IDUZKITZAL 63 ( Hitzak JA Artze. Doinua X. Soubelet)
ASPALDIKO KANTUA. XAMANAT TALDEAREKIN ABESTUA
Ez niri iduzkirik itzal, ez eta ere apal
ezin badute ere hura, ene begi ahulok jasan
Ez du eguzkiak errurik
Ene begi gaixook
ezin badiote hari
begiz begi begira
Izatekotan, indar gehiago bekie
Arren otoi ene begioi
Zer litzateke ene bihotzaz
Jantzi ezean zure aurpegiak
Bete ezean zure egiak
Hutsik eta bilutsik hotzez
Ez otoi eguzkirik, Ene begioi itzal
Ez arren zure aurpegirik
Ene bihotzari estal
Lehergarri bazaio ere honi
Ito-zoriak izutzen badu ere
Jotzen duzunean goitik, goitik ere goienetik
Iharrosten batera barrutik, barru sakonetik
Zer litzateke ene bihotzaz…
Bekio arren bihotz honi egia
Hori du bere eta hori du bere ogia
Etor bekio betorkio bihotz honi argia
Hortaz du berak eta hortaz du berak haragia
Zer litzateke ene bihotzaz, jantzi ezean zure aurpegiak
Bete ezean zure egiak, hutsik eta bilutsik hotzez