BAZTANGO LAMIAK 14\02
Hitzak eta doinua
Paroles et musique
Letra y musica X. Soubelet
Kantu hau 2021eko udan egingo ditudan Ateraldi bohemiotan sartuko da. Lamiarrita ondoan. Baztanek Lamien ixtorio aberatsa baitu, batez ere Arizkungo bozatek, lekuko lamien putzua, Lamiarrita etxea... eta sortu berriak ziren haurrak itotzeko, zigor batekin urak irekitzen zituzten lamien ixtorioa. Hitzak eta doinua X.Xubelet
Cancion sobre los espiritus llamados Lamiak o Laminak cuyos relatos son conocidos en Bozate- Arizkun. La cas Lamiarrita, el pozo Lami- putzu atestiguan de estas creencias que llevaban a contar como las lamias abrian las aguas del rio bajo el puente con su làtigo para englutir a los recien nacidos no queridos. Msica y letra X. Soubelet
Chanson qui raconte les péripéties des lamiak, esprits légendaires qui engloutissaient les bébés malvenus en ouvrant les eaux de leur fouet. Témoins: Lamiarrita, nom de la maison contigue et Lami putzu, la mare des lamiak, située à proximité du pont. Musique et paroles X. Soubelet
Autza ta Inarbiletik barna, mendi berantz dator Aranea
Inarbegi eta Burkaizburutik Xorroxin ta itur harpea
Gorostapolotik barrena, Baztanera hainbeste erreka
Hezea laiotz itzaletan, ur jauziak iduzki argitan.
Hor dago urrezko lamia, beti xuriz jantzia,
Lauza zabaletan irria, jabalikan jarria;
soinekoa ur jauzietan, xuriketa garbia,
ezkerreko eskuan orrazia, zer ile jori horia!.
Ordokiko zubi azpitikan ura dasur alai ta jori
Harriz harri baitoa isuriz, bare edo aparraldi
Bertako lamien garbitoki, ohituretan sartuta aspaldi
Txinpartezko malko oroitzetan, kantuz bizirik oroimenetan
Hor dago urrezko lamia, beti xuriz jantzia,
Lauza zabaletan irria jabalikan jarria;
soinekoa ur jauzietan, xuriketa garbia,
ezkerreko eskuan orrazia, zer ile jori horia!
Arropak dantzan ur gardenetan, lamiak pozik arroketan,
ura trumilka zubi arkupetan, oihartzun bustiak hegaletan
Lamiarrita testigu bizian, zubi gaineko ordokian
agurka leiho zabaletikan, lamiak ikus arte airosetan
Hor dago urrezko lamia, beti xuriz jantzia,
Lauza zabaletan irria, jabalikan jarria;
soinekoa ur jauzietan, xuriketa garbia,
ezkerreko eskuan orrazia, zer ile jori horia!