AMNISTIA

                                                                                                Amnistia   ( doinua lantzen ari) 16\04

 

Amnistia, agintariek sorturiko injustiziak barkatzekoa da.

Hemen dena gorroto eta mendeku, oro kondena

Kartzela urruna eta senidea zigorduna.

 

Nere buruari amnistía nahi nioke eman.

zer barkatzeko ez dakit benetan

Bainan ordaindu behar dudana betetzekotan,

ordu bat gehiago ez dezadan iraun neure barruan.

Neurean. Zorrak bete eta kanpoan.

Eta neu bakarrik, senideak ahantz ditzadan.

 

Nor nere epaile?

Nor nere zigorle?

Ni eta beste hainbeste.

Ez dut ezer egin eta banaiz hobendun

ene buruari amnistía eman iezadan egun

injustizia barkatzeko asmatuta baigenun

eta besterik ez baitut merexi  lagun.