90 ZER LITZATEKE EUSKAL HERRIAZ( Xabernat)

 Zer litzateke Euskal Herria  Kantu hau 2010ekoa da bainan Xabernatekin kantatua

                                                                      

Ni naizen euskal indigena euskaraz mintzatzea dut/ lehena/ 3 boz
Seme alabei erakustea, zabaltzea, kideak biltzea/
sena
Euskararat ekartzea ta hitz egitea, bestela hiltzera/
zena
Bitxi litzateke argirik gabeko ortzadar itzalia/
pena

Zer litzateke Euskal Herria euskararik gabekoa ?
Zer litzateke Euskal herria euskaldunik gabekoa ?

Denak euskaldun geografikoak gintezke, ahalke heriozkoa
Denak kaskoinkeriz josiak, du Pays basque, ez euskal herrikoak
Eguraldi txarreko Pays basque hori, meteon den Sud-ouest, Frantzikoa
Ta Euskara bilakatuko litzateke soilik hegoaldekoa.


Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo, uhainik gabeko itsasoa
Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo, zuhaitzik gabekoihan basoa
Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo, argi gabeko eki beroa
Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo hitzik gabeko mintzoa


Zer litzateke Euskal Herria euskararik gabekoa ?
Zer litzateke Euskal herria euskaldunik gabekoa ?

Noiz izanen gizakidea erabat euskararen aldekoa
Euskara indartzeko agian gizakia aldatu beharko ote da ?
Hala ez bada, euskalduna izanen da euskal geografikoa
Edozoin tokikoa, euskararik gabe, ez gure herrikoa !


Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo, uhainik gabeko itsasoa
Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo, zuhaitzik gabekoihan basoa
Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo, argi gabekoeki beroa
Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo hitzik gabeko mintzoa


Zer litzateke Euskal Herria euskararik gabekoa ?
Zer litzateke Euskal herria euskaldunik gabekoa 

Le véritable gâteau basque, gerezi erreximentik gabekoa
Esnerik gabeko ardi gasna, soilik telebistakoa
Ezpeletako biperra, le vrai du vrai, kolore gorririk gabekoa
Ustezko euskalduna bainan funtsaz ez egiazkoa


Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo, uhainik gabeko itsasoa
Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo, zuhaitzik gabeko oihan basoa
Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo, argi gabeko eki beroa
Ez dut benetan nik gogo, ez dut benetan nik goxo hitzik gabeko mintzoa


Zer litzateke Euskal Herria euskararik gabekoa 
Zer litzateke Euskal Herria euskaldunik gabekoa 

 

Nafarroan kantatzen dudanean aldaketa batzuk

 

Bigarren bertsoa

Denak euskaldun geografikoak gintezke, ahalke heriozkoa
Navarricos ta chicarrones del norte bainan  inolaz ez euskal herrikoak
Hiru R ko nabarroak ole, ole dioten herrialde UPN-ekoak
Erderaz mintzatzen duten horienak bainan ez Euskal herrikoak.

Laugarren bertsoa

Kolore horiko herrialdekoak, baztertuz mendiko haritz eta pagoa
Yogur minduak gure mahaietan ahantziz grela gaztanberakoak
Gorre onddo beltza Amanita fatxoide, pozoindun gustorik gabekoa
denak ustezko euskaldunak bainan funtsaz ez egiazkoak.

 

Euskal erkideetan abestekoa oraindik ez dago sartua.