31 Pinguinoak

                                                                             Pinguinoak

Gure planeta borobil honetako ertzetik beti behera begira daude

ea noiz eroriko diren, noiz, bat-bateko bultzakadan, amilduko dituzten,

atmosferak indarrik ez balu bezala .
Bada ezpada, ere eski nautikoa egiteko tresnak hartu dituzte,

elizgizona inor baino adituago dela uste duelako.

Katukumeak eztiki burua dilindan haiei begira daude, ea noiz erortzen diren,
batez ere, bazterretik amildegirantz so egiteagatik.
Vatikanoan denak beherantz begira egotea ohitura baitute
Ez dakit baina gure zibilizazio hormatuaren gain honetan, pinguino tropa bat dakusket,
beltz-beltza, lingardatsua, urak eta eguzkiak dirdir moreak ateratzen diotena, eta denak laket,
begirada beti lurrera iltzatua, abots mutuez ulergaitzeko otoitzetan murgilduta
beti behera, lamentazioetan, infernuari begira, biblia eskutan, ikaratuta.
Infernua baizik ez balitz ari dira, burumakur, bizkarrean gainetik norbaitek jotzen balitu bezala.

Hala izango da, artzain makil ikusezinaz zanpaka ari zaien Jainkoa.
Atmosfera ikusezinean dantzan dagoen egurrezko makilaz,

zakilaz, hitz sakratuz eginaz, salmuz, kaska emaile galantaz

Bibliak duen aire sutsuz bezain goriz musikatua,
neurri inarrosez babestua, Noek hitza bete zuen antzera,
denak untzi berean sar zitezen, sakrifizio, erailketa, mehatxu,

mendeku eta gaitz dantza arinez.

Bizkarra makurturik dute, betiko.
Agian gaztigua eta zigorra merexi dutelako.

Eta katuekin batera gogo isiletan diotet begirada gorantz altxatu duten bakarretan

gogo lurrikara izan dutela arrazoin, Moises Sinain Jainkoa ikusi zuenean.
Bi ohoinen artean Kristo gurutze gainean Golgotan hil zutenean.
Ehorztokitik Jesus airetan berpiztu zenean.
Agian hobe beherantz begiratzea, bat bestearen kontra, lingirdatasunean
lohi busti sexualean, beroaren truke, miauka dauden katutxoen isiletan.

Eta denak salbu, iroirik jaso gabe, beltzak, moreak, txuriak, tori kaska!
Goitik emana, baina isilik!
Pinguinoen elikadura isila ez baitut izan nahi! Miau!!!