Paroles et traductions

Ez emakume, ez ama, ez eme

 

Hitzak:Amaia Lasa
Doinua: Xabier Soubelet – "Xubiltz"

Ez emakume
ez ama
ez eme
ezin izanik.
Itzal tantolak sapaiaren ertz hartan jarraitzen zuen,
beste ertz bat behar zuen,
baina beldurturik
beti, bere ertzean jarraitzen zuen.
Itzal tantolak beti ertz hartan
ezin handiturik,
ezin zabaldurik,
argia ezin sorturik
jarraitzen zuen.
Ez emakume
ez ama
ez eme
ezin izanik.
Emakumetasunean
amatasunean galduak,
libertatearen ordez
segurantzari helduak.

Baina beldurturik....
Ez emakume
ez ama
ez eme
ezin izanik
igarotzen genituen
gure egunak.