9
SUBAL eta IZAL,
EMARIZen seme alabak
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 205
SU, AL eta IZ fonema sakratuak bihurtu ziren, eta sutatik
atera zen mintzaira mitologia osoan hedatu zen, lurralde
hartan bizirik zeuden guziei hizkuntza bat emanez.”
Alanek bere ikasle zaharrenei aipatzen zizkienek aliztiarren
mitologiarekin bat egiten zuten; eta, gozamen handiz,
irakasleak esandakoari segitzen zioten. Alizia hizkuntzaren
gaia aspalditik ezagutzen zuten; eta, ikasleen kopurua aski
murritza izanik, lagunen arteko elkar solasa zirudien, denek
bat eginez Alanen hitzak Jainkoaren hitzak hartzen balituzte
bezala. Alanek aliziaren azalpenak segi nitzan ikasgelara joan
nendin gonbidatu ninduen; eta, egun hartan, ikasleekin batean
atzeko aulkian jarririk, adi-adi egon nintzen.
Berak egin zuen aurkezpenak apasionatu ninduen, aliziaren
iturburu mitologikoa herriaren kondairan arras hedaturik
zegoelako eta ia inork ez zuelako zalantzan ezartzen.
Agian hura serora haien fedea izan zitekeela pentsatu nuen,
baina erotismoa hain bizirik egoteagatik ideia hori baztertu
nuen.
Elixabetek eta Mikelek Alanek zioenari arreta handia ezartzen
zioten, beste ikasleek ematen ziotena baino aise gehiago.
Alanek bere monologoa jarraitu zuen:
“Denak hil ziren. Ozonoa hautsi zietenetik, haien mundu
berria gorria bilakatu zen, gori errea, odol idorra. Nahiz eta
berraragitzean ez sinetsi, orain bizi dugun egoera haren ondorioa
da; eta, milaka urteren ondotik, hutsaren ondoren,
emeki-emeki bizi berrira etorri ginen, bigarren aroko gizaki
bihurturik, zerotik agerturik, Adanik eta Ebarik gabeko gizon-
emazte bilakaturik. Hainbeste mende hitzik egin gabe,
hainbeste urte hizkuntzarik gabe, hainbeste aro oroimenik
– 206 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 206
– 207 –
gabe, hara, gaur, ondorio latz batengandik birsortu garen
eme eta arrak, bat eginik mundu berrian erditurik.”
Horiek guztiek antzerki baten hitzaurre luze bat ziruditen.
“Dena deuseztaturik zegoen, lurra, ingurua eta zerua.
Egoera horretan, gizakia, hizkuntzarik gabe, husturik zegoen.
Mantso-mantso, mundu kiskali hartan bizi nahirik, mintzatzeko
beharra sortu zen, baina nola egin sufrimenduzko
oihu eta garrasiak desagerrarazteko? Bizi berri bat piztea
egokiena izan zen, eta harekin hizkuntza berri bat erditzea.
Suntsipenak erakarri zuen fenomeno naturalaz jaiota, sutik
jalgita, gorritik irtenda, garretatik helduta zegoen munduan
IZAL eta SUBAL gure jeinuak agertu ziren. Gure mitologiak
dioenez, SUBALek hizkuntza baten asmaketa beregain
hartu zuen, aliziarrei behar zuten komunikatzeko tresna
eman ziezaien; eta, horretarako, EMARIZ bere amaren aginduak
segitu zituen.”
Harriturik nengoen Aliziaren iturburua aipatzerakoan,
Alanek EMARIZen izena aipatzen baitzuen eta hura nonbaitetik
ezagutzen nuela sumatu nuen, nire euskararekin lotura
handia ukan zezakeen jeinu haren izena. Tximista baten modura,
nire gogoa elektrifikatu egin zen, eta, elektroxok baten
pare, pentsatzeko ahalmen guziak osoki itzuli zitzaizkidan,
nonbait aspalditik hilik neukan ama agertu balitzait bezala.
Baina bere hitzetan sukarturik, Alanek halaxe jarraitu
zuen:
“Horra, nire mundu berri beroa, erdi kiskalita dagoena,
ohiko mundutik ibili izan dena.
SUBALek AL soinua aukeratu zuen, eta fonema hori oinarritzat
harturik hizkuntza bat sortu zuen, edozein soinutatik
mintzaira bat sor zitekeela erakutsiz.”
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 207
Aspalditik igurikatzen nuena lehen aldiz adosten nuen,
eta zerbait galdetzeko gogoa jalgi zitzaidan; baina lilurapenean
itota, isilik egon nintzen nire gogoaren berreskuratzeari
barne irri gozo bat eginik.
“Zergatik AL hori aukeratu? Soinuen aukerak arrazoiak
izaten dituelako, hizkuntzaren iturriak txantxetakoak ez direlako
eta haien legezko ezagumenak izan behar dituztelako,
badituztelako eta izango dituztelako. Agian, norbaitek mila
menderen buruan gure mintzaira honen iturrarrazoinak aztertzean,
zientzia alde batera utzirik, sinesteak eta poesia oinarritzat
harturik, gure aliziaren gorabeheren sortzea
frogatuko du”.
Nire txokoan isil-isilik nengoen, apasionaturik, eta esandakoaren
bilduma egin zezan Mikelek berriro irakasleari
eskatu zion:
“Gure gaurko hizkuntza berriarekin segi dezagun, beraz,
eta suaren kontzeptuak dakarren AL soinuari uraren IZ fonema
erantsi ote ziotenez nahi nuke jakin, gure jeinu emaztearen
izenaren arabera, IZALetik ALIZIra ekinez?”
Jainkosaren omenez Mikelek IZAL izena zergatik ez zuten
aukeratu galdegin zuen, baina erantzunik ez zuen jaso, eta
niri irritxo bat jalgi zitzaidan, hizkuntza berri batek itzala
baino gehiago merezi zuelako, eta hizkuntza hori aski argitsua
zelako.
Halere, asmakuntzaz beteriko deitura aurkitu ziola gogartu
nuen, eta nire txokoan txalo isiletan hasi nintzaion.
Bi ordu klase segidan edukitzeagatik, gaian luzatzeko aukera
izan genuen, eta Alan irakaslea aditz arloan berriro sartu
zen:
“Berriz ere eta azken egunetan ikusi dugun bezala, aditzarekin
segituko dugu, AL-ALI-ren formak ikusiz. Zuen ingu-
– 208 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 208
rraztia har ezazue, eta ea osoki asmatzen dituzuen orainaren
eta lehenaren formak.”
Nik ez nekien Alanek gai hori niregatik lantzen zuen ala
ikasleen irakaskuntzaren ildo zuzenetik jarraitzen zuenez.
Zalantzarik gabe, ni gonbidatzeak kurtsoari bide berri bat
eman zion; eta, nahiz eta programan izan, irakasteko manera
niri egokitu zitzaidala nabaritzen zen. Alanek egin zuen bi
orduen arteko hutsarte txikia nahiko aproposa iruditu zitzaidan
EMARIZena bi hizkuntzetako mitologia fonetikoen arteko
lotura egiteko, eta hala adierazi nion. Gero eta
konplizeagoak bihurtzen ari ginela nabaritu genuen. Hamar
minuturen buruan, berriro lanari ekin zioten, eta arreta handiko
ikasleei Alanek hala jarraitu zien: “Orain, iturri fonemen
arrazoiak azter ditzagun, orduan agertu ziren soinuen
funtsean sar gaitezen: soinu naturalak, ahoskatzeko errazak
aukeratu zituzten lehenik, indarrik gabe ahotik jalgitzen zirenak,
B, D, G kontsonanteak.
P, T, K, aldiz, atzizkitzat utzirik, hitzen azken tokirako hartu
zituzten.
SUBALek (su-al) eta IZALek (iz-al) egindakoak logikaz
beterik zeuden.
– 209 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 209
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 210
Mitologia utzirik, gaiaz aldaturik eta ikasleek aditzarekin
segitzeko zuten jakin-gosea asetzeko, Alan erro aditzari lotu
zitzaion, eta lehen pertsona guztiek aurrizki bera izatea
erabaki zutela adierazi zien. Horrek logika bat bazeukan,
“ni” “gugan” zegoelako. Bigarren pertsonetan berdin, hi eta
zu zuek-engan zeudelako, eta hirugarrenekoetan “hura” edo
“bera” eta “haiek” tratamendu bera ukan zuten. Aitzineko
kurtsoetan egin zutenari ekinik, AL-ALIren (Nor-nori)
formak ateratzera desafiatu zituen; eta, ongi ulertu zutela
erakutsiz eta ezagutzen zituen D, B, G soinuetatik abiatuz,
denak gauza bera idazten hasi ziren:
AL-ALI
Ni naiz De Dal hura niri Ge Gadali
Hi haiz Be Bal hura hiri Ge GaBali
Hura da Ge Gal hura hari Ge GaGali
Gu gara Dez Dalaz hura guri Ge Gadaliz
Zu zara Bez Balaz hura zuri Ge GaBaliz
Zuek zarete Bezi Balazi hura zuei Ge GaBalizi
Haiek dira Gez Galaz hura Haiei Ge GaGaliz
Harriturik nengoen, subjektua ziren pertsonak aldatzen ez
zirela ikusi nuenean eta ikasleei, berez, hala atera zitzaielako.
Hura ez zitzaien batere ingelesaren eraginez heltzen, hark