94kan- Hizkuntza galdua 2011

Hizkuntza galdua

( Leloa JA Artzeren da)

Nork daki nork esan lezake, kaiolan den txoria

nola ari den kantari, kantari pozez

gizakumea duelako alaitzen, kantuz ala nigarrez?

Ihartzen ari zaizkion hegalez, lalalala

Nik ez dut inoiz ikusi txori muturik

ez eta ere mintzo den beste hizkuntzik

nahiz eta txakurrek erakusten egiten zaunkarik

txoriak txori du iraunen, hala baita betitik

Nork daki nork esan lezake, kaiolan den txoria

nola ari den kantari, kantari pozez

gizakumea duelako alaitzen, kantuz ala nigarrez?

Ihartzen ari zaizkion hegalez, lalalala

Orai txoria kantari zaunkaka hasi da, indarrez

zakur adituek diotelako txioa berea ez denez

gaurko txori berriak zaunka mintzo direnez

haien txioa ukatuz adituago dutelako ustez

Nork daki nork esan lezake, kaiolan den txoria

nola ari den kantari, kantari pozez

gizakumea duelako alaitzen, kantuz ala nigarrez?

Ihartzen ari zaizkion hegalez, lalalala

Urteak pasa ta txoriak zaunka berea dela dio

aho batez bere hizkuntza omen dela serio

basamintza txioari aspalditik esana adio

izanari uko,eta luma saldu, sosa medio

Nork daki nork esan lezake, kaiolan den txoria

nola ari den kantari, kantari pozez

gizakumea duelako alaitzen, kantuz ala nigarrez?

Ihartzen ari zaizkion hegalez, lalalala

Txoriak galdu du txioa, arrotza biulakatuz

txoriak galdu du mokoa bere izana ukatuz

txiroak galdu du bere luma, arima ere salduz

txoriak galdu du bihotza erdaldun bilakatuz, bihurtuz.

Nork daki nork esan lezake, kaiolan den txoria

nola ari den kantari, kantari pozez

gizakumea duelako alaitzen, kantuz ala nigarrez?

Ihartzen ari zaizkion hegalez, lalalala