96kan1- Ote iza? 2010

  Ote iza ?

Jendea hondartzan dago isasoari begira,

Zer jende pila

Erdian Oteiza, jotzen ezkila.

Bertso saioa berehala hasiko da, dardara, dirdira

Eta bertsolariak igerikan hasi dira.

Atzeraka urrunduz, lurartzerantz, bizkar dantzaz, besoak jira eta bira.

Lau lerro, bost errima eta stop! Han, uhain hartan, urpera, oi murgila !

Itsasoa garun kantariez bete da, burbuila

Bitartean lehorrean goserik, publikoa, isila.

Eta doinua hor dator itomenetik bizira.

Ertzaldera, izurturik, bitsatik bitsara

Uhainez, aparrez, itzalez eta kresalez

Neurkadez, hondartzarantz, uhin dantza arinez

Badoa bertsoa, argi  txuriz eta bustiz.

Badoa bertsoa, aske, xuxurlaz eta abestiz.

Pizgai, ernai, alai, uztai, errai, arrai eta amai,

Sortu, piztu, hantu, tentu, bistu, lehertu.  

Bizkor eta hauskor, iza hiz  

Apar txuriz eta gezal gaziz….

Publikoa bustiz

Sentimendu oro beregana igorriz.

Hitz hezez, zipli zapla, etorriz.

Eta arimak, harriduraz, hondarrera eroriz

Txaloka hasi dira, txaloz, gozaz eta irriz.

Bitartean uretan 

bertsolariekin batean.

Jorge Oteiza, kantuz,  arrainuntzi naturalan hartzen bere dutxa

Urpeko krixtalezko kabina, Francis Baconen aurrekondairako itsas hilkutxa,

Arrotz eraginik gabeko boga botoila hutsa

Hutsaren hautsaren azpian, isilik, euskal platuxa

Botatzen ari zaigu, barne xahutik, bere agurtza

Betiko atxikiz bere iturburuaren funtsa.

.