Poetry 1991 - 2006

Naizena eta nautena

Nor naizen nik ez dakit
Are guttiagi zer naizenik
Eta norat joan jakin ezinik.

Nundik natorren aldiz badakit:
Lingarda gorrixka bustiak hartu nituen egoitzat
Barne argia utzi zidaten etxetzat.
Eat sortu! Ordutik ez naiz ni!
Bilakatu bainaiz lauki.,
Lauki hezea,lauki lezea.
Eta naute itzali.

Nere mugetan,nere hesian,nere etxean
Lingardak ditut gakatu
Eta...naute giltzeratu.

Ur-haziak trumilka ari,tu
Bat baizik ez da gelditu,
Milaka baiziren sortu
Eta bat hesian sartu
Eta ni aukeratu
Edo norbaitek neretzat hautatu.

Leihorik gabeko laukian
Aterik gabeko etxean
Balengorik gabeko baratzean
Beltza naiz bihurtu
Tea hola argirik gabe aigitu
Argirik gabe naute heldu eta zaindu.

Bi laukiz naiz egina,
Batean itomina
Bestean ezina
Batean naizena
Bestean nautena.

Ez naiz ni
Ez bainaiz ni
Bainan gaur:adio nautenari!

                                                  Xubiltz