NERE AITAREN ETXEA
( kantu hau 2007ean egina izan da bainan berritua Xabernatekin)
Nere aitaren etxeak iraunen duela zutik
Baietz baitzion Arestik
Balitekela diot nik zimentu berriak eginik
euskaraz mintzaturik….
ez orain bezala margoetan bakarrik
Argazkietan ,ez arima galduetan soilik
Ez eta askazi gaberik., leihoak itxirik
Gakoturik, barnean nehor bizirik
Orain baitirudi ,isilik
Husturik, galdurik
Saldurik, itxirik,arima eskasik,
sasiturik,zelataturik
argi ta bizi gaberik –
Gizaren oihutik, auzolanez berriturik
Leihoak zabal- zabalik
Teilatua konpondurik,
larre arrotzak mozturik
sasi zikinak kendurik
ateka irekirik
Iraunen du zutik, bizirik!
Ez isilik ez husturik,
galdurik,
ez saldurik, ez itxirik,arima jasorik ,ez ilunik
sasi gaberik , inoiz ez hilik.
Nere aitaren etxeak iraunen duela zutik
Baietz baitzion Arestik.
Balitekela diot nik,
Iraunen duela zutik hemendik aintzinat segurrik
Euskaraz eginik, mintzaturik
Borroka eginik,ez isilik egonik sol bis