konturatu nintzen, ni liluratzeko

 

egina. Azkenean, unaturik, egarririk eta gosez beterik,

 

oihal alaiez, zurez eta lastoz apainduriko txorimalo haren aurre-

 

aurrean eseri nintzen. Hura bide seinalea baizik ez zela

 

ohartu nintzen, eta bere mikelu1 izatea aitzakia bat zela ere,

 

estetikoa beharbada, polita bezain bitxia egitekoa, baina

 

inondik ere ez txoriak izuaraztekoa. Han, gainera, jatekorik

 

ez zen ezer, babestekorik ere ez, belarra izan ezik.

 

Sinesgaitza egin zitzaidan gainean idatzirik zekarkien izena

 

irakurri nuenean: ALIZERRIA. Herri batena ote zen?

 

Paraje batena?

 

Berriro,“Pedro Páramo” eleberria bururat etorri zitzaidan,

 

baina han ez zegoen haize gogorrik, ez astorik, ez zaldunik,

 

ez gizon galdurik, ez libururik, ez eta Juan Rulforik ere.

 

Gizon galdurik ez zegoela esanez, erabat oker nengoen; zer

 

nintzen ni, bada, une eta gune horretan, pertsona galdu bat

 

baino? Pixka bat urrunago, ezkerrean, bidetik kanpo, ur-jauzi

 

xume baten hotsa nabaritu nuen eta, inguruan, gaztainon-

 

1 Txorimalo

 

131 –

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 131

 

doak, orduko beren fruituak galdu zituztenak, udazkeneko

 

hego haizearen indarrez biluztu zirenak, bai hostoez nola

 

morkotsez. Halako zuhaitz baten enborraren itzalpean jarri

 

nintzen, eta handik, gozoki, baretasuna zerakusan erreka

 

garden hura hautematen1 hasi nintzen, eztiki, arrokez inguraturik

 

zeroren apar zuria begiztatzen hasi nintzen, zuhaitzez

 

horniturik menditik erortzen ziren txinparta jauzilariak gozatzen

 

hasi nintzen. Han nengoen, liluraturik, arbolen itzalpean

 

iltzaturik, begi aitzinean neukan ikuspegia ezin

 

irentsirik. Egarriak urbaztertu ninduen, eta esku ahurrean jaso

 

nuen urak egarria ase zidan. Berehala, hurbil-hurbilean

 

zutik zegoen sagarrondo bakarti hura ikusi nuenean, haren

 

fruitu koloretsuek begiak poztu zizkidaten. Altxatu eta, berehala,

 

batto hartu nuen, esku-betez ahora eramanik, horzkada

 

gogorrez bere zuku urtsu bezain zaporetsua mingain gainean

 

isuraraziz, sekulan halako elikadurarik dasta ez banu bezala.

 

Zer zoriona! Noiztik zerbait ez nuela jan? Noiztik ere fruiturik

 

ez dasta? Jainkoak ere ba al zekien noiztik sagarrik ez

 

nuen hozkatu?

 

Zenbat denbora han egon nintzen ez dakit; baina, lehen

 

aldikoz, leku hartan iragan nuen tarte guzia zinez atsegin

 

izugarriz hartu nuen. Amildegi garaia nire gogotik gero eta

 

urrutiago zegoen, eta betidanik lainotan nezaguen bizi baten

 

antzekoari hurbiltzen ari nintzaiola hor bertan jakin nuen.

 

Berriro txorimaloaren ondora hurbildu nintzen, eta toki hartaz

 

laketu nintzen, noizbait eta nonbait eremu identifikatu

 

batean bizi izan nintzela gogoratu bainuen. Emeki-emeki eta

 

lainoen artean, oroitzapenaren izpi sakabanatu batzuk bereizten

 

hasten nintzen, eta “Alizerria” izen hori zagitak zerakusen

 

aldean zegoen herri baten izena izan zitekeela argiki

 

pentsatu nuen.

 

1 Tinkoki begiratzen

 

132 –

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 132

 

Urrun ote zegoen? Mundu berri haren herriaren izenak

 

bidea jarraitzeko gogoa eman zidan, eta berriro bidexkan

 

abiatu behar nuen ideian murgildu nintzen. Seinale hark

 

adierazten zuena tinko zer ez jakin arren, nire helburua zela

 

banekien. Basamortutik urrun nengoela banekien, garai-kaskotik

 

urruti, sumenditik urrunago, panikotik are gehiago eta

 

munduaren suntsipenetik oraino haratago banekien antzera.

 

Ez nekiena zen beste planeta batera iritsi nintzen ala ez.

 

Hainbeste gauza bitxi gertatu izan zitzaizkidan edozein adierazpen

 

ontzat har nezakeela. Berdin zitzaidan.

 

Pasatutakoak pasa, geroari begiratu behar nion.

 

Bat-batean, jadanik ametsetan adituriko emazte baten

 

ahotsa entzun nuen, eta, neure buruari agindu bat bota balio

 

bezala, den-dena ahanzteko esan zidan; eta ni, une berezi

 

hartatik, haur jaioberri baten sentsazioak bizitzen hasi nintzen,

 

oraindik eskuetan neukan sagarrari horzka, bizi berriaren

 

aitzinean biluzik, ikasteko gai, begiak borobildurik,

 

jakin-gosez beterik.

 

Sugetxo bat uretik irristatzen ikusi nuen. Libre zirudien.

 

Sagarraren koskola jaurti egin nion, handik leku zedin.

 

Ahanzpenaren erabaki hori onartu ondotik, neure burua

 

libre sentitu nuen, eta zuhaitzen azpitik bidera berriz atera

 

nintzen, txistuka, eskuak sakeletan, urrats arinez, munduan

 

bakar-bakarrik bizi izan banintz bezala, bizi zoriontsu batean

 

paseatzen egon banintz bezala. Bidean zeuden harri koxkorrei

 

ostiko ahulak ematen nizkien, ostiko libreak, minik eragiten

 

ez zuten keinu nagiak. Txorimaloaren aurrean berriro

 

gelditu nintzen, berarekin elkar solasetan aritzeko gogoz.

 

Alizerria zer zen ez zidan erantzun, baina bere erkatzak bidea

 

zuzen-zuzen segi nezala adierazten zidan. Eskuetan zeukan

 

bide seinalean idatzirik zeuden hizkiak eskuz eginak zirela

 

133 –

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 133

 

ohartu nintzen, aspalditik idatzita, norbaiten eskuz margotuta,

 

eta horrek itxaropen handiz estali ninduen, gizakien

 

arrastoak garbiki erakusten zizkidatelako. Orain, bide hura

 

jarraituz gizakiengana iritsiko nintzela banekien, eta makila

 

hark ematen zidan aholkua pozik segitu nuen.

 

Nire toki hartatik itsasoa hurbil neukala berehala nabaritu

 

nuen, eta horrekin ohiko sentsazio guziak neure baitan atxiki

 

nituela ere. Tarteka itsasotik urrun ibili izan diren kosta-gizonen

 

pare, itsasoaren hurbilpena kusian1 sentitu nuen, eta harrigarria

 

iduri arren, itsasoaren izate hurrana2 osotasunean

 

sentitzen nuen, airean, haizean, hezean, usainean, entzumenean,

 

kolorean, bizian, nire gogoan eta, ikusmenean izan

 

ezik, non gehiago ez nekien, baina itsasoa hurbil neukala banekien.

 

Ez dakit horri sena deitzen zaion edo, baina itsastarrek

 

sumatzen duten sentsazio hori mundu berri horretan

 

nire baitan berriro irakiten zegoen eta dardarez beterik ezarri

 

ninduen. Irria itzuli zitzaidan, baita ere nire helbururantz

 

aurrera joateko gogoa.

 

Bat-batean, norbaiten susmoa sentitu nuen. Beste mirari

 

bat ote zen? Agian txorimalo itsastar baten arrastoa? Bazter

 

guztiak begiratu nituen, baina han ez nuen inor ikusi.

 

Itsasoarekin gertatu zitzaidan bezala, gizakiaren presentzia

 

gogoa gainerasotzen ari zitzaidan. Ez nion gehiago kasurik

 

egin, eta hain lasai bidexkari ekin nion. Halere, nire nagikeria

 

berri haren erdian kolpez eta edozein unetan jendea ager

 

zagerkidakeela3 banekien. Axolagabekeria hutsez ala patuak

 

hala manatzen zidalako, lastozko mamuaren aginduzko keinua

 

bete behar nuen, kexadurarik gabe, urduritasunik gabe;

 

eta norbait agertzea ez zitzaidan batere harrigarria egin

 

1 Berehala

 

2 Hurbila

 

3 Agertzen ahal zitzaidala

 

134 –

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 134

 

behar, bidea markaturik baitzegoen, lur zoragarri horren

 

baitan nire helburua markaturik baineukan, eta bertan bakarrik

 

ez nintzela egongo zuzena zen.

 

Nere bidean poliki-poliki ibiliz, oroitzapen gisako irudi

 

bitxi batzuk gogora heldu zitzaizkidan; hala nola, beste bide

 

luze batena, beste zuhaitz eta ur-jauzi batzuena, beste ibai

 

garden batena ere, ohiko irudiak balira bezala. Zehaztasun

 

gehiegi zekarzkidaten amets soil batzuk izateko. Beti bezalako

 

ezjakintasunean murgildurik nenbilen, baina lehen aldiz

 

axolatzen ez ninduen jakingabean. Zenbat denbora ibili nintzenez

 

ez dakit, hura neurtzea zaila egin baitzitzaidan.

 

Besteetan elementu neurgailu zehatzak izan baldin banituen,

 

orain, aldiz, ez, ez bainintzen batere nekatzen, orduen iragateak

 

ez baininduen kezkatzen, larrua ez zitzaidan zimurkatzen….

 

eta nahiz eta eremu ezezagunean egon, behingoz,

 

iristeko toki zehatza banuela banekien ere: itsasoa. Sentsazio

 

hori jadanik bizi izan nuela iruditu zitzaidan, baina ezertaz

 

ez nintzen oroitzen. Alizerritik hurbil nengoen, eta eremu

 

berriaz gozatu behar nuen. Hori zen nekien bakarra, eta ezagutza

 

pozteko arrazoi soil-soila neukan.

 

Gozamen paregabea izan nuen bide ertzean haur batzuen

 

oihuak entzun nituenean. Han zeuden, lurrean jarririk, erdi

 

jostetan, erdi solasetan, irriz, barrez, begiak dirdir. Bide

 

saihetsera jauzi eginez, ondoan neukan zuhaitz potolo haren

 

atzean ezkutatu nintzen, bi izate liluragarri haiek kukuka begiratzeko

 

asmotan, egiten zuten guztia jarraikitzeko gertu.

 

Norbaiten keinuen gainean sekulan ez nuen halako arretarik

 

ezarri, eta haiek ikus ez nazaten indar handiak egin nituen.

 

Zazpi zortzi urte inguruko bi neskatxa ziren, gehiago ez, eta

 

zorionezko itxura zerakusten. Haien irri alaiek bihotza hunkitu

 

zidaten, baina zer egiten zutenez esateko gai ez nintzen,

 

135 –

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 135

 

emotibitateak pentsatzeko ahalmena itotzen baitzidan.

 

Zuhaitz batetik bestera jauzika hurbildu nintzaien, haien solasak

 

entzun eta garbiki aditu arte. Mintzatzen ari zirela ohartu

 

nintzen, ulergaitza egiten zitzaidan hizkuntza batean ari

 

zirela ere. Sumatu nuen bakarra barneko bihozkadak lastertu

 

zitzaizkidala, sekulan hitz egin ez banu bezala. Eta alaitasuna

 

zirudikaten1 haien irritxoak ezin gozoagoak zitzaizkidan. Erdi

 

zoraturik, nire zuhaitzaren atzean egon nintzen, isil-isilik,

 

aspalditik ikusi ez nuenaren aurrean. Eskolako neska-jantzi

 

dotoreez jantzirik zeuden: lauki urdin eta orlegiko gona motxa,

 

galtzerdi urdin ilun luzeak, bien arteko belaun beltzarana

 

agerian uzten zutenak, atorra zuri zabala eta tutuluak,

 

iletik ezker-eskuin ateratzen zitzaizkien bi tutulutxoak.

 

Irrigarriak benetan, lurrean eserita, hanka gurutzatuak, neska

 

joko batean jabetuta.

 

Nire zuhaitz atzetik azkenean haien aurrera agertzea erabaki

 

nuen; eta, bat-batean, estralurtar baten pare agertu nintzaien.

 

Begiak nire gainean iltzaturik, irritxoak galdurik,

 

haien tartean zeukaten taulatxoa deabrura bidalirik eta salto

 

batez altxaturik, handik korrika alde egin zuten, haien tutuluak

 

airatzen ziren bitartean. Harriturik zeuden, ikaraz eraginda,

 

lur-kanpoko gizaki batek izuturik utzi zituelako.

 

Lur-kanpokoa nintzaiela zalantzarik ez zen, haien lur kanpoko

 

gizaki arrotza segurki. Orduan soilik, nire itxura baldar

 

bezain zikinaz ohartu nintzen, nire atorra zarrastatuaz, ile eta

 

bizar luzeaz, zauriz eta kolpez beteriko aurpegiaz, ortotsik

 

eta, gainera, harriduraz beterik.

 

Handik oihuka eta korrika lekutu zirenean, haien hitz berriak

 

ulertu nituela iruditu zitzaidan, baina ez nintzen batere

 

ziur: “Come on, get out!!! A ghost2!!! esan ote zuten? “A

 

ghost”a nintzela zalantzarik ez neukan, txorimalo haren lur-

 

1 Irudikatzen zuten

 

2 Mamu bat, ingeleraz

 

136 –

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 136

 

kanpokoko itxura baten parekoa, eta beste mundu batetik

 

etorria. Edozein haur izutzeko izaki ikaragarria. Ados! Baina

 

haiek ingeleraz hitz egitea ez al zen bitxia? Hala izan ote zen

 

eta ongi ulertu ote nuen? Sinesgaitza egin zitzaidan, eta,

 

gaizki ulertu banu bezala, hura ahantzi izan nahi nuen…

 

baina ezin, inposiblea baitzitzaidan hizkuntza madarikatu

 

horretan mintzatzea, horiek ez baitziren izan nire zuhaitz

 

atzetik entzun nizkien hizkuntzaren hitzak. Ez, ez, beste hizkuntza

 

bat aditu nuela ziur nengoen. Nola zitekeen nire

 

mundua galdu ondoren eta erroitz berriak igaro ondoren lurralde

 

berri honetan ingelesa berriz ere aditzea? Ez zitekeen.

 

Hala izango balitz, nire egiazko lehenbiziko dezepzioa izanen

 

litzateke, beste mundu anglofono batean erortzea, yankee-

 

ek gure zibilizazio osoa irabazi balute bezala. Puntu hori

 

sakonki ikertu behar nuela gogartu nuen.

 

Nire begi bistatik alde egin zutenez, nire bide arrotzean

 

aitzinera jarraitu nuen, eta sentitzen ez nituen nire hankei

 

abiadura arinagoa eman nien, zalu-zalu, lehenbailehen sumatu

 

nuen itsasora irits nendin. Erreka bazterraren ertzean

 

irentsi nuen lasaitasun hark abandonatu ninduen, eta urduritasunari

 

lekua eginez, aurrerantz jo nuen.

 

Bi helburu zehatz neuzkan: alde batetik itsasoa eta bestetik

 

gizakiak atzematea; eta horrek nire bidean ibiltzeko indar

 

berri bat eman zidan. Ikara ere bai, zer motako jendea aurkituko

 

nuen ez bainekien, nahiz eta neskatxa horien itxurek

 

sentsazio onenak ematen zizkidaten. Ibar zabaleko bidexka

 

batean nenbilen, eta inguruan zagerizkidan bazterrak ohiko

 

ibar guzietakoak ziren, errekak, ibaia, belaiak, zuhaitzak,

 

mendi magaletako arrokak… Hainbeste erreka bazen, bat jarraituz

 

gero denen arteko biltokira iritsiko nintzela banekien,

 

urduri aiduru nengokien itsasoari iritsiko nintzaiola ere bai.

 

137 –

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 137

 

Bide bazterrean etxerik ez zen ageri, ez egoitzarik, ez gizakirik

 

ere. Laster, gaua gainera erori zitzaidanean, zuhaitz baten

 

azpian etzan eta lokartu nintzen.

 

Esnatu nintzenean, haur mukizu tropa koxkor bat inguruan

 

neukan, begiak borobildurik, ni nintzen lur-kanpotar

 

horri so egiten, denak isil-isilik, haien arteko begirada

 

zirtzila1 mintzabide bakarra zutelarik. Garbi zegoen bi neskatxek

 

lagunak deitu zituztela, eta sinesgaitza iruditu zitzaien

 

istorioa haien begiekin ikus zezaten hurbildu zitzaizkidan.

 

Gurasorik eta jende heldurik ez ikusteak arriskutsutzat hartzen

 

ez nindutela adierazi zidan. Nire aurrean zegoen neskatxaren

 

irria nirearen bila zebilen, eta berez atera izan

 

zitzaidan hark beste guzienak piztu zituen. Haien arteko solas

 

erditan hasi zirenean, berehala ingeleraz ez zirela elkarrekin

 

mintzatzen konturatu nintzen. Bi neskatxek oihukatu

 

zuten hitz multzo hura gaizki ulertu nuela izan zitekeen,

 

nahiz eta bitxia izan, garbiki ulertu bainizkien ingelesezko

 

esanak. Zer pentsatu ez nekien. Zutitu nintzenean,

 

Hamelingo txirularia izan banintz bezala, haur guziak nire

 

atzetik bidean abiatu ziren, oihuka eta txistuka.

 

Bidean gindoazelarik, zoko ilun batetik bat-batean bi

 

gizon agertu ziren, zizpa2 bana eskuetan, eta gelditzeko

 

agindua eman ziguten. Keinu lagungarri batez haien etsaia

 

ez nintzela adierazten saiatu nintzen, denbora batez ikasi

 

eta erabili izan nituen keinuak erabiliz. Haurrekin ikusteagatik,

 

lasaitu ziren, eta denek bat egin genuen. Beren artean

 

erabiltzen zuten hizkuntza bazterturik, ingelesa garbi

 

batez ea nor nintzen eta nondik nentorren galdetu zidaten.

 

Nire eskola denboretako ingeles apur haren bidez lehenbiziko

 

galderei ahal bezain ongi erantzun nien, baina nire

 

1 Bihurriak

 

2 Eskopeta

 

138 –

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 138

 

erantzunak ez zituen batere lasaitu, nondik heldu nintzen

 

ez bainekien nik ere. Behin eta berriro, haien artean solas

 

egiteko, uler ez nezakeen beste hizkuntza bat zerabilten. Ez

 

dakit zergatik, baina jadanik bizitako egoera iruditu zitzaidan.

 

Etsaia ez nintzela baieztatu zutenean, eskopetak apaldu

 

zituzten eta nire xedearen berri jakin nahi izan zuten.

 

Zer nekien nik? Hoberena gogoa galdu nuela esatea pentsatu

 

nuen, amnesiko bihurtu nintzela, beste mundu batetik

 

nentorrela aitortzea ezinezkoa bainuen, gogoratzen

 

nuen bakarra mendi harritsu garai haietatik erori nintzela

 

baitzen eta hura ere sinesgaitza irudituko zitzaien, inor ez

 

zitekeelako han gainetik erortzen ahal gorputza xehatu gabe.

 

Bat-batean, haien goieraz pentsatzen ari nintzen, nire

 

munduan ezagutu nituen mendi garaienak baino garaiagoak

 

zirela zalantzarik ez neukan, zortzi mila metro baino

 

gehiagokoak, neurgailua galtzen den garaiera horietakoak.

 

Nola sinetsi behar ninduten, bada? Beraz, gogoa galdu

 

nuen eta kito! Eta gezurra ez zen, ez bainintzen ezertaz

 

oroitzen, beste mundu hura erre zitzaidala izan ezik.

 

Zentzua eta denboraren nozioa galdu nituen aldietan bezalako

 

sentsazioa nabaritu nuen, grabitate gabeko sentsazio

 

hegaltsua, txori inkontziente batek senti lezakeen sentsazio

 

hutsa bezain librea, heriotzak ekar lezakeen hatsik gabeko

 

erosotasuna.

 

Bidean lehen urratsak egin genituen, eta, isil-isilik,

 

Alizerriraino eraman ninduten.

 

Helburura iritsi arte, haur tropak gure pausoak segitu zituen.

 

Nire zentzuak zorrozten ari zitzaizkidan; eta, ikusmenari

 

esker, bazterrak argitzen ari zirela nabaritu nuen. Paretik

 

zetorkigun kresalak usaimena eta dastamena piztu zizkidaten.

 

Itsasotik hurbil ginauden. Beste bide mordoxka bat egin izan

 

139 –

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 139

 

behar genuen uhinen soinu berezia entzun genezan. Hor

 

neukan, parez pare, maldatxo haren bukaeran, hain urduri

 

ezarri ninduen itsas zabal paregabea. Bide zabal hura beherantz

 

harturik, itsas ertzeraino iritsi ginen; eta, inori kasurik

 

egin gabe, pareta hartan eseri nintzen, begiak luhartzean

 

iltzaturik, merezitako atsedena gozatzen.

 

140 –

 

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 140

 

Han nengoen, zoko batean hertsaturik, oxigenozko

 

burbuxen1 artean, erosorik egoteko gero eta leku gutxiago

 

edukiz. Banan-banan etortzen ziren berriek bultzatzen gintuzten,

 

batez ere kolpeka eta trumilka iristen zirenean. Azken

 

bolada honetan musulman anitz zetorren eta aspalditik han

 

zegoen jendeari traba egiten hasten zitzaion.

 

Atmosferako gaineko zolapean eta sabai zabal bat izan balitz

 

bezala, izpiritu guziak ginauden, arima guztiak elkarrekin,

 

hiltzerakoan giza gorputzetatik ihes egin zuten

 

pentsamuin arinak, airez hantuak, bihurkorrak, giza zelulen

 

formakoak, mugikorrak bezain aldakorrak. Han ginauden,

 

munduan hil diren guzien biltzarra eginez, Jainkorik gabe,

 

Allahrik gabe, Jehovahrik gabe, aginterik gabe, denok anaiarreba,

 

denok elkarri tinkaturik. Batzuk pozik zeuden, erlijioak

 

deusetarako ez zuelako balio izan ohartzeagatik, hain

 

ozenki erakutsi izan zuten sinesmenek ondoriorik ez zutela

 

ohartzeagatik eta munduan izan den gezur handiena ozenki

 

salatzeagatik. Alderdi2 guzietara begira nezake, ez nuela inon

 

ere ikusten ez Noerik, ez Adanik ezta ere Ebarik. Beste batzuk

 

ere pozik zeuden, materialismo hutsaren filosofia gezur galanta

 

zela ikusteagatik. Han ez zen ez salbabiderik, ez eta ere

 

gorputz osoaren galtzerik. Denok han ginen, zeruan, zeru

 

koloretsuan, oxigenoak bizitzeko gaitasuna ematen zigun aukerari

 

eskerrak emanez. Burbuxa bakoitzak bazeukan bere

 

141 –

3

Heriotza

1 Burbuila

2 Alde

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 141

gogoa, munduan izan zituen burutazio guziez egina, mamu

izpiritutsua bihurturik. Aldamenekoek gogoan zutena igar

genezakeen, bai lur planetan gogartu zituztenez, baita zeruko

zolape hartan pentsa zuketenez. Gogapena bizigai bilakatu

zen, eta, bihotz baten pare, burbuila guztiak mugitzen ari ziren,

heldu berriei tokia egin nahi baliete bezala.

Sentimenduak gure baitan genituen. Norberak senti zezakeen

zoriona handia zen, elkarren arteko ukipenarengatik lehenik,

gozo-gozoa baitzen erotismoz beterik ziren burbuila lirdingatsuen

artean higitzea eta bizitzea. Batzuentzat, amaren sabel

hantu hutsaren parekoak ziruditen, plasmaz betetakoak,

sortzerik gabeko puxika puztu urtsu baten antzekoak. Beste

batzuentzat, emazulo baten lirdingaren irudikoak, guztiz

erotikoa zen magina baten antzekoak, guztiz sexualak. Baina

hura ez zen sexua, eta eme ala arren burbuxa haiek pozik

zeuden, han egoteagatik soilik, total pozik, ondoko edozeinen

airea ukitze arren. Likatasun hura ezin eztiago geneukan;

eta, gure lehengo gorputzetan zelulak mugitzen ziren antzera,

gure lekua hartzen genuen. Atmosferako zola osoa gutaz

beterik zegoen, jadanik lerro anitzez horniturik, eta mundua

sortu zenetik hil ziren gizakien izpiritu airetsu guztiez eginik.

Hango lerrokatzea iristearen arabera osaturik zegoen,

baina gure mugikortasun arinak lurrean maite izan genituenengana

hurbiltzeko gaitasuna ematen zigun, batez ere bakoitzarengan

zeuden gogapen eta sentimenduak jakin

genitzan. Denok elkar ulertzen genuen zeruko zoko hartan

hizkuntzarik ez zegoelako, pentsamenak eta sentimenduak

baizik ez zirelako ageri, baina funtsezkoak baizik ez ziren

gelditzen, arinak bidean airatu balira bezala.

Inguruan nituenak nahiko atseginak nituen, bizian izan

zen gizatxarrik ez baineukan. Urrunago eta toki gehiago

142 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 142

ukan dezaten, batzuek aldameneko burbuxak lehertzen zituztela

aditu nuen, haien gizatxarrari jarraituz edo mendekatze

sentimenduari gogorki hartuz. Horren aitzinean inork ezer

ez zezakeen egin, agintaririk ez baitzen, poliziarik ez baitzen,

Jainkorik ez baitzen. Inon infernurik egon ez zitekeela konturatu

nintzen ere, gaiztoak hor berean zirelako, baina leku

gutxi iruditu zitzaidan munduan izan zen hainbeste odolgaizto

biltzeko, eta beste nonbait izan zitezkeela gogoan sartu

zitzaidan. Purgatorio izeneko batean? Agian… Halere,

infernurik izan ez zitekeen, haren izatearen arrazoi bakarra

zerua zelako, Jainkoaren zeru zoriontsua; eta hauxe ez izanik,

besterik ere ez zitekeen.

Nire pentsamena euskarari lotu zitzaion; eta, obsesio bat

izan balitz bezala, gure hizkuntzaren iturburura errazki igo

nintekeela bururatu zitzaidan, eta horretarako goiko lerroetaraino

igotzea aski nuela gogartu nuen. Traba egiten hasi nintzaien

guztiei barkamena eskaturik, gorantz aldera jo nuen,

burbuxen artean irristatuz, lirdingen artean suge baten iduriz

lerratuz. Noraino ez nekien arren, zuzen-zuzen goialdera

joatea deliberatu nuen, eta zolaren azken lerroetara iritsiko

nintzenean, ezker-eskuin begira nezakeela burura heldu zitzaidan.

Nahiko lana izan nuen goraino iristea, hainbeste lerroen

artean iragan behar bainuen. Nire bidaia partikularrak

denbora gehiago iraun zuen, batzuetan zelulen pareko burbuxen

artean gelditzen nintzelako, munduan izan zituzten

pentsamenak garbiki irakur nitzan, batez ere haien sinesmenei

buruzkoak. Pena ematen zidan hainbeste fededun eskuindar

triste ikusteak, bizian amodiotzat izan zuten gorrotoa

agertzeagatik, pena ere hainbeste fedegabe ezkertiar goibel

begiratzeak, justiziatzat zuten mendekua azaltzeagatik. Nire

ohiko zalantzek arrazoi zutela konturatzen nintzen, bien ar-

143 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 143

teko bidean zegoen errealitate hutsak gaur egun manatzen

zuela, materialismotik eta fedetik urrun, garunetan zegoen

izpiritua eta arima gal ez zitezkeen ideian, heriotzako unean

pentsamen ahala gorputzetik kanpo egon zitekeen gogapenean.

Benetako pena ematen zidaten ere lurreko bizia desbaliotu

zuten guztiek, haien izugarrizko erruaz orain ohar

zitezkeenek. Poliki-poliki, gorantz jo nuen.

Orain, talde osatu batzuen artean nenbilen, nahiko zurrunik

zegoen multzo musulman batean, berehala talde amerikar

trinko baten artera pasatu nintzen, denak orain dela gutxi

iritsita, denak arrazoi berberarengatik hilak izan zirenak; goraxeago

aleman pila bat; eta ondoan beste judu talde batetik

iragan nintzen; japoniar pila bat ere gurutzatu nuen, baina

haien burbuxak aski hondatuta zeuden. Bat-batean, airezko

punpulak1 amiñi bat banatzen ziren, eta legezko heriotzez hil

zirela erakusten zuten. Nahiz eta zolapea danba beterik egon,

nahiko garbia zegoen, bereziki burbuxen barnean ez ginenontzat

edo, denboraren nozioa galdurik, momentuko burbuxa

probisionala genuenontzat. Zeru barneko benetako

errealitateaz ohartzeko gai baikinen, bainintzen, kasu horretan

bakar-bakarrik nengoela baizirukidan. Eremu horren

kanpoko mundua nahiko zeharrargia zen.

Noizean behin atmosferatik kanpora abiatzen ziren tresna

mugikor izardunek, ez gintzaketelako ikus, gure arteko andana

bat lehertzen zuten, haien bidea martxa gogorrean jarraitu

baino lehen. Horren aurka defendi gintezen, bat bestearen

kontra tinkatzen ginen, bidea ireki nahi bezala, nahiz eta batzuetan

oharkabeko eztanda bat sortu. Puxika hantu batzuen

pareko leherketak gertatzen zirenean, lurretik inoiz deskubrituko

ez zutenaren artean arinki bazihoazela bagenekien, biziaren

ondoko etorkizun busti bezain erotikoa oharkabean

1 Bonbilak

144 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 144

zeharkatuz. Lurrean bezala, eguratseko errehiltzaileak zientziaren

izeneko betiko eraileak ziren, aitzinamenduaren izeneko

asasinoak, deskubrimenduaren izeneko axolagabeak.

Zozo adituak, hori baino aitzinamendua hilondoko patua

deskubritzea zela ez zekitenak eta heriotza bete-betetik haien

tresna madarikatuetan iragaten zirela ohartzen ez zirenak. Zer

pelloak!

Hango hotz ikaragarria ere ez genuen nabaritzen, denok

bat bestearen gainean baikinauden, eta atmosferako kanpoko

aroak guregan indarrik ez zuen. Gure bizia nahiko gozoa

zen, eta airezko biztanle lirdingatsuen artean goraino iritsi

nintzen. Nire helbururaino ailegatzen igaro nuen denbora

neurgaitza egin zitzaidan, ohiko galtzearen barnean denboraren

nozioa berriz ere galdu nuelako. Azkenean, ibilaldiaren

helmugara iritsi nintzela nabaritu nuen, inguruko burbuila

gardenetan ezagutzaren gosea baizik ez zelako agertzen.

Malda hartan zeuden airezko haiek lehen ailegatuen antzekoak

zitezkeela pentsatu nuen, baina hala ez zen, hizkuntza

menderatzen zutelako eta beste mota bateko gogapenez estalita

zeudelako. Gainera, beste garaiak gorago bazeuden.

Haraino joan behar nuela berehala konturatu nintzen, hizkuntzarik

gabeko garunak zeuden tokira, oihuz eta builaz

egindako muin haizetsuen lekura, kontzeptualizazioaren

mundutik alde egin nezakeela oharturik. Halere, azken lerro

haiek aski trinkaturik zeuden, zolaren aurka behetik goialdera

bultzatzen balute bezala, munduan bizi izan ziren guzien

garunak indar handiz hertsitzen zirelarik, zerbait iroiztatzen1

baliete bezala. Zer iroizta lieketen? Lehen hizkuntzak asmatzea?

Ez! Ama-hizkuntzaren sortzaileak izatea? Ezta ere!

Erantzunik eman ezinez, ikertze zail hartan murgildu nintzen,

noren bila nenbilen ez bainenkien. Talde baten bila?

1 Erreprotxatu

145 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 145

Burbuxa bakar baten bila? Hizkuntzaren lehen urratsetan sartu

nintzenean, nire aztertzearen xedeari ekin niola jakin

nuen, eta urez beterik zeuden bizi hauskor haiek harritu ninduten.

Airearen ordez, urez hanturik zeuden burbuxa potolotxo

haiek besteak baino lodiagoak ziren, lurreko bizian

IZ”ak indar berezi bat haiengan ukan balu bezala.

Hor nengoen, hitz egiteko ahalmena lortu zen unean,

euskara sortu zen une zehatzean. Turista baten pare, gune

berri hartan egoitza hartu nuen, beherantz eraman behar nituen

informazio guztiak sakonki azter nitzan. Ez zen batere

erreza, gaineko burbuxa haietan zegoen ugeldia uherria baitzen,

eta zekarten oxigenoa galtzeko puntuan zegoela iduri

zuen. Nahiz eta urak airearen tokia hartu, arazorik ez zegoen,

hidrogenoak gaina hartu nahi arren, oxigeno aski bizitzeko

bazutelako. Berehala, H-aren indarrez burbuilak

arriskuan ezartzeko nahikoa ez zela ohartu nintzen; O-arena

bi aldiz txikiagoa izan arren, indartsua zen, eta ura isurtzeko

gaitasuna bazeukan, borondatezko afera baitzen.

Nire lanean egitan murgildu nintzenean, berehala, hizkuntzaren

iturburua agertu zitzaidan, garun guziak biziarazi

zituen hizkuntzaren ama. Garbi zegoen aitzinean neukan hura

nuela aztergai. Ezkerraldean beste burbuxa andana bat ikusi

nuen, milaka zeuden; airezko txikiak, zelulen formarik

gabekoak, pertsonen arrastoak ez zirenak, arras desberdinak;

eta, zolapeko gardentasunari esker, hura hizkuntzen zeru

txokoa zela konturatu nintzen, hizkuntza hilena noski.

Hainbeste bazen, gehienak elkarrekin lotuta, pertsonak izan

balira bezalakoak, beste bakar batzuk soil-soilik. Mintzairen

zeru txoko hura oso handia ez zen, eta maldaka mintzatu

izan ziren guztiak ikus zitzakeen. Nahiko beherean zeuden

lerroetan zerbaitek balditu ninduen, frantsesak, gaztelerak

146 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 146

eta beste batzuek heien tokia erreserbaturik zeukatela, haien

lehengo mintzatzeko molde zaharrek tokia gorde zietela, eta

argi eta garbi zegoen haien helburu bakarra hiltzea zela.

Irritxo bat atera zitzaidan. Arteko lerroetan, latina eta greko

klasikoa. Nork uste behar zuen bi hizkuntza nagusi horiek

hiltokia zeru-zolan izango zutela? Hainbeste espantu eta erakaspen.

Ikas zezatela! Non ziren, bada, haien denen irensteko

gogoak, non beste gainerako guztiak jan zituztenean ukan

zuten harrokeria? Batere penarik ez zidaten eman. Eserleku

pribilegiatu bat hartu nuen, goi-goian zegoena eta hitz egiteko

era guztiak azter zitzakeena. Toki huts erreserbaturiko

haien gainean indoeuropar hizkuntzak zagerizen, zeltaren familiakoak

eta beste hainbeste. Denak ergatiboz1 eginik zeudela

ohartu nintzen. Berehala, hizkuntza haien guztien toki

egokia ez zela burura etorri zitzaidan, gorago egon behar zuketela

pentsatuz, soinuaren paretaren ondoan, hotsak eta hitzak

soinuak baizik ez baitziren, baina nire ideia hori

naturaren aurka joatea joan zitekeela gogartuz, zozokeriatzat

hartu nuen.

Inoiz ez nuen uste izan horrenbeste hizkuntza hilik bazegoenik.

Han eta abedearen sailkapenari segituz, norbaitek

sailkatu izan balitu antzera, denak lerroan zeuden: aspnetiera,

akadiera, aljamiera, arameaera, asiriera, abestiera, babiloniera,

baktriera, burgondera, zeltibera, kuroniera, dazera,

dalmatiera, eblaitera, elamitera, etruskera, eyakera, faliskera,

feniziaera, frigiera, galatera, galindanera, galiera, gotikera,

guezera, hattiera, hittitera, hurritera, ibererera, illiriera, kamasera,

kutxeera, laurentiera, liguriera, lonbardera, lubitaera,

liziera, lidiera, mazedoniera, medera, meroitikera,

mesapiera, minoera, miliera, moabitera, mozarabera, nadrubiera,

nubiera, onbriera, orokera, osko-onbriera, osker, uga-

1 Ergatiboa: Atzizki aktiboa, ak, ek

147 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 147

ritikera, palaitera, partaera, piktera, polabera, prusiera, punikera,

retikera, romaniotera, sabinera, sazera, samanitanera,

samogitiera, sarmatera, sitiera, seloniera, semigaliera, skalbiera,

slobizera, sogdiera, sudobiera, sumeriera, tokariera,

trazera, anatolierak, vandaliera, benetiera, irlandera zaharra,

volskera, yebanikera, yotbiniera, batzuk eskutik heldurik,

besteak zeruan galdurik. Toki anitz oraindik bazela konturatu

nintzen.

Pixka bat urrunago, ideia zabalen tokia zagerien; eta, lehen

lerroetan, erlijio guztien teoriak zeuden, damuturik, ustekabean

jendea okerbidean sartzeagatik, haien jokabide

kaxkarrengatik eta aldameneko hil arloan hainbeste jende

sartarazteagatik. Filosofia batzuk hor ere zebiltzan, erdi galdurik,

eta begirada helatu1 zidaten bakarrak marxismoa eta

bere bariante guztiak izan ziren. Han zeuden, hil-lekuan

ahalketurik. Kapitalismoari eremu zabal bat egin zioten, noiz

etorriko zen ez jakinez. Hizkuntzen lekua utzirik, berriro

jendeen tokira itzuli nintzen, eta nire benetako eginbeharrari

ekin nion, onomatopeietatik jalgiriko hizkuntzetatik hasirik.

Xubiltz izan zen baten garunean aski garbi zagerien “Iz”

soinu txistukari batetik euskara sortu zela eta soinu kontzeptualizatuz

emeki-emeki lehen hizkuntza asmatu egin zutela.

Bere ondoko guziek adierazpen berdina zeukaten, eta Emiz,

Emuk, Gizor eta halako izeneko jendeen zelulen moduko lirdinga

mugikorretan euskararen iturburua nahiko garbi zagerien.

Pozik nengoen, bila etorri nintzen informazioa aurkitu

nuelako eta orain amaren bila lasai joan nintekeelako.

Behereko bidea hartu nuen, zeharka ibiliz, nire deskubrimendu

hura nire lehengo senideei eman niezaien, amatxiri,

amari, arrebei, emazteari, alabei eta maite izan nituen guziei.

Gehienei zorionez beterik egon zitezen, baina bestei, gorro-

1 Deitu

148 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 148

tatu gintuzten haiei, amorru handia ukan zezaten eta denen

artean egiaren mezua heda zezaten.

Bidean, stop egiteko argi gorrien antzera, burbuxa batzuk

pizten zitzaizkidala ohartu nintzen, niri deika ari balitzaizkit

bezala, baina ez gelditzea deliberatu nuen. Aldiz, noren garunak

ziren urrundik gogoan atxiki nuen; eta, haien arteko

argi dirdiratsuei esker, Alizerritar batzuenak zirela konturatu

nintzen. Gutxi gorabehera zeruko bide erdian zeuden, eta

bakoitzak burbuxaren barnean zakutxo bat zuen. Poltsa haietan

euskara eta alizia mintzairaren puzzlearen zatiak edukitzen

zituzten, altxor baten pare gorderik, zeruko legearen

aurka altxatzen, inork ez baitzuen nahi gorputz arrotzik burbuxen

artean sartzea eta edukitzea. Gordetze haren arrazoia

ez nuen berehala ulertu, baina oihuka deitu nindutenean eta

bakoitzak bere zakua hedatu zidanean, lekukotasun gisako

froga bat eman nahi zidatela baieztatu nuen; eta, puzzle handien

onomatopeiez osaturiko bi hizkuntzen aztarnak besotik

zintzilik, handik pozik urrundu nintzen. Nik han goian gezurrak

tokirik ez zeukala banekien eta nire bidea segitu

nuen, pozik, frogapen bat gehiago nire sakela airetsuan sarturik.

Bizi guzian bila ibili nintzen froga esku artean baneukan;

eta, orain, hura aliziaren bitartez zabaldu behar nuen,

euskararen iturburua IZean zegoela eta alizia euskararen alaba

kuttuna zela ere. Niretzat leku berezia zen hartatik pasatu

nintzenean, nire amaren eta bi arreben burbuilei musu bana

eman nien, amatxirenari ere bai.

149 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 149

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 150

Haurrez eta nire bi zaindariez inguraturik, Alizerriko itsas

bazterreko etorbidea oinez hartu genuen. Han urrutian, etxe

batzuk ikusi nituen, zuri-zuriak, nahiko txikiak, txukun-txukunak,

denak ongi zainduta. Urrundik, industriarik gabeko

lurralde batean nengoela nabaritu nuen, hiri handietatik ohi

zigoen1 kea eskas zutelako, paretak garbi-garbiak zagerizelako2

eta hitsaren ordez kolorea nagusi zelako, marroia alde batera

utzirik. Aspalditik ikusi gabeko lagun baten antzera,

ezkerretatik, itsasoa ozenki deitzen ari zitzaidan, bere kolore

eta argiak erakuts diezazkidan. Dirdira guztien edertasuna

hobeto ikus nezan uhinak gelditu zirela zirudien, eta begien

aurrean zageridan3 jabalaldia4 liluragarria zen. Aintzira bare

baten antzera zedaen itsasoa, dilinda lehun batean zebilen,

sehaska baten pareko mugimendu lokargarrian. Zeruko koloreak

paregabeak zeuden, eguzkia lur-ertzaren atzetik kukamikuka

jostatzen ari zitzaigun, bere ahalkez beteriko aurpegi

gorrixka gordeka, bizitzeko arrazoia eman ohi zigun funtsezko

argi zuria ezkutatu nahi izan baligu bezala. Ur gaineko

izarrak jauzika ari ziren, sardina mordo bizi-bizi batzuen

pare, argitsuak, sarerik eta surik gabeko pindarrez beteta. Nik

izan ezik, inork ez zion ikuspegi txoragarri hari kasurik egi-

15