Bat bitan banatzen da
Garunetik urrun dauden muinekin
pentsatu beharko litzateke,
gorputzetik banandurik egon litekeen izpirituarekin.
Bitartean, dualismoa baztertuz, ireki dezagun sentsazioaren atea
hori da aurreikusiekin hausteko bidea
zientzia eta garraztasunarekin moztea.
Ez baita komeni bat soilik ukaitea.
Espresioa eta izatea elkartzea da irtenbidea
eta banandurik zeuden bi zutabeekin etxea eraikitzea
bat bederaren egoitza altxatzea,
Solfeoari interpretazioak lekarzkiokeen funtsaren antzekoa
apaindura soilik ez baita
esaldiari doinua dagokion bezala
forma funtsa bihurtzen delako
izpirituaz egindako muina
pentsamenduz osaturiko garuna
espresioz beteriko nortasuna
eta Plast! Orroa!
Bihotzak adimena hausten duena.
Itxura dirudien funtsak muin oinarri bihurtzen duena
garunetan dabilen arrunkeritik urruntzen dena
oreka den desoreka legetzat hartzen duena.
Bat bitan banatzen dena.