28 Zutik eta etzanik

                                                                                             Zutik eta etzanik

Behin baizik ez da bizitzen, tente eta zutik.
Beste mundu tenterik badagoen baneki,
bertan agertu eta goitikaka hasiko ninteke isilik.
Aldiz mundu etzanik baldin balego, bibatu!
Gustokoa dudan neska eskutik hartu,
lurreko harri bat bilatu,
horretan nahiez oztopatu
eta muturkatu,
eta etzanik sortu,
eta izorbide berritik jalgi eta ohol bizian sartu.

Harria baita mundu berriaren konzeptore supremoa
ur hazirik gabeko emazteen haur egile jainkoa,
hanka oztopatzaile, erorle ta muturkari gozoa.
Lurrartu eta etzan bidea sarturik
ernari, alboan etzanik
sorbaldaren gaineko pisua harturik,
lehen sortzearen pareko umegaiaren jarrera hanturik,
amaren sabelean ohiko loleku erosoaren pare,
nik aurkitu arte
ez naiz pozik egonen.
Hura baita munduko lehen eragiketa, fisik eta matematik.
Bainan sabelerik gabeko ostiko sortze horren ondorioko oztopatzeak kasik
bizi zoriontsuan sar nezake, hanka zabaldurik gabeko munduan sartu nahirik.

Azpira begiraturik
Haize hegoak Indiara eraman ninduke
Udazken koloretsuko epeltasun lizuneraino
eta enbatak lurrera botako ninduke
betiko etzanik egon nadin
musuka,
larrua joka,
zorion bustitan itorik.
Zoriona hermafrodita baitaiteke
pairamen gabekoa ere,
emetasunak dituen soportagaitzetatik aparte,
arrakeriak dituen bortxakeria eta nazka urrun ezarri arte.
Konkaboa den mundo honetan gizona bere burbuilaren zuloan dago
ezin ateraz, ez atera nahiz
Emaztea aldiz bere zilo konbekxo lingirdatsuaz ohargabeko kexaduran, dago.
Eskerrik, albotik, etzanik, ez dela zulorik nabari,
ezta ere munduaren iturburu bilotsurik.

Zuhaitzak ere beterik daude, tente, denak,
ximisten erasorik gabeko haritz sendoak,
tente etzanak
errorik gabeko zuhaitz hiritarrak.

Adizu! Andreek didate adar batetik tiraka:
-“Zergaitik hainbeste alferrikako keinu
zutik zinauden bitartean?  »
 De Kooning-en ahotik abstraktoa nabari du
sinplifikazioarekin pozik bizi daitekeela dio, ez hainbeste espantu.

Zer ostia! Horrek ez du ezer esan nahi!
Esan, abstraktoa dirudi,
derantzut deplauki,
Hori bai dela alferrikakoa !
Eskerrik etzanik margorik ez dagitekela
artea etzanik ez dagoelako
Jainkoa etzanik ez daitekeelako
Komandante supremorik etzanik nonbait al dago ?
Ez dakit. Ikusiko.
Kontsiortonista dotorea baita.
Eta Merde, mierda eta gorotza !
Azken keinua egin diat harri arra muturkatzaile
bezain sortzailearen munduan sartu baino lehen, bai hauxe:

Tiranteak igo eta brageta itxi, serio
Tenteari milesker emanez, lehengo biziari adio.
Paper zikina eskutan handik urrundu natzaio
igurikan zegoen harriaren kontra behaztopo eginez banoa
eta erori. Zer orgasmoa!

Etzanik betiko
Zutik behin baizik bizitzen ez delako.