Poesie 1991 - 2006

Azkazian itotzen

Amaz ez naiz oroitzen,
Sabelan ukan dituen hiru ahizpez ez gogoratzen
Berrogoita hamahiru urtean naizenez sartzen
Neure olerkien gaiez hasi naiz ulertzen.

Lehen banekien amaren falta zitzaidala zizelkatu
Lehen nekien ere arrebak nituela galdu
Olerkiak sustrai sakonaz nituela sortu
Bainan ez, sabelaren irudia zitzaidala aidatu.

Orain neure burua dut ikusten,emeki,emeki
Amaren tripa hauntuaren kontra pausatzen goxoki
Bost urteetako, heriotzak hortzak dizkit erakutsi,
Ta zulo beltz arrotzan jakin gabe sartu,bortizki.

Bi buru,bat bestearen kontra haiduru
Ziburu,egun, doluz beterik seguru
Haiduru,bizira jalgi zaizkio bi buru
Seguru,haurrik gabe baitago Ziburu.

Bost urtez soilikan bide laguna ama
Sabela beterik bi urtez heriotza darama
Ez dezaguket oraindik durbilkidan zama
Olerkiak idazteko emanen didan lana.

Bainan ni ,oraino, hor nago munduan bizirik
Buruaren tinkatze gozo haren biziak ihes ere mundutik
Amarik gabe bizi naiz,arrebik gabe segurik
Denak hil,ta aita,bere erruez jantzirik

Egun idazten ari naun,atzo kolorez oihalak bustitzen
Bihar,doinu berriez neure barnea kanpora jalgitzen
Etzikoa badakit,ohiko negarrez isurtzen
Atzoko malkoak dirade askazian itotzen.

Xubiltz