Egia beste toki batean dago
Egia beste toki batean dago
aldiz non, nolako eta nongo?
Hegaldan hauxe eta urrungo
Bakoitzarena omen hobeago
Egia beste toki batean dago
Bakoitzak berea daukalako
Eta oroen koropiloa sasia delako
Batek besteari gaina hartu nahi diolako
Egia beste toki batean dago
Agian airean, hegaldan, dilingo
Norberaren egitxoa, egia ez delako
Egi guztietan egia dagoelako
Hobe isilik, hobe isilik nerea den harena hura den nerea
Hobe isilik, hobe isilik Hura den enea, Nerea den harena
Egia beste toki batean dago
Hegaldan hedoietan dago
Usteen euriz naiz ni bustiko
Ta agian aterkia hartu beharko
Egia beste toki batean dago
besteenaz naiz ni hornituko
nerea ez dut inoiz ukatuko
egia inon ez dagoelako
Hobe elkarrik, hobe elkarrik, bestearenari kasu eginik
Hobe elkarrik hobe elkarrik elkarrizketaz aberasturik