BORTXAZ IGERIKAN 06/12
Hitzak eta doinua
Paroles et musique
Letra y musica X. Soubelet
Enbor hilez jantzirik, ibaieko ohean uretan banabil,
Isurmenean dilindan ene gorputzaren adarrak doaz erdi hil.
Ikaraz josirik, ur mugituetan, istilez istil
Ur jauzitik kolpeka, arroken aurka, hantxe nabil, zauri mil.
Uretan ezker eskuin , kunka, kanka, lekuko uregia
Zuhaitz itzalartetan izpiek didate, otoi ez gal bidea.
Itsasoa den patutik, hagunen oihua, deika ari zaidana
Urikara gazia baino gehiago, nahiago dut neurea, neurea eta gezia.
E Bortxaz D igerikan A Isurmenetik G itsasora A DSortu A ondoren,
C lainoen G egarritik D bizira G lalala A biziraD
Hostoak dakusazkit airean eramanak, zer bide luzea
haizeak harturik,zurrunbilotan E A airatzea B7 ez dut , ez dut enea. E
nahiago bortxaz igerikan eta nere bizi hezea,
airean egon baino, idorra eta biderikan gabea, biderikan gabea.
Orbelen patua galdurik airean, nerea igerikan
Itsasoa dut itxaropenez beterik, horixe ene , ene gogoan.
Itotzea zuten patu, uhain hotzetan edo galtzea airean
ezin aitortu itsasoa dutela etsai, ez baitakite igerikan, , ez baitakite igerikan,
E Bortxaz D igerikan A Isurmenetik G itsasora A/ DSortu A ondoren,
C lainoen G egarritik D bizira G lalala A biziraD
Itsasoan sartzean lasai bizkar gainean, berpiztea begian
Bizi gezi mugitua nekagarria, da erreka eta ibaietan.
Bainan bizia hala da, oztopoz betea, iker soa hedoietan,
sortze berria badatorkidala, igertzen laino hantutan, goiko laino hantuetan.
Lurrin bihurtu nahi dut, hedoiko bidean, aire gardenean
lainoetan egoitza harturik, ene ohiko gorde, gordelekuan
tximista, ortzantza, eztanda, oldarra, irauli ene gogoan,
zortaka erortzen natzaio mendiari,iturri berria asmoan, bizi berria asmoan
E Bortxaz D igerikan A Isurmenetik G itsasora A/ DSortu A ondoren,
C lainoen G egarritik D bizira G lalala A biziraD