41 Ikonoklasta

Ikonoklasta

 

Dena berdin zaidak, hori diat nire kasta

nire aurka nauk, horretan dinat arrakasta
zirikari baino, plisti plasta eta ikonoklasta.

Elizari ez! Beretterrari basta!

Kortesiari ez! Berezkotik ddasta!

Botereari ez! Gizakitzat gasta!

 

Jelosiaz mintzo? Ezetz!

Gorrotoaz dagidan so? Bost bizi baietz!

Sotanarena, ttettarrarena, mantalarena,
diruarena eta makilarena.

Bost axola!

 

Alzeimerra diat atean
aspalditikan diat elean
Irakaspenik ez diat gehio nahirik!
Oroitzapenak ez nau inoiz bahiturik!

Bizia diat neba
ikonoari greba!