51 bigarren tobera

55 Bigarren tobera

 

Berriz ere tori ! Hots eta zingarrots!
Ez dukela ulertu baitakit, ai hi otso bezain bildots…
Lehen tobera entzun ez duken lanjeros.
Ora pro noooobis.....
Barkaturik, bakarturik hagoen otoiztiar begi-motz,
ulertu nahi ez duken inbasore arrotz,
burua babesteko egoitzatzat eliza hartu behar izan dukela? Ados!
Bainan hire ondoan ez nauk ikusiko,gogoa baino dudalako bihotz,
hitzez, behintzat, ez naukelako geldituko hotz,
bainan bereziki naizelako bekatoros.
Ez nauk isilduko, mekauen dios!
Nahiko nuke hik ere sentitzea zonbait lots,
izan ez nadin bakarra mendekos,
bainan hiri berdin zaik ene ahotik ateratzea hainbeste harrabots,
ez baituk, hontan ere, ez entzungo ezta irakurriko ere, hi hain delizios.
Nahiago duk erdal haizea, hiretzat apropos,
modan dagoen ohargabeko ahanzpena, hori bai baleros,
ukapena baituk biziko probetxos,
ahantzi gabe zilar gosea, kitto eta bi sos!

Bai? Diga? Allo? Bekatua dudala lege?
Ikonoak hausten naizela jabe?
Ez, ez ,ez duk hala, batere...
bainan ez diat gustoko arropa txuri eta more,
hitzaldi faltsu lasai eta bare,
pareta eta alanbre eta hainbat salbadore,
depredadore,
kreadore,
predikadore,
pikadore,
prokuradore,
obturadore,
traidore,
inkisidore,
folklore,
aktore,
doktore,
destruktore,
armadore,
errepikadore,
bai, bai, hi telebista, irrati eta transistore,
eta hobi gainean, tristerik, utziko didaten hainbeste lili eta lore.

Zer diok ? Ahazten non hazia eta hezia? Bihozmina.
Ez ote haizen faltsu zikina?
Ulertezina azaltzen diedana.
Ez duzuela onartzen ene higuina?
Laket duzuelako burdina,
morfina,
diziplina,
aspirina… bainan ere gomina
eta nitrobentzina.
Hartu behar ditiat turuta eta bozina,
oroitarazteko Afrikan duten mina.

Gosez amikaturik, zenbat ezin sendaturik?
eta zuek bizi, isilik....
Zenbat larrua jotzeagatik?
Bizia ezin irabazteagatik?
Zenbat itsasoa hartzeagatik?
Badutenei, elika lapurtzeagatik?

Eta hi txuriz eta morez, balkoitik kantuka,
gazterik ikasitako nazi morala, erdeka,
lehen galeriatik, irakaspen txuriak okaka eta gernuka.
Higuin ditiat denen zintzilkadurak eta apaindurak,
itxurak eta ikurrak,
podere moralak dauzkatenak,
etika arautzat daramatenak.
Aitzaki eta gezur galantenak!
Isiltasunez, pobreak erailtzen uzten dituztenak.

Gora eliza pobrea! Eta ene lagunek, mobilez, berriz ere, bekatua dudala lege,
gaizki hartuko nautela ziotek, ez nautela onartuko, batere,
mendekua erabiliko dutela, ni bota arte.
Bainan inoiz ez dakitena, da hauxe!
Je m'en fous! Kelesden porkulo! Frustatuak!
Hobe lukete maitatzea eta ulertzea eta integrismoan ez erortzea,
hi, Munilla eta Ailleten ikaslea.
Hori baita moda berria, omen, Erromak ekarria,
odoletan, himen, Lefevrek eta Opusek atzarria,
Baionan, han edo hemen Donostian, Iruñean, moralari amen!
Ederra uztarria,
umeen, gazteen eta helduen eskola berria.
Zer mezu bilgarria! Zer mezu bildurgarria!
Amen! Eta orain ziotek, portablez, ene gizartetik ere bota behar nautela
Hobe! Irriñoaren suaz piztuko diat kandela,
neronek irekiko autopsi gela
eta odolez zikinduko zuen ikasgela,
okez, daukaten etikaren jangela,
Istil bihurtuz ixuritako mistela, epela.
eta hustu sakela,
pobreei emateko okela
eta haiei kartzela eta eskela.

Gora Euskal Herria!!!!!!!
bainan ez berria,
ezta ere herria,
agian hilerria,
ala berritzeko hilarria.
Gora gure izate elbarria!
Gaur egun dugun harria,
pisu bezain larria.
Kaka zaharra! Altxa armarria!

Ni oteizarra nauk, agian, forman eta funtsean,
oldar gustuan eta oihuan,
gorputz trikuan,
eta pendulua eskuan.
Iparra ez galtzeko dilinda, mendebalekua,
aurki dezadan gizajainkua,
igeria, aurrekua baino atzerakua
eta poxpolua pizteko hitzen sua,
eta eztandatzekua.

Ua! Ua! Ua! Ez nauk isilduko, ez baitut izan nahi poli.
Poli de la politez, bai, bai, baina polit ez ! Ai, ai… !
Euskararen iturria zaidak erabat nabari,
zorrozturik ditudan makil eta ziri,
popatik emateko hiri eta hari !
Hari, nori ? Ez baitakit, olé! Gomina eta bibote,
rojo y gualda, igual duk, ez diat maite.
Ke asko! Inkisidore!
Izorratzen bainaute.
Eta hik zer?
Euskalu edo ezkailu,
erdal erreketan dabilen libragailu.
Noren dizipulu?
Fernandorena ? Isabelena ?
Carlomagno eta Jeanne d'Arc-erena?
Jainko sasiarena?
Larrurik gabeko ondorioarena?
Non duk euskal sena?
Hauxe erdi galdurik, zer pena!
Nahiz eta uste euskal berbena,
alaitzen ari hire gangrena.
Ai, non dago Sabinorena?
Aupa morena!
Ele! Altxa melena,
toreroak egindako faena
eta ohargabeko ordena!
Allez, allez, le camembert sous le nez
et la grandeur maravillosa émerveillée

Eta nahiko! Balditurik dagokeena,
zer den tobera ez duelako ulertu, ai pena!
Eta tori eta toma!
Hau ez duk Erroma!
Are gutxiago broma
Jehova edo Mahoma
Gaizki esanei kanta!
Neri ere tobera egin diezadatela!
Bainan zuei Ferry, Robespier, Isabel eta Fernando, apaingela!
Hiri frantximent, españolazo eta euskalu, bainu eta garbigela!
Hiri banketxe, espetxe, dorretxe, putetxe, ikasgela!
Zuei Jainko, Jeho, Mahoma ta Alha, eskela!
eta ahantzi ditudan guziei otoitza eta kandela!
Eta ez uste esan dudana egia izan daitekeela!