Eltzekaria dantzan Doinua lantzen
Hitzak eta doinua Xabier Soubelet
La danse de la soupe
El baile de la sopa
Porridge dance
Igande ilunabarrean nere sukaldean
tupina irakitan suaren gainean.
Eltzekaria borbor su apalean
barazkia egosten eltze zaharrean
Porru bat altxa eta hasi zitzaidan dantzan
Beroegi dago ! Zioen fandango arinean.
Lur sagarra borobila errondan, biraka.
Irekitan dago, dago, borbor borborago, ago
"Su bizia apaldu otoi, dantza herrikoirik ezin da
irakin kalkaritan."
Igande ilunabarrean sukaldean
tupina irekitan suaren gainean.
Eltzekaria borbor su apalean
barazkiak egosten eltze zaharrean
Zainhoria makurtu egin zitzaidan aurreskuan.
Beroegi dago dantzan aritzeko agurrean.
Kuia eta arbia eskua emanda errondan,
salda diraki arin arin, burbuilak arran tan tan
"Su bizia apaldu otoi, dantza herrikoirik ezin da
irakin kalkaritan
Igande ilunabarrean nere sukaldean
tupina irekitan suaren gainean.
Eltzekaria borbor su apalean
barazkiaK egosten eltze zaharrean
AmFGC AmFG EmAmFCEm MUSIKA
inpro
Irakin irakin, borbor eta borbor, irakin eta borbor borbor, borbor eta irakin, bor bor bor,bor bor bor bor bor eta irakin, bor bor bor bor bor bor, bor bor ta irakin ,borborbor borbor Borbor eta irakin(2), borbor eta irakin, tupina, tupina.
English
Euskera
Español
Français