23 5 Ezagutza

5

Ezagutza

1 Oso, arras

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 155

aparte, ez nuelako ezer jan. Hirugarren platera eskatzera ez

nintzen ausartu; baina Maitek, nire goseaz eta itxura meheaz

oharturik, eltze hura nire platerean hustu zuen, hondar-hondarrak

isurarazirik. Nola sukaldaturik zegoen galdetu nien,

eta Miren Maitek bertako atun freskoarekin prestatu zuela luzatu

zidan, piperrak, tomatea, tipula eta olioa bazituela, baratxuri

pixka bat ere. Hura esan beharrik ez zegoen, berehala

haren gustua mingain zolan sumatu nuelako. Ardo pixka bat

eman zidaten, gozo-gozoa, zapore eztikoa, osoki aliziarra,

omen.

Mahaiaren inguruan zeuden guztiek nondik agertu nintzen

jakin nahi izan zuten; eta, nire erantzun uherrak1 entzunez,

bitxiki so egin zidaten, haien arteko elkar begiradez

galdera isilak eginik. Bitxia iruditu zitzaien erantzun zuzenik

ez ematea, eta nik zer esan ez nekien. Gogoa galdu nuela berriro

erantsi nien, galderetan aritzeko txanda ireki izan balitzait

bezala.

Alizerriaren gaineko zehaztasun gehiago kontatzen hasi

zitzaizkidan, Alizerria betiko herri txiki bat omen zela, mendiz

eta itsasoz inguraturikoa, nahiko jendetsua. Alizia zuten

hizkuntza, nahiz eta ingelesa izan egungo hiritarren arteko

hizkuntza ofiziala. Alizdunak deitzen ziren. Haien bizi eremua

lurralde desberdinez egina zegoen: batzuk industrialak,

besteak baserri mundukoak, besteak itsastarrak. Hitz egiten

ari ziren bitartean, haien hizkuntzaz ari zirela ohartu nintzen,

eta arras ulerkorra egiten zitzaidan; zergatik, aldiz, ez

nekien, lehen aldiz Alizerrira heldu bainintzen...

Haien bizia gizaki arrunt batzuena omen zen: beharrezkoak

egin, hartu eta eman. Jende gehienen grina bakarra hori

zela zioten, eta eguneroko biziari lotzen zitzaizkiola,

jatera, lan eta lo egitera. Ikusi ahal izan nuen bezala, arrantza

1 Nahasiak

156 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 156

zuten egitate ekonomiko printzipala, jende gehiena okupatzen

zuena eta zekarzkien ondorio guztiak, kontserbategiak,

arrandegiak eta garraio lanak, biziki garrantzitsuak zirela luzatu

zidaten. Beste zehaztasunik gabe, isiltzea erabaki zuten;

baina nik, beste arlo batera elkarrizketa ekarri nahiz, haien

herriaz eta bere kondairaz galdetu nien, haien erantzunetan

deus ez zekitela ikusiz. Haien iturburuaz ere ez, ez interesatzen

ez zitzaielako, baizik eta inork horren aipamenik inoiz

eman ez zielako, ez etxean, ez eskolan, ez kalean, eta haien

preokupazionetik aparte zegoelako. Nik, nire obsesioari lotuta,

haien iturburuaren kezka eta jakin-nahia buruan neukazkien,

baina nondik heldu ziren ez jakinez, ezertxo ez zidaten

argitu. Agian halako familia internazionalista batean erori

izan nintzatekeela pentsatu nuen, mundukoak direla esaten

duen horietako arrotz famili batean; baina ez zen hala, bertakoak

baitziren, betiko aliziarrak. Haien hitz egiteko moldea

aditurik, populu zahar baten partaideak izan zitezkeela pentsatu

nuen, hain garbi neukan halako ele bereziak zituztenak

nortasun berezkoak izaten ahal zirela eta aski ongi jakin behar

zutela zer eta nor ziren. Ez nekien batere nola interpretatu

haien hitzak. Axola gehiegirik ez nion eman. Nik nekien

bakarra, jende sanoa zela, bihotz onekoak eta mundu berri

hartan jaso eta ostatu eman zidaten bakarrak.

Halere, nire oharkabeko insistentzian zerbait erauzi nien,

alizia munduko hizkuntzetan zaharrenetarik bat zela eta ondoan

zeukaten ingelesa ekonomiak manatutako ondorio bat

baizik ez zela. Ez nintzen ziur harekin zuzen zer esan nahi

zuten bazekitenez, baina hark niri poz handia eman zidan;

eta, zerua argitu izan balitzait bezala, irri zabalez luzaro egon

nintzen. Berriz ere arraro xamar begiratu zidaten.

157 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 157

Gisakoak ziren. Maitek, hogeita hamabi urteko andre politak,

begi txoragarriak zituen, ongietorria adierazteko begirada

batez estalita. Miren Maitek, aldiz, irria zuen

adierazgarria, hortz luze xamar batzuk zagerizkion irri liluragarria.

Alitxo eta Liz bi txikiak irrigarriak ziren, neskatxa zirtzil

bezain bihurriak, zeharkako begi so haiek salatzen

zituztenak. Bi gizonak, aldiz, nahiko serioak, hitz gutxikoak,

baina edozein fabore egiteko prest zeuden horietakoak.

Laster jakin nuen batek Izar zuela izena, Maiteren senarra zela

eta beste alderdi batekoa zela, Alizerriko iparraldekoa, eta

arrain munduan lanean zebilela. Kontserbategi baten arduraduna

omen zen. Bestea, Alzor, ondoko herriko baserritarra,

bigarren ahizparekin ezkondua. Denak etxe berean bizi ziren,

Maite lehen estai-bizitzan eta Miren Maite bigarrenean.

Beraz, bi neskatxak lehengusinak ziren. Gazte denboretako

gauzak kontatzen hasi zirenean, Alzor pilotaria izan zela jakin

nuen, eta jadanik aro hartan Izarren laguna zela; Maritxu

andregai bera izan omen zutela ere; edo, bederen, biek maite

izan zuten neska bera izan zela. Ardoaren eraginez halako intimitateetan

sartzen hasi zirenean, logaleturik nengoela adierazi

nien, eta nire gela erakutsi zidaten. Goikoak, beheko

egoitza utzirik, eskaileratik gora abiatu ziren, eta denak lo

egitera joan ginen.

Nekatuta egon arren, lorik ez nuen egiten ahal, eta maindireen

inguruan itzulipurdika ibili nintzen, bizi izan nituen

guztiak irakiten ari zitzaizkidalarik. Azkenean lokartu nintzen.

Biharamun goizean, goizeko bostetako eguzki izpiek iratzarri

ninduten, leihatilarik gabeko leiho hartatik argia labainki

sartzen baitzen, eta paretan islatzen zuten ezin zuriago

ziren dirdirek begiko mina egin zidaten. Erdi biluzik, beri-

158 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 158

nak zabaltzera jaiki nintzen, eta parez pare neukan bistak liluratu

ninduen; portuaren gainean neukan ikustaldia ezin

ederragoa nuen. Leiho gainetik nekuskeen kaia erdi hutsik

zegoen, eta arratseko mugimendu hura jabalaldi osoan zegoen.

Itsasaldi garaiak barkuak hantu zituela zirudien, ia kaiaren

galgaraino iristen zirelako, guardia egiteko asmotan

bezala loturik, abere erraldoi batzuen pare. Itsasontziak orlegiak,

urdinak eta gorriak ziren, auzategi horren etxeen koloreen

antzekoak. Haien gibelean, mendiak zagerizen, eta

haien arteko baten gainean zegoen antena barkuen mastei segida

emateko gisan ezarria zutela zirudien. Portuaren eskuineko

partean eraikin handi batzuetatik zetozen sirena

soinuek langileak deitzen zituztela adierazi zidaten, kontserbategietara

lanera sartzeko tenorea abisatzen zien txistu ozenak.

Jadanik lanera joateko ideiak nekez bete ninduen.

Haur baten bozak gosaria prest zegoela adierazi zidan.

Dutxatu behar nuela erantzun nion, eta berehala aterako nintzela.

Noiztik garbitu ez nintzenez ez nekien ere, ukitu nuen

azken ura errekatxo harena izan baitzen. Laster bukatu nuen,

eta, mahaiaren inguruan itxoiten nindutela ohartu nintzenean,

uzkurki eseri nintzen, arratsean okupatu nuen leku berean.

Denek lanera abiatu behar zutela esan zidatenean,

Alitxoren eskutik eskolako bidea hartu nuen. Ordu laurden

batez kalez kale ibili ginen, ikastolara iritsi arte, eta muxutxo

batez agurtu nuen. Orain libre nengoen, herria ezagutzeko

gogoz beterik, mundu arrotz batean hegaldatzeko gogoz beterik.

Herriko plano bat erosteko asmoz, liburu-denda batean

sartu nintzen, eta bigarren aldiz konturatu nintzen zesaten

gehiena nahiko ongi ulertzen nuela, haiek nire hizkuntza zulerten1

bezala. Nahiz eta hizkuntza desberdina izan, ulergarriak

egiten zitzaizkigun. Ez nuen ingelesera jo beharrik, eta

1 Ulertzen zuten

159 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 159

atzoko solasaldi guzian hala izan zela baieztatu nuen. Era

arras natural batez, bakoitza bere mintzairan aritzen zen, batere

eragozpenik gabe. Misterio hura ez nuen batere igarri,

baina hala gertatzea denei komenigarria egin zitzaigun.

Agian bi hizkuntzen morfologiak berdinak izateagatik elkar

ulertzeko oztoporik ez geneukan; edo, beharbada, iturburu

berekoak izateagatik? Ez nekien, eta zabaldu nuen herriko

mapak pentsamen horietatik urrundu ninduen. Herria hiru

partetan banandurik zegoela adierazten zuen: erdigunea,

portua eta erresidentzia-tokia. Hura zen, beraz, bezperan

ikusi nuen etxe aberatsez eginiko auzotegia. Denda tipiko

hartatik ateraz, Alalorantz, herri erdirantz jo nuen.

Noizbehinka, eraikin sendo baten aurrean gelditzen nintzen,

harrizko jauregi eder baten aitzinean, eta aldiro mapari so

eginez, herriko etxea, diputazioa, polizia, liburutegia... zirela

baieztatzen nuen, denak hiru mastaz hornituta, gehienetan

hutsik zeuden masta luze batzuez apainduta. Zergatik hura

hala zen ez nuen ulertzen, are gutxiago zergatik leku askotan

bandera bat baizik zegoen, izar pila batez hornituta.

Kalez kale nenbilen, pozik, arkitektura baino, jendearen

itxura ikertzen. Gizon guztiak ez ziren berdinak. Bertako gizon

azkarrak ilun arropez jantziak zeuden, aurpegi serioz

apainduak, itsasoak larruondoturiko azalez estalita; kanpotarrak

ziruditenak, aldiz, kolorez jantzita. Andreak nahiko dotoreak

ziren, denak ile apaindutakoak. Plazara iritsi

nintzenean, ordura arte ikusi nuen etxe ederrenaren aurrean

isil-isilik gelditu nintzen. Liburutegia zela esan zidaten, dena

harri landuz eraikita, karratu zabala, adin zaharreko egoitza

grisa, bere zaharrerian moderno kutsu bat bazeukana ere.

Itsasaldi garaiak gorantz ekarri balu bezala, pareta nagusiaren

160 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 160

161 –

gainean zizelkaturik zegoen pertsonaiak Tartaloren antzeko

begirada oker batez inguruak zaintzen zituela zirudien.

Zer etxe ederra, zer plaza txoragarria! Goiz osoa ibiltzen

iragan nuen; eta, eguerdi aldera, etxera hurbildu nintzen

bazkaltzera. Berehala, goizegi iritsi nintzela ohartu nintzen,

etxea hutsik baitzegoen. Berehala, beranduago bazkaltzen zutela

konturatu nintzen, bertako ohiturak ez bainituen oraino

ikasi. Ordu bata eta laurdenetan, bi neskatxak ailegatu ziren,

eta beste guztiak laurden bat beranduago. Larunbata zen, eta

arratsaldean lanik ez zeukaten. Bazkaltzera eseri ginenean,

luzerako izan behar zela ez nekien. Solasean aritu ginen, gai

batez eta besteaz, haien biziaz, eskolaz, lanaz, ohiturez eta

hizkuntzaz. Laster ohartu nintzen anglofono mundu hartatik

alizdunek banandu nahi zutela eta gizarte hartan banatze politiko

baten ideia oso zabaldurik zegoela ere. Alde batetik,

egiazko alizdunak, aliziz hitz egiten zutenak; eta bestetik,

kanpotarrak, ingelesdunak, bigarren egoitza baten jabe ziren

hiritarrak. Goizean karriketan banatu nituen bi gizon motak

sailkatzen lagundu ninduten, eta arratsaldean arreta gehiagoz

begiratuko nituela gogartu nuen. Nire etxeko nagusiak bertakoak

zirela nabari zen, baina haien identitatea salbatzeko

deus egiten ez zutenak ere. Zerbait bitxia nabaritzen nien:

haien artean zeudelarik batere abertzaleak agertzen ez zirela,

eta nirekin zeudenean, haien herriaren aldeko maitasuna

gehitzen zitzaiela, denbora asko herritik kanpo dagoen norbaiten

moduan, jendearen aurrean aberriaren aldeko sentimenduak

handitzen balitzaizkie bezala. Nik, nahiz eta

zergatik ez jakin, solasaldi horretan nire burua ezin erosoago

sentitzen nuen.

Arratsaldea han-hemenka iragan nuen, eta jendearengan

finkatzeko asmoz, parkeko aulki batean eseri nintzen. Noiztik

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 161

jakin gabe, nire aulki bakartar horretatik jendeari erreparatzea

gustatzen zitzaidan, nire aurrean iragaten ziren iturri sozialak

igartzea eta haien balizko lanbidea asmatzea. Gizon

batzuk arras latinoak iruditu zitzaizkidan; txikiak, ile beltzekoak,

goizean ikusi ez nituenak, batzuk bibotetxoa ezpain

gainean eta usain txarreko purua eskuan, gizartearen ekonomiko

beharrak hirira ekarri balitu bezala. Beste batzuk “txandail-

survet” edo galtza motxetan zebiltzan, ogia besapean,

turista batzuen modura, haien jantzi koloretsuaz beztituta,

txiklea ahoan eta ingelesez aritzen zirenak. Besteak baino askoz

lodiagoak agertu zitzaizkidan. Herrikoak, aldiz, berehala

nabaritzen ziren; eta, bi baino, hiru komunitate desberdin

bazela ohartu nintzen: hitsak, koloretsuak eta beltz ilunak.

Haien arteko desberdintasuna nabarmena zen; gizonen artekoa

behintzat, andreak, aldiz, ia denak berdintsuak zirelako,

apaingarriak lekuko.

Arratsaldea hala iragan nuen eta etxera itzuli nintzen.

Aste pare bat nire lagunen etxean pasatu ondoren, beste

zerbaiten bila hasi beharko nintzela xuxurlatu1 zidaten, herrian

agentziak bazirela eta hoberena beste etxe bat aurkitzea

nuela. Esandako hori nahiko ongi hartu nuen, eta orain arte

egin zutenarengatik eskerrak baizik ez nizkien eman behar.

Ohean sartu nintzenean, berehala lokartu nintzen, eta gau

hartako loa gau askotakoa izan zen, denboraren nozioa berriz

ere galtzen banu bezala. Bizi izan nuenari errepaso txiki

bat eman nion, eta egoera berriari adierazpen logiko baten

bila nire ametsetan hasi nintzen.

Iritsi ordutik zenbat denbora pasatu zen ez nekien, eta aste

pare hori urte batekoa, hamarrekoa, hogeikoa, ehunekoa

izan zitekeen... Bi astekoa ez zela banekien. Eta zenbat aro

iragan ere, sirena, bozgorailu eta beribil lerro haiek bizi izan

1 Belarrira isilka esan

162 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 162

nituenetik; zenbat, gogotik ihes egin zitzaizkidanetik? Gutxi,

asko, dezente, izugarri? Ez nekien batere. Belaunaldi guzien

ordezkaria nintzela ohartu nintzenean, denak, denboraren

abstrakzio betean, nigan ikusi nituen: aitatxi, aita, semea, biloba

eta askazi guzia. Ni lehena aldiz izan nintzela banekien,

azkena ere bai, eta bitartean bizi izan ziren guztiak nigandik

nigana ibili zirela ere bai. Buruan neukan nahas korapiloak

gero eta estuago tinkatzen ninduen, eta, berriz ere, hoberena

dena ahanztea nuela pentsatu nuen, atzokoak atzoko eta

biharkoak gaur eta biharko, ni atzokoa, gaurkoa eta biharkoa

bihurturik.

Nire amets arrazonatu horietan ez murgiltzea eta pentsamen

horietatik urruntzea biziki gogorra egiten zitzaidan, beti

norbaitek gaia mahai gainera ateratzen zidalako, buruan

nituen semeek, alabek, bilobek, amatxik, aitatxik, ilobek,

anai-arrebek, ahizpek, beste guziek eta, batez ere, amak,

mundura ekarri ninduen sabel beroak, mundutik sabel hotzik

ihes egin zuenak. Galdera ihesgaitz horiek bizia bazkatzen

zidatela banekien, ni bihurturiko nia izatera ninderamaten

galderak...

Goizean esnatu nintzenean, telebista piztu nuen; eta,

kasualitatez ala nire ametsei segida emanez, erakusten zuten

erreportaje batek harritu ninduten. Zientzialarien azken ikerketen

emaitzek Alizerria planeta suntsitu baten ondorioa izan

zitekeela zioten, eta Alizerria Big Bang izugarri baten ondotik

geldituriko lurraldea izan zitekeela ere, aliziarrak mundu

horren lehen eta azken biztanleak izanez. Susmoak baizik ez

zirela zioten, eta frogapenik gabeko hipotesi zientifikoak zirela

ere. Halere urduri ezarri ninduten. Bat-batean inoiz bere

eremutik atera ez den txoria izan banintz bezala, Atxagaren

Bi anai” eleberria gogora etorri zitzaidan.

163 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 163

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 164

Izludal”ekin, larunbatero tindatzera ateratzen ginen.

Gehienetan, ere, Dali eta Luiz gurekin zetozen. Batzuetan,

Luzil, Ral eta Kalmai ere bai. Isipu eta margo kolore guziak beribilean

sartu, hiru zangoko toleskorrak atzeko aulkiaren gainean

utzi, eta gure beribil zaharrean tindatzeko gai berezi

baten bila genebian. Nora joan? Batek zerbait aurretik ikusi

zuela eta hura oihaleratu behar zuela zioenean, besteak beste

zerbaitek begiak kolpatu zizkiola zerantzuen, eta horren aparte

beste gairik ez zeukala; hirugarrenari gehienetan berdin zitzaion,

toki guztietan moldatzen baitzen, gai baten aurrean

beste hainbeste margolan egin zezakeelako.

-“Llanaral!”, oihukatu zidan Dalik, “zuk zer diozu, nora

goaz?” Nik ideia tinko bat baneukan, zer egin banekien; eta,

maiz gertatzen zitzaidan bezala, hura baizik ez banu tindatzen

deus onik aterako ez zitzaidala aurretik banekien. Besteek hori

bazekiten; eta, maiz, nik aukeratzen nuen lekurantz jalgitzen

ginen, gehienei berdin zitzaielako. Gainera, beribila nik nuen,

Kalmai gurekin etortzen ez zen egunetan behintzat. Nahiz eta

nire xedea errespetatu, bakoitzak lau aldetara ikusten zituen

paisaien artean zirrara handiena ematen ziona aukeratzen

zuen.

Lekura iristen ginenean, beribiletik gauzak atera eta bakoitzak

hautatutako lekuan bere muntaketa bitxia antolatzen zuen.

Dena prest zegoenean, lehenbiziko isipu kolpeak mozkorraraz-

165 –