Poetry 1991 - 2006

Mundua egin baneza

Nik ez dut bizirik
Eta baldin badut
Ez du zentzurik.
Ama izan dut Mina:
Aitak maita ezina
Lana eta usina
Izan erregina.
Ni gazte buru arina
Itsa bizi eta uhina
Sufrimendua Haundi mina?
Ez dakit
Ez naute inoiz maitatu
Nik didudanak hautatu
Erakusten ez al dira ausartu?
Batzuek hala diote
Besteek garbi daukate.
Eta ez naute maite.

Hau ez da bizia
Bazterrean naute utzia
Bide honetan biluzia
Mende laurden batez igurtzia.

Bizia ez da erresa
Alde batetik babesa
Beste hortatik ihesa.
Ai,nik egin baneza
Gure mundu aldrebesa.
Nor liteke hemen kexa
Nihor ? Oro? Ametsa?
Lasai ez naizela apeza.

                                         Xubiltz