7
Aliz
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 171
norabidea ikusteko ahala zuzenki ez ukanez, izadiak manatzen
zituen itsasoaren aldeko ur isurketak zalantzan ezarri nituen,
nahiz eta jakin zentzu onak itsasorantz zihoazela.
Han, beste aldeko urrun hartan eta paisaia hartatik alde
egiteko gogoa izan balute bezala, mendi harritsu lainotsu batzuk
ikusi nituen, ezin urrunago, eta horiek ere bihotza nahaspilatu
zidaten, ene urdailaren gainean korapilo urduri bat
sorturik. Ezagunak iruditu zitzaizkidan.
Hurbilago eta nire azpiko eremuan, Alizerria zedaen, bere
orban txuri eta gorriekin, Alizerriko herriak, eskuin-ezker,
haien etxe multzo txikiekin. Ezagutu nuen itsas bazterreko
herria bakarra ez zela zagerkidan, beste halako hainbeste bazeudela
begi bistan neukan, zuri-zuriak, ibai artetan zedazenak.
Agian ikusten nuen guziari Alizerria izena ematen
zioten, eta ikus ez nitzakeen beste eremu batzuei ere, ziur
baietz; nire zangoen azpian zabal-zabalik zegoen hura guztia
txikiegia iruditzen zitzaidan Alizerria herri berri hartaz irakurri
eta esan zidaten guztiarekin bat egiteko.
Mendi tontorrean zegoen estalpean sartu nintzen, bertan
zegoen mendigoizaleen ostatu hartan ogitarteko txiki bat eskatzeko
asmotan. Bakar-bakarrik nengoen, eta, zerbitzatzen
ari zen neska agurtu ondoren, baso bat ur eskatu nion.
Norbaitek bere asperkeriatik ateratzeagatik irri xamur bat
egin zidan, eta ogitartekorik bazeukanez berriro galdetu
nion. Ea beroa edo hotza nahi nuen erantzun zidan, txistorrarena,
tortillarena edo solomoarena bazela adieraziz.
Urdaiazpiko tortillarena eskatu nionenean, berehala sukalde
barnera sartu zen. Ogi fresko hura zaporagarria egin zitzaidan,
eta pozik horzka hasi nintzaion. “Aliz”ek, hala zuen izena,
parez pare begiratzen zidan, eguneko lehen bezeroari
esker beroak isilka emanda. Mintzatzen hasi ginen. Arras
– 172 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 172
atsegina zen. Ea nondik nentorren galdegin zidanean,
Alizerritik heldu nintzela esan nion; baina, harriduraz beterik,
ezagutzen ez ninduela luzatu zidan, bera ere hangoa zela,
hango betikoa, eta sekulan ez ninduela ikusi erantsi zidan.
“Aspalditik Alizerrian bizi al zara?” galdegin zidan.
Nire barneko xurruburua1 ezkutatu nahiez, ez hain aspalditik
iritsi nintzela luzatu nion, orain dela denbora gutxi alizerriratu
nintzela eta lagun batzuen etxean nengoela ere.
“A bai? Eta noren etxean?” hots egin zidan bere boz
kantariaz.
“Portuaren ondoan bizi diren Maite eta Miren Maiteren
etxean, badakizu Izar eta Altzorren emazteak, ezagutuko dituzu
ezta?”
“Bai bai,ongi ezagutzen ditut. Oporretan al zaude?
Nongoa zara, bada?”
Ez hain urrunekoa nintzenez eman nion erantzunari esker,
gai hura moztu genuen eta noiz arte herrian egonen
nintzanez galdetu zidan.
“Egia aitortzeko, ez dakit, nonbait zerbait alokatzeko aurkitzen
badut pozik geldituko nintzateke, baina zaila da, lanik
ez dudalako oraino eta inor gehiago ez dudalako ezagutzen.”
“Lasai egon, mutil, jendea ezagutzen hasiko zara eta lanarena
ez da hain gogorra izango, beti zerbait egiteko bada,
arrantzan, eraikuntzan, baserriko lanetan edo udako sasoiko
lanetan. Badakizu, laster uda izango dugu, eta turista asko
etorriko da; ostalaritzan lan ugari izaten da. Begira: nik bertako
telebistan denbora erdiz lan egiten dut, eta beste erdia
hemen zerbitzatzen igarotzen dut.”
“Bai, baina zu hemengotarra zara eta errazago duzu”;
erantzun nion uzkurki.
– 173 –
1 Eragozpena
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 173
Gure elkar solasa horri buruzkoa izan zen, eta ni laguntzeko
prest ikusi nuen. Ea biharamunean elkartzen ahal ginenez
galdetu nionean, zalantzarik gabe baietz erantzun zidan
eta bere eskuetan zegoen guztia laguntzeko eginen zidala luzatu
zidan ere.
Zor niona ordaindu nion eta, biharko hitzordua tinkatu
ondotik, beheranzko lehen urratsak egin nituen, pozik.
Lehen aldia ez zen nondik nentorren galdetzen zidatela
eta zer erantzun ez jakinez, aldiro erantzun desberdina ematea
beldur nintzen. Orain arte zorte ona izan nuen, inork ez
zidalako ezer gehiago galdetu eta elkarrizketa bertan behera
gelditu eta aldatu zelako, baina zer esan norbaitek zehaztasun
gehiago eskatzen balit? Neronek zer erantzun ez nekien.
Aurretik ongi pentsaturiko zerbait buruan hartu behar nuen,
beti errepusta berdina eman nezan. Baina zer? Noiztik hemen
nengoenik ez nekien ere, hainbeste denbora pasatu zitzaidala
baitzirukidan. Berriz ere ez nuen ahanzpenarena
aurreratu behar; nahiko garbi zegoen hori esaten nuenetik ez
nuela ezer ahazten eta behin edo bestean galdera sakonak
egingo zizkidatela. Halere, beste erremediorik ez nuen ikusten,
nahiz eta jendeak gezurretan nengoela susmoa ukan.
Egia aitortzeko, hura ez zen une hartan gertatzen zitzaidan
garrantzitsuarena, pozik bainengoen Aliz ezagutu nuelako eta
neska polit hori ezin atseginagoa egin zitzaidalako. Aurretik
lagun onak bilaka gintzakeela pentsatu nuen.
Jaisteko, bide desberdina hartu nuen eta oihanaren ondoan
zegoen beste ezkerreko bidexka hura baztertu nuen. Ordu
t’erdi batez beherean nengoen, eta aski nekaturik etxeratu
nintzen. Ohe gainean etzan nintzenean, berehala Aliz neska
hartaz pentsatzen hasi nintzen, bere iduria gogotik ezin lekuturik.
Biharamuneko hitzordua biziki garrantzitsua izan litza-
– 174 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 174
tekeen ideiak gogoa gainerasotu zidan, alde batetik lana aurkitzeko
aukera izan nezakeelako, baina ere Alizekin harreman
estuetan sar nintekeelako. Nahiz eta beraz deus ez jakin, itxaropen
izpi batean murgildu nintzen.
Ai ama, agentziarena ahantzi nuen, eta etxekoei zerbait
esan behar nien, handik atera ez nuela nahi pentsatu baino
lehen. Beste zerbaitera pasatu nintzen.
Etxekoak emeki-emeki etorri ziren, txikiak eskolatik, gizon-
emazteak lanetik, eta nik mendian egon nintzela esan
nien. Sukaldeko lanetan lagundu behar nuela esan nienean
ezezko borobil bat jaso nuen, bekatu bat aipatu izan banu
bezala. Agian bere gustura gauzak ez egitea soportagaitza
zeukan? Batere ez nuen ulertu. Gure afal osteko elkar solasak
bertako gizarteaz izan ziren; eta, Aliz ezagutu nuela aipatu
nienean, hitz erdiz, berarekin kasu emateko esan zidaten,
abertzale sutsua omen zelako. Jendeen arteko ezberdintasuna
gero eta gehiago nabaritzen nuen nahiz eta denek hitzez
behintzat Alizerria anitz maitatu. Kontzeptu berdinak ez
zeuzkaten. Batzuek herri ingelesdun probintzi baten moduan
hartzen zuten; besteek, aldiz, herri jabe baten eran. Ni, bigarrenak
gehiago deitzen ninduen, eta pozik hartu nuen Aliz
halakoa zela entzun nuenean. Ezer ez nien erantzun.
Biharamunean, herriko plazara pauso lasterrez hurbildu
nintzen, eta urrundik Aliz ikusteak zorionez bete ninduen.
Kafe bat hartzera joan ginen, eta bere irriak ongietorria ematen
zidala erakutsi zidan.
Nire asmoaz hitz egiten hasi ginen, nire balizko lanaz eta
etxeaz, nire xede berri guztiez. Zer egin ez nekiela adierazi
nion; eta, lasaiago hitz egin genezan, kanpora atera ginen,
itsas bazterrean ibilalditxo bat egiteko asmotan. Denez aritu
ginen eta gai guziak aipagai izan genituen: herria, lana, bizi-
– 175 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 175
tza, gizartea, ohiturak eta alizia, batez ere alizia. Bi mundu
desberdin horiek nabarmenak zirela baieztatu zidan, bat alizduna
eta alizia maite zuena, bestea ingelesduna, alizia ukatzen
zuena eta museoko ondare itzali baten antzera
kontsideratzen zuena. Arazo handiena zen bigarren multzo
horrek alizia maite ez zuela, bere hizkuntza ez zelako eta haren
erabilpena abertzaletzat jotzen zuelako. Mintzaira txiki
horren beharrik ez zuten ikusten, eta, denek ingelesez elkar
uler zezaketelako, komunikabidea gurutzaturik bezala ikusten
zuten, kultura arloa batere sakondu gabe. Haiek haiena
bazuten, eta denek horrekin bat egin behar omen zuten.
Horretan ezker eta eskuineko desberdintasunak aski garbiki
nabaritzen ziren, eskuinekoak arras nazionalistak zirelako eta
haien ingeles izaeraz eta hizkuntzaz harro zeudelako; ezkerrekoak,
aldiz, eta haien esanen arabera, haien izateaz,
Alizerriko hizkuntzaz eta kulturaz axolatzen ez ziren, omen,
eta mundukoak zirela zioten. Hitz egiteko moduari garrantzirik
ez zioten ematen, omen, komunikatzeko baizik ez zela
egina esanez, omen, eta alizia aliziar nazionalismoarekin lotzen
zuten. Haiena, aldiz, nazionalismoa ez omen zen, nahiz
eta ingelesez hitz egin, ingeles kulturan hazi eta ingeles egoera
transmititu. Gainera, alizia leizetarra bezala hartzen zuten,
moda gabeko mintzaira gizajoa, etxean baizik
mintzatzen ahal zena, basa-hizkuntza, nahiz eta batzuk eta
azken bolada honetan berriro ikastera murgiltzen hasi, zerbaitez
damutzen balira bezala edo seme-alabak, haien ikuspegietatik
urrunduz, aliziaren munduan sartzen hasi zirelako.
Alizek bere betiko argudioa aurreratu zidan eta beti gauza
berdina esaten ziela ere, behin herria eta hizkuntza aske izatean,
bere lehen urratsa horri garrantzirik ez ematea izango
litzatekeela eta orduan mundukoa bihurtuko zela. Lurralde
– 176 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 176
berri hartan denbora askirik ez neraman arren, gauza guzti
horiez ohar nintekeen, baina fenomeno hura modan zegoela
ohartzeko gai nintzen, fenomeno hori airean dilindan zegoelako.
Berriki irakurri nuen artikulu horretan, zientzialari
ugarik alizia ikergai hartu zutela ikusi nuen, eta azken emaitzek
ama-hizkuntzetan diren zaharrenetarik bat izan zitekeela
ziotela ere, telebistak egun hartan zioen bezala, bizirik zegoen
ama-hizkuntza bakarra izan zitekeela azpimarraturik.
Egiazko alizerritarrentzat, alizia benetako altxorra zen; besteentzat,
aldiz, ezagutzen ez zuten modan zegoen zerbait berezia.
Altzor eta etxeko lagunak bide erdikoak zirela esan
zidanean ez ninduen batere harritu. Halere, txikletarrak ez
ziren, eta horrek lasaitu ninduen.
Hori guztia esplikatzean, Aliz erdi negarrez ezarri zitzaidan,
osoki nardaturik. Gauza guzti horiez adierazteagatik
pozik nengoen; eta, bertako bizia barnetik ezagutzen banu
bezala, arras abertzaleen aldekoa bihurtu nintzen. Gainera,
beharrezkoa neukan, odolean eraman banu bezala, betiko
grina tintingarri batek, belarrietan deika, jotzen banindu
bezala.
Egun osoa elkarrekin iragan genuen; eta, gautu orduko,
nire lanaz eta egoitzaz ez ginela batere mintzatu ohartu ginen.
Hobe! Biharamuneko mintzagaitzat utziko genuen.
Gauez, ohean ezin lo eginez egon nintzen, egoera berri
bat hurbiltzen ari zitzaidala sumatzen nuelako: lanarena, etxe
berriarena eta agian Alizerekin sor zitekeen harremanarena.
Erroitzez erroitz ibilia izateagatik, denboraren nozioa behin
baino gehiagotan galtzeagatik eta mundu anitzetan ibiltzeagatik,
esperientzia handiko gizona nintzela banekien, eta
gertatuko zitzaizkidanez aitzineko susmo berezi bat baneukan,
urrats zuhurrez ibiltzera ninderamana. Ezin lo eginez ja-
– 177 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 177
rraitzen nuen. Mundu horretan neukan kokapenak buruhaustea
baizik ez zidan ematen, gau osoko obsesio latz esnagarria.
Batzuetan, garrantzi gabeko gauzek alimaleko
garrantzia hartzen zutenean, lo egiteko gaitasuna galtzen ohi
nuen; eta honetakoan halakoa neukan Alizen ezagutzaren
eraginez. Garunak itzulipurdika neuzkan. Maitemintzen hasten
nintzen.
Ez dakit zergatik, baina biharamunean Aliz ez nuen ikusi,
bestean ere ez; eta, hala, bi hilabete luzaz neska haren ikusteko
itxaropenaz egon nintzen. Nire bizia oso arrunta bilakatu
zen, alizerritar baten parekoa, monotonoa. Goizetan, herritik
barneko ibilaldia ematen nuen, paraje berriak ezagut nitzan.
Eguerdirako etxera itzuli eta bazkal ondoko loan murgildu,
arratsaldeko ibilaldi berria hasi baino lehen. Ilun orduko
etxera, afaldu eta lo. Monotoniatik ateratzeko bide bakarra
ibilaldietan neukan, beti gauza berriak ezagutzen nituelako,
jende ezezaguna ikusten nuelako eta nire inguruan zeuden
guztiak ikertzeko eta aztertzeko parada ematen zidalako.
Batzuetan, mendira joaten nintzen, kirola egiteko baino, ea
Aliz ostatu hartan aurkitzen nuenez. Herrian gehienak ezagunak
nituen, denbora gutxiz ezagutuak, beste nonbait
haietako bat izan banintz moduan.
Eta zinez hala zen, arras haietako bat bilakatu nintzen, alizia
nahiko ongi ikasi nuen, bizi ohitura gehienak onartu nituen,
haien pareko egin nintzen, bai itxuraz, bai hizkuntzaz,
baita ere pentsatzeko moldeaz. Nahiz eta kanpotarra izan,
emeki-emeki aliztiarra egin nintzen, are gehiago Aliz itzuli
zenean. Hain luzaz kanpoan egoteagatik barkamenak eskatu
zizkidan, Xorrotx telebistarako bat-bateko lan bat atera baitzitzaion
eta erreportaje luze bat egitera igorri zuten. Inor
ezin abisatuz egon zela adierazi zidan, ez familia, ez lagunak,
– 178 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 178
are gutxiago ni bezalako lagun berriak. Bere desagertzea barkarazteko
eran, egun hartan zegoen koktel publiko batera
gonbidatu ninduen, eta han telebistako jende guztia aurkeztu
zidan.
Artista ugari bazen ere, margolariak, eskultoreak, idazleak...
eta nire burua ene saltsan atzeman nuen. Zenbait xanpain
kopa edan genituen, dantzan ere aritu ginen. Jontxu bere
idazle lagunak bere etxearen azpian apartamentu txiki bat libro
bazuela esan zidalarik, berehala niretzat atxiki zezan esan
nion, zehaztasun gehiagorik eskatu gabe, ez prezioaz, ez eta
ere zabaltasunaz. Nire portuko etxea utzi behar nuen, eta
Jontxuren eskaintza ezin hobeki etortzen zitzaidan. Gainera,
etxekoak aspertzen hasi zirela nabaritzen nuen, eta nire nagikeria
horretaz atera nendin aukera ezin hobea neukan.
Irakasle batzuk ere ezagutu nituen eta, haien artean, Alan.
Arras atseginak ziren, eta haien artean nire burua aski ongi
sentitzen nuen. Jontxu non bizi zen ez nekien, beharbada
oraingo etxea baino urrunago, baina ez zitzaidan axola.
Niretzat, garrantzitsuena Alizen inguruko mundukoa izatea
zen, eta beste gainerako guzia ez nuen kontuan hartzen.
Maiteri etxe bat aurkitu nuela esan nionean, mila galdera
egin zizkidan: noren etxera nindoan, non zegoen, ea
konfiantzazko jendea zen ala ez, nolakoa zen egoitza...
Nitaz asko arduratzen ziren, eta nire etorkizunaz biziki axolatzen
zirela ikusi nuen. Inoiz ez nuen ahantziko haien
bihotz onezia, mundu berrian jaso nindutelako, haien artean
onartu nindutelako eta haien semea izan banintz bezala
tratatu nindutelako. Famili osoa agurtu nuenean, denak negarrez
hasi ziren. Nahiz eta haientzat eta luzara traba bilakatu,
maite ninduten. Maiz elkar ikusiko ginatekeela esanez
kontsolatu nahi izan nituen, baina nire egonaldia euren
– 179 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 179
etxean betikoa ez zitekeen izan, eta, muxu bana emanez,
handik lekutu nintzen.
Arratsaldeko lauetan etxe berria bisita genezan
Jontxurekin hitzordu hartu genuen, eta, Alizekin batean,
etxeko bigarren estaiara zurezko eskaileratik igo ginen. Ez nituen
batere gustukoak izan, ez zur argi bernizatuko eskailera
meharrak, ezta ere bizitzeko sarrate dirdiratsua, gutxiago
oraino urre kolorezko ateko aldaba itsusia. Isilik egon nintzen,
kanpoan ez nuelako bizi behar. Bizitegira sartu ginenean,
aldiz, sarrera gustatu zitzaidan, nahiko argia baitzen,
eskuinean zegoen egongelako leiho zabaletik kanpoko argiak
etxe osoa argitzen zuelako. Handia ez zen, baina niretzat
nahikoa: egongela, sukalde txiki bat eta gelatxo bat bere bainu-
gelarekin. Zer gehiago? Prezioa merke xamarra iruditu zitzaidan
eta, besterik ez nuelako eskatzen ahal, eskua
tinkaturik tratua egin genuen. Aurreko leihotik egun zehatz
hartan izan nuen ikuspegiak etxea eskuratzera bultzatu ninduen.
Eskola baten gaineko bista neukan, kanpoko orduko
eremua nire azpian zedaen, lau pareten arteko eskola txiki
haren jostaleku miresgarria. Zorte onez eta zehazki une horretan,
eskolako tirrintak jo zuen; eta, txolarre hegaldaka baten
antzera, haur guztiak egoitzatik korrika atera ziren,
libertateak ematen duen txistuzko eta oihuzko zorionez.
Beste edozein nardatuko lukeen burrunbak, niri, paregabeko
lilurapena eman zidan, inkontzientean zerbait oroitarazten
balidan antzera.
Aliz ez zen urruti bizi, bizpahiru kalera, eta nire pozaz
bera ere ohartu zen. Egun hartatik landa, banaezin bilakatu
ginen, eta denbora gehiena elkarrekin pasatzen genuen.
Mendiko tabernan lanean ari zelarik beheko zubiaren azpian
itxoiten nuen, bere telebistako lanetik ateratzen zenean han
– 180 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 180
nengoen, plaza erdian bere zain, laneko bilkura luzeak zituenean
nire burua abandonatuta bezala ikusten nuen. Berarekin
nengoenean, aldiz, alaitsu nengoen, beti irriz, beti barrez,
zorionez. Batzuetan, amoros bikote baten antzera, eskua hartzen
nion, eta hala ibiltzen ginen itsasoaren parean.
Nardatzen ninduen bakarra hauxe zen: leku ezagunetan igarotzen
ginenean eskua askatzen zidala, gure adiskidantza erakuts
ezina izango balitz bezala. Berdin norbait ezagunaren
aurrean pasatzen ginenean, jendearen zurrumurruak ez baitzituen
gustuko. Portaera hori ez nuen sobera ulertzen, jendearen
solasa bazkatzeko modu hoberena hori zelako, batez
ere eskua askatzen ikusten balute, baina hura zen bere nahia,
eta errespetatzen nuen.
Nahiz eta ni baino aise gazteagoa izan, nirekin gozoki zebilen;
eta, nitaz maitemindurik ez egon arren, biok elkarrekin
pozik ginauden. Batzuetan dantzara joaten ginen, koktel
hartako dantzak oroitarazteko gisan, besteetan zinemara edo
izozki bat hartzera, edo gozoki heldurik itsas ertzean ibiltzera.
Bere ile argiak sorbaldetaraino isurtzen ziren, lehunki,
uhin ezti baten antzera, bere begi urdin-orlegiek aurpegi
aingerutsu hura argitzen zuten, eztiki, egunsenti gozo baten
parera, bere izate gozo hark urtzen ninduen, sakonki, amoros
hauskor baten erara.
Nik maite nuen eta ezin aitortu, gure arteko harremana
korapilatuko zelako, beharbada hautsiko zelako eta munduan
neukan gozamen bakarra agian galduko nuelako. Bere nortasuna,
bere edertasuna, bere emetasuna nituen bizitzeko arrazoi
bakarrak.
Maite nuen; bai, benetan, maite nuen.
Etxerat itzultzen nintzenean, bizia triste egiten zitzaidan.
Batzuetan, Alitxo eta Liz bi neska txikien bila joaten nintzen,
elkarrekin parkera joan gintezen, eta nire aulki gainetik
– 181 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 181
jostetan begiratzen nituen. Alitxo txikienari gehien-gehien
gustatzen zitzaiona gorgoina zen, bilintzi-balantza baitzebilen
irri ajataka1. Bere abiadura apaltzen zenean, berriz bultzatzeko
eskatzen zidan, neronek gainezka pasatzeko beldurra
hartu arte. Berak, aldiz, halakorik ez zuen batere sentitzen,
eta irrien artean, gehiago bultza nezan oihukatzen zidan.
Sobera iruditzen zitzaidanean, berriro bere pareko aulkian
jartzen nintzen, bere zorionaz gozatzen. Liz zaharrenari, aldiz,
istilaren bazterretik beltxarga eta ahateei bazka ematea
gustatzen zitzaion, Izabel izeneko andre baten ondoko goxo
dendan erositako opil papurrak gustukoak baitzituzten.
Ikustekoa zen zer abiaduran hurbiltzen zitzaizkion uretara jatekoa
botatzeko keinua egiten zienean, zuriak bereziki, besteak
baino arinagoak baitziren. Ni bien artean pozik
nengoen, haien desberdintasunek zorionez betetzen nindutelako,
hain eztiak zirelako.
Txakur txiki berri bat bazeukaten, Txiki izenekoa, txuri
eta beltza, beti jostatzeko prest zegoena. Batzuetan parkera
eramaten genuen, baina nardatzen ninduen, bi neskatxaz gozatzen
uzten ez zidalako, beti bere inguruan ginaudelako eta
ateraldiaren nagusia egiten zelako.
Batzuetan, Aliz gurekin ekarrarazten saiatzen nintzen, baina
gehienetan debalde. Zaila egiten omen zitzaion bi neskatxekin
batean parketik ibiltzea, jendearen solasak astunak
egiten zitzaizkiolako. Nahiz eta arras irekia izan, halako gauzek
kezkatzen zuten, jendeak guregan iritzi faltsu bat ukan ez
zezan. Gurekin etortzera ausartzen zen egun soil horietan
erakusten zuen kezkak plazerez hantzen ninduen, ustekabean
nire aldeko amodio isila plazaratzen zuela iruditzen zitzaidalako.
Zergatik, bestela, hainbeste kezka? Lagunen arteko
harremana izateagatik? Ez zen posible. Nire aldeko maitasun
1 Irriz lehertzen, barrez lehertzen
– 182 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 182
– 183 –
aitorrezina senti zezakeela maiz pentsatzen nuen, baina zergatik
gorde behar? Libre baitzegoen... Hura ez nuen ulertzen,
nire aldeko zerbait sentitzen zuela nabaria zelako.
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 183
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 184
Alan bertako lizeoko hizkuntza irakaslea zen, eta kontatzen
zizkidanak arras interesgarriak nituen, bere ikasleekin
zituen harremanak eta erakusten zuen gaiari loturik zeuden
guztiak. Aliziaz galdera pila bat egiten nizkion, eta ongi uler
niezaion indar bereziak egiten zituen, bereziki hizkuntzaren
morfologiaz ari zenean. Edozein toki ona zen hortaz mintzatzeko;
eta, emeki-emeki, Alanek Alizen tokia hartu zuen, ez
nire bihotzean, nire interesean baizik. Alizerrira horretara
etorri banintz bezalako sentimendua neukan; eta, norbaitek
aurrera bultzatu banindu bezala, aliziaz galderak egiten nizkion,
aliziaren iturburuaz, hori funtsezko gaia izan balitzait
bezala. Nahiz eta alizduna eta Alizerriaren aldekoa izan, Alizi
gure solasak gehiegizkoak iruditzen zitzaizkion, eta momentu
horietan gurekin aspertzen zen, Alanek erakusten zuen
pasioa neurritik kanpokoa zelako eta nik horretara eramaten
nuelako, nire interes handia ezin ezkutatuz.
Alanen ezagutzak osoki aldatu ninduen eta, behingoz,
zerbait ulertzen hasi nintzen, bereziki nire bidaiaren eta hor
egotearen arrazoia. Nahiz eta maiz denboraren nozioa galdu
eta nire aitzineko biziaz ez oroitu, Alanek hizkuntzaren pindarra
berpiztu zidan, eta nire lehengo mundu batean neukan
mintzaira gogorazi zidan ere.
Euskararen oinarriak berriro eskuratzen nituela ohartu
nintzen, eta haren egitura puzzleduna ere bai. Aditza eta adi-
– 185 –