9001 Ez dok hamairu 11/2020

 

                                                                                                                               Ez dok hamairu 

                                                                                                                                                                                                                 

                                                                                   

 Ohiko kantua eta abesbatza baztertuz, agertu zen euskal kantu berria

gitarra eskutan ,protesta ahoan, kataluinan lehen lehenik zen atzarria.

Brassens eta Bob Dylan, Joan Baez ta Donovan-en doinuek mugitu euskal zintzarria

ta soinua entzunda, kantua aberrituta, Ez dok Hamairuk zuen etxera ekarria

How many roads must a man walk down, Que tinguem sort,(fa) que trobem tot el que ens va mancar ahir.  Zenbat gara lau bat.Egun da santi mamiña.

Xabier Lete(re)n hitzak, Benitoren melodiak, Mikel Laboa betiko denen armarria

Txalaparta(re)n ttakuna, herriz herri entzuna, Artze anaiek piztu gure euskal udaberria

Gure kantu baratzean loretu beharrean,zeuden loreen artean, sortu lili berria

Sei sokez, bi eskuz eta Protesta kantuz, abestu askatasun gose ta egarria

mort pour la patrie, mort pour la patrie, itziarren semea. Hegoak ebaki banizkion Nerea izango zen

Euskadi eredu ta Ez dok hamairu, Lapurdik begira ta kantutegia berritu

Pantxoa eta Peio, Guk eta gehiago, benafarrean Etxamendi  ta Larralde  ere agertu     

Gure Euskal kulturaren /zuhaitza  muskildu/ ta kantu berria hozitu eta loretu

Errobi eta Niko, Rocka eta disco, euskal kantuko atean jo ta betiko sartu

Izan gira euskal herri rock and rolling -tantiruriruri, tanrirurirura  -Utzi los angeles, san francisco ere-IUP lala 

Kortatu ta Itoiz /Ruper oskorri ta Ertzainak zebiltzaten donostin bilbon,irunan edo ziburun

askatasun amorruak eta gazteen oihuak,  Euskal herriko plaza guztiak bete izan zitun

mundu zabaleko karrasia sartu zen  betiko /ta euskal herrian gurea bihurtu zitzaigun

millesker eskerrik asko, zinez zer izango liteke /euskal kantua iturririk gabe hemen gaur egun

lau teilatu gainean, ez  dira betiko garai onenak,  ez da posible, zer liteke, Bost ehun eta hirurgoita bost taupadak,gure bihotzean

Zer litzateke euskal kantua ez dok hamairurik gabekoa

zer litzateke euskal herria kantu berririk gabekoa