6
Sekretua
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 165
leak izaten ziren, batez ere nireak, buruan neukanari hurbiltzen
zekizkion mugimendu erneak. Paisaia ikusi orduko, margolana
gogoan egina neukan, eta momentuko lan bakarra
mekanismo hutsez buruan neukana ahal bezain ongi oihaleratzea
nuen. Eta hor agertzen zen Cezanneren konposaketaren
eragina, Gauguin eta bere kolorearena, Van Gogh edo
Derainen edo espresionisten keinu arin eta lasterrarena. Nahiz
eta oihala oraino zuri-zuria egon, dena jadanik egina zegoen
eta, ti-ta, ordu batez gehienik, nire oinarri zuria dena beterik
zegoen. Besteek ti-taista nintzela zioten, nire tindatzeko modua
ti-taismoan oinarritzen omen zela. Izen hori zuzena ote
zenez ez nekien, baina gustukoa nuen eta nire burua horretan
garbi ikusten nuen. Daliren estiloa berdintsua zen, biak nahiko
azkartsuak baikinen.
Halakoetan, zerbait gosaltzera gelditu behar genuela erabakitzen
genuen. Hori bai sakratua zela. Batzuetan, eramaten genituen
ogitartekoak jaten genituen, Izludalek beti bere botila
txikian zekarren ardoarekin. Beste gehienetan, hurbilean genuen
ostaturat abiatzen ginen, hiru zangokoak han bertan
plantaturik utzirik, beribila harturik eta arrautza pare baten bitartez
ideia berrien bila bidea harturik.
“Iep, Llanaral!”, zuen betiko agurra ostalari maitagarri
hark. “Nola zaudete? Zer, gaur ere tindatzera edo?” Betiko
esaldi berak ateratzen zitzaizkion, eta gisakoak genituen, beste
gauza handirik elkar esateko ez baikenuen, eguraldiaz eta ohiko
zozokeria irrigarriez aparte. Behin, aterkia eskuetan zeukan
gizon bitxi baten iduria agertu zitzaidan.
Han esertzen ginenak gutienez lau ginen, gosalondoko
musa bota genezan. Hori bai, arrautzak ardo on batekin eta
kafearen ondotik puru eder bat ere bai. Batzuetan, txokorra
ahoan eta mus partidaren ondotik handik agudo lekutzen gi-
– 166 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 166
nen; beste batzuetan eta errebantxa egin behar genuen aitzakiarekin,
gure lanerako denbora galtzen genuen, baina hala
zen eta besterik ez zegokeen.
Oihal aitzinean berriro plantatzen ginenean, ez zen batere
gauza bera, aitzineko inspirazioa berriz ere harrapatzeko lan
handia baikenuen, eta lehenbiziko pintzeladek izugarrizko garrantzia
zuten. Ongi ateraz gero, beste ordu pare bat egoteko
parada bagenuen, gaizki eginez gero, berehala akabo eta etxera.
Hura bai nazkagarria zela. Niri maiz gertatzen zitzaidan
gauza nuen; beharrik ti-tazalea nintzela eta lehen ordu hartan
buruan neuzkan gehienak isuriak nituela. Beharrik bagenekiela
datorren larunbatean argia parekoa izango zela, udazkeneko
kolore gorriak guri zain egoten izango balira bezala. Nahiz eta
gure gaiak berdintsuak izan, egiteko manera arras desberdina
genuen eta, gai ber-beraren aitzinean egon arren, batetik bestera
desberdintasun izugarriak izatea gertatzen zitzaigun, leku
ezberdinetan izan bagina bezala. Hori genuen gozoena. Ez zen
harritzekoa, denek, nik behintzat bai, buruan neukana egiten
bainuen eta azkenean begi aurrean zegoenari bost axola! Titaismo
imaginatiboa neukan nirea.
Izludal ni baino zaharragoa zen, berrogei urte ni baino
gehiago adinean sartuta, eta nire aita ongi ezagutu zuen, nire
amaren bitartez erdi ahaideak baitziren. Aitaz maiz hitz egiten
zidan, gazte denboretan berarekin ere tindatzera ateratzen baitzen.
Berak zioenez, harengandik sartu zitzaion tindatzeko grina,
eta askotan elkarrekin egoten omen ziren. Aitarengandik
heldu zitzaidan niri ere tindatzeko gustua, eta aspalditik utzi
gintuen gizon bitxi hark nire bizi guzia markatu zuen. Inork
ez zidan bere biziaz gauza handirik sekulan
kontatu, sekretuz beterik zegoela zirudien, oraino zerbait kontaezina
pilpilean egon balitz bezala. Aitaz hitz egiten zidan ba-
– 167 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 167
karra Izludal neukan, eta isurtzen zituenak ttanttaka zegizkien1,
eta beti gai beraz, tinduaz. Margolari aski ona zela zioten, bere
bizian izan zuen pasio bakarra hura izan omen zela; baina nik
hori egia ez zela banekien, pasio bakarra bere semea izan baitzuen,
nahiz eta bere bizian zehar desulertze handiak izan, batez
ere bere berekoitasuna barkatzen ez niolako. Azken finean,
ez naiz segur halakorik bazegokeenez, adinarekin bere denboran
egindakoak ulertzen nituelako eta heriotzan denak barkatu
nizkiolako. Nik nekien bakarra, anitz maitatu ninduela, bere
manera horretan, bere bihotz ikaragarrian. Maiz bere xokoan
negarrez aritzen zela igarri nuen, gelan sartu eta nigandik pairatzen
zuen gogorkeriaz eta desmasiez negarrez, maite ez banu
bezala; eta horrek, orain, min egiten zidan, lehen ez bainituen
soportatzen bere sasi-sufrimendu horien agerizko keinuak,
guztiak exageratuak iruditzen baitzitzaizkidan eta komedia hutsa
zirela zirudizkidaten. Baina hala ez zen, eta emotibitate
handiak horretara bultzatzen zuela geroago jakin nuen.
Izludalek aitaren gorabeherak kontatzen zizkidanean irria
itzultzen zitzaidan, istorio horiek gustatzen zitzaizkidalako,
baina ere kontatzen zizkidanak aitak egindako gauza irrigarrienak
zirelako, abentura bitxiak. Zenbat aldiz aholkatu zidan
oraindik irakurri ez nuen “Oroitzirriak” liburua irakurtzea, aitaren
umorezko obra bakarra. Horretan, une goxoetan, batzuetan
parrandan, gertatutako istorio irrigarriak ateratzen
omen ziren. Nik uste dut liburuxka hori inoiz ez nuela irakurri
nire aitak zegizkien gauzek batzuetan lotsa ematen zidatelako,
beti, batez ere nire lagunen aurrean, ahalketzen nintzelako.
Aitak egindakoak, lotsagarriak baino, nardagarriak iruditzen
zitzaizkidan. Halako gauzak sentitzen nituen, baina horren
gainetik sekretu bat bazela banekien, inork kontatu nahi ez
zuena.
1 Egiten zituen
– 168 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 168
Kontaezin horiekin urduri ezartzen nintzen, zerbait nire
baitan sumatzen nuelako, zerbait bitxia, larria, sinesgaitza.
Zergatik bestela nehork eta nehoiz ezer ez aitortu, zerbait aitorrezina
egon balitz moduan.
Txikitandik nire burua arrotza bezala sentitu nuen, nire
amaren familian sentsazio hori beti sentitu izan nuelako, zerbait
ezkutatzen bazidaten bezala. Sekulan ez ditut ahantziko
behin, halako haserre gorri batean, osaba Baluk esan zizkidanak.
Bere oihu bortitzen artean eta errespetu faltaz berarekin
aritu nintzelako, kanpotarra nintzela eskapatu egin zitzaion;
eta horrek beste lagun guziengan izan zuen eragina ez dut sekulan
ahantziko, denak isil- isilik iltzatu baitzituen, mututurik,
elkarri begira jarririk, sekulan esan behar ez zen zerbait ihes
egin balitzaio bezala. Geroztik, ez nuen halakorik inoiz gehiagorik
entzun, nire ustez kasu handia ematen zutelako nire aurrean
berriro hanka sartzerik ez egitea. Nik inoiz ez nuen
ulertu kanpotarra zergatik deitu ninduen. Ez amarengatik, segur.
Bertakoa baitzen, eta bere atsegintasunak ez zion nehori
halako gezurretan aritzeko grinarik ematen ahal.
Aitarengandik? Beharbada, aitarena dena misterioz beterik baitzegoen;
baina hori dena arras lainotsua neukan gogoan, eta
batere argi ez nuen. Zerbait bazela banekien, sekretu aitorrezin
bat segurki, belaunaldiz belaunaldi iragan zen sekretu aitorrezina...
Telebistaren esan eta ikusiek gosez bete ninduten, eta sukaldera
zerbait berotzera hurbildu nintzen. Egun osoa niretzat
neukan, eta agentziakoa egin behar ez beste, mendira joatea
deliberatu nuen. Parez pare neukan mendi tontor hartatik
Alizerriko bista ederra bezain aberasgarria ikus nezakeela pentsatu
nuen, eta nondik igaro behar nuen ongi adierazi zidaten.
Antena hura zeukan mendira igotzeari ekin nion.
– 169 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 169
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 170
Lehenbiziko patarrak lehun-lehunak ziren, malda apalekoak;
eta inguruan neukan izadi ederra atseginez preziatzen nenbilen.
Bigarren patarra gogorragoa izan zenez, izerditan hasi
nintzen, nire hanka urratuen gainean dilindan aurrera eginik.
Oihan itzaltsu hartara iritsi nintzenean, lurrean pozik
eseri nintzen, kaskoraino iristeko gutxi falta zelako eta bertatik
punttan zegoen antena zuri-gorria aski garbi zagerielako.
Altxatu nintzen eta gorantz abiatu, nahiko nekaturik, ibiltzeko
ohitura galduta ukanik. Azkenean, kasko puntara ailegatu
nintzen, haizeak indarrez jotzen zuen gailur hartara, eguzkiak
izpi epelez berotzen zuen begiratoki bikain hartara.
Urrunera bota nuen lehen soan itsasoa ikusi nuen, ia kolore
gabekoa, norbaitek argi urdina itzali balio bezala; eta bere
bihotz busti hartatik lurralderantz ateratzen ziren ur-zain guziak,
genealogiko arbola baten adar busti batzuen pare, mendirantz
igotzen ziren, haien bidea alderantziz egiten balute
bezala; baina garbi zegoen nire ikuspegiaren inpresioa baizik
ez zela eta ohitura zaharren jarraikitzaile batzuen antzera beherantz
joaten zirela, haien betiko ohe bustian etzanik, amets
bizi baten moduan. Ibai eta erreka horien helburuaz pentsatzen
hasi nintzenean, zerbaitek urduri ezarri ninduen, ez
bainuen hain argi ikusten goitik behera isurtzen zirenik; eta,
gorantz begira, haien iturriaren xerka izan balira bezala egon
zitezkeela gogartu nuen. Nire mendi kaskotik korrontearen
– 171 –
7