14/02 BAZTANGO LAMIAK

 

                                                               BAZTANGO   LAMIAK  

                                                                                         

                                                         Kantu hau 2021eko udan egingo ditudan Ateraldi bohemiotan sartuko da. Lamiarrita ondoan. Baztanek Lamien ixtorio aberatsa baitu, batez ere Arizkungo bozatek, lekuko lamien putzua, Lamiarrita etxea... eta sortu berriak ziren haurrak itotzeko, zigor batekin urak irekitzen zituzten lamien ixtorioa. Hitzak eta doinua  X.Xubelet

Cancion sobre los espiritus llamados Lamiak o Laminak cuyos relatos son conocidos en Bozate- Arizkun. La cas Lamiarrita, el pozo Lami- putzu atestiguan de estas creencias que llevaban a contar como las lamias abrian las aguas del rio bajo el puente con su làtigo para englutir a los recien nacidos no queridos. Msica y letra X. Soubelet

Chanson qui raconte les péripéties des lamiak, esprits légendaires qui engloutissaient les bébés malvenus en ouvrant les eaux de leur fouet.  Témoins: Lamiarrita, nom de la maison contigue et Lami putzu, la mare des lamiak, située à proximité du pont. Musique et paroles X. Soubelet

 

Autza ta Inarbiletik barna, mendi berantz dator Aranea

Inarbegi eta Burkaizburutik  Xorroxin ta itur harpea 

Gorostapolotik  barrena, Baztanera hainbeste erreka

Hezea laiotz itzaletan, ur jauziak iduzki argitan. 

Hor dago urrezko lamia, beti xuriz jantzia,              

Lauza zabaletan irria,  jabalikan jarria;            

soinekoa ur jauzietan, xuriketa garbia,

 ezkerreko eskuan orrazia, zer ile jori horia!.               

 Ordokiko zubi azpitikan ura dasur alai ta jori   

Harriz harri baitoa isuriz, bare edo aparraldi

Bertako  lamien garbitoki, ohituretan sartuta aspaldi

  Txinpartezko malko oroitzetan, kantuz  bizirik oroimenetan

Hor dago urrezko lamia, beti xuriz jantzia,              

Lauza zabaletan irria jabalikan jarria;            

soinekoa ur jauzietan, xuriketa garbia,

 ezkerreko eskuan orrazia, zer ile jori horia!

Arropak dantzan ur gardenetan, lamiak pozik arroketan,

 ura trumilka zubi  arkupetan, oihartzun bustiak hegaletan

Lamiarrita testigu bizian, zubi gaineko ordokian

agurka leiho zabaletikan, lamiak ikus arte airosetan

 Hor dago urrezko lamia, beti xuriz jantzia,              

Lauza zabaletan irria, jabalikan jarria;            

soinekoa ur jauzietan, xuriketa garbia,

 ezkerreko eskuan orrazia, zer ile jori horia!