Dominique Webb
Hogoita bat urteetan eta ezkondu baino lehen,larogeita hamar kilo hurbil pisatzen nuen eta beste ohiko gizonen alderantziz,ezkontzak mehatzeko bidean sartu ninduen.Urte batez hogoita bost kilo galdu nituen bainan gero, eta urtez urte,nere hirurogoita hamabi kilo eskasetatik potoltzen hasi nintzen eta urtero hartzen nituen bizpahiru kiloak bertan behera galdu behar nituela orain ere erabaki nuen.Horretarako mehatzeko bide pila bat entsaiatu nuen eta batez ere Dominique Webb magoaren metodoa.Zuzen ez dakit hari esker izan zenez bainan berriz ere beste hainbeste kilo galdu nituen,hirurogoita hamaseira ailegatuz.
Argitaratu zuen liburuan dieta ugari agertzen zen bainan irringarriarena ez zen hori. Janariari hauts berezi batzuk bota behar zitzaizkiola aholkatzen zuen eta liburu haren arabera ,emaitza txoragarria zen.
Hura frogatzeko liburuaren estalkian bere gorputzaren bi argazki erakusten zituen,lehenagoko eta oraingo itxura erakusten zutenek.Bietan arras itsusia agertzen zela ongi oroitzen naiz,biloz beteta,txuri txuria eta halako azpikoslip ilun batez estalia,nazka emateko modukoa,bainan bere liburuak arrakasta handia izan zuen,mago hark telebistan bere sarrerak bazituelako eta publizitate ugari egin ziotelako.
Bolada hartan,lagunen etxeetan maiz bazkariak edo afariak egiten genituen,batez ere herriko jaietan.Santiagotan Alexen etxean,Sanpedrotan Etxebeltzean,Sanbartolometan Hiriborroan,irailaren lehen larunbatean Arraiozko gure etxean,feria egunean Erratzuko Agerrean eta hala lagunen bizitokiaren arabera.
Aurten ere,Mexikoko Baztango lagun ohi batzuk etorri ziren eta urte hartan harreman sakonagoetan sartu ginen, Marino Gentzanerekin harremanetan hasi nahi zuelako.Afari horien ohitura segituz, berak ere batto antolatu zuen Gartzaineko bere etxean eta gu denak konbidatu gintuen.Gentzanerekin egoiteko aitzakia bazik ez zen hura, nahiz eta gurekin ezin hobekiago pasatu. Afari hortara Mexikotik etorritako bere lagun euskaldunak konbidatu zituen ere,batez beste ,Joxe Artizu,Ulzamakoa eta Martin Mari Betelu leku eder horretakoa.
Gentzanek orduan gizonen artean arrakasta dexentea baitzeukan, eta gai hori aipatzen genuenean irri handiak egiten genituen eta gehienetan pretendiente guziei izengoiti bat ezartzen genien, hala nola « Tomatero » edo « Juantxo el lagarto ».Izengoiti pollitenak “sherpa “hitzarekin asmatu genituen eta hurbiltzen zitzaion guziari ,izena luzatzen genion Asian diren neska zerbitzari horien hitzarekin .Hiriborro lagunari,”sherporro”;Marinori,”
sherpelino”,Agustini “sherpin”,eta ”sherpon” ahantzi gabe.
Halakoetan Alex nuen konplize izugarria eta dieta liburua erakutsi nionenean irrifarrez lehertu zen ,batez ere hautsaren ixtorio hori ikusi zuenean.Manatu nituen kolore guztietako hautsek begiak argitarazi zizkiguten eta ezin zilimiska politagorik bururatu genuen.
Dominique Webb hari hauts gehiago eskatu nizkion eta Gartzaineko afari egun hartarako hainbeste belar zakutxo prest izan genituen.Hango mahai borobilaz beti oroituko naiz,hameka lagun elkarturik ginaudela ere eta batzuei hauts zakutxoa beren edalontziaren aintzinean utzi geniela ,batez ere potolotxo zirenei.Marinok, Joxe Artizuk eta Martin Marik berea izan zuten eta nola ez,eta amu bezala,Alexek eta nik ere bai.Interes handiena zerakusena Marino zen,Gentzani gustatu egin behar zitzaion eta zerutik heldutako irtenbide egokiarenak soberan zituen kiloak galtzeko lagunduko zuela uste zuen..
Berehala horri buruzko solasetan hasi ginen,hauts magikoak zirela,frantses mago baten dieta famatua zela eta izugarrizko emaitzak zituela.Denek kartsuki aditzen gintuzten ,gure esanak egiazekoak ziren ala ez beraien buruari galdeginez. Bainan gu ez sinisteko arrazoinik ez zuten,ni mehe-mehea bihurtu bainintzen, Alex ere polliki argaldu zen eta gure esanen arabera hautsa horiei esker.Animalekoak botatzen genizkien,hala nola janarira hautsak botaz gero edozoin kantitatea jan zitekeela,magikoak zirela eta gainera gustu txarrik ez zeukatela.Denak harriturik zeuden.
Alexek esperimentuak egiten zituen eta bere janariaren gainean hauts ugari botatzen zuen bestei nola egin behar zen erakusteko.
« -Mira como como.Mira como como”,esaten zuen nola jaten zuen denek ikus zitzaten bezala.
Eta berriz ere ,paella haren laugarren ahokadan,”-begira,begira zer lasai jaten dudan”eta hauts gehiago bota...Besteek zer pentsatu ez zekiten bainan makurrik ez zuela egiten sinestarazi gintuztenean,ia denek hautsak beren paellara bota zituzten.
Martin Mari bere kiloak jan-ta-jan galduko zituela arras sinetsia zegoen eta paella hartatik bizpahiru aldiz hartu zuen.Joxe Artizu ere bigarren aldikotz zerbitzatu zen ere.Ikusitekoa zen ,eta guk ezer esan gabe, zer arinki botatzen ziotenhauts gehiago arrozari .Guk lasai egoteko esaten genien,nahi zutena har zezaketela hauts gehiago bagenuela...eta hala iragan genuen afari guztia,irrfarrez.
Alexekin zilimiska bukatzeko zerbait falta zitzaigula jadanik pentsatu genuen bainan egiteko ezina .Alex eta biok entsaioetan aritu ginela inork ez zekien eta liburuaren estalkian Dominique Webbek zituen argazkietan bezala ea ateratzen gintezkeenez aritu ginen,,jantzirik noski,bainan gure xedea lortu ez genuen ,egin genuen “montaje” hura ez baizitzaigun behar bezala atera.Pena!
Afari hartatik lagun guztiak umore onez atera ziren,Marinok sobratu ziren hautsak sakelaratu zituen,bere lehengusua Martin Mariri esanez erdia emanen ziola.
Zalantza nagusi,arriskurik gabe ziren hauts natural haiek,hilabete baten buruan Arraiozeko afarian berriz ere aterako genituela pentsatu genuen bainan dena ahantzi genuen eta beste gauza batera pasatu ginen
.Afari hartan inor ez zen mehatu, arrozak eta beste gainerakoek kilo bat edo beste gehitu ziguten eta belar haiei esker irri handiak egin genituen eta hori zen gure xedea.
Xubiltz