Sakrifizioa
Kain ez dut izan nahi
ez eta Abel,
nahiago Eba,
agian sugea
edo sagar errea
labe gori eta beltzean
Bai agian, again!
Berriz, Abraham, oe, oe, oe!
harria eskutan,
lainoen artean,
mendi tontorrean,
aginduak besoetan. Gooooool!
eta itzultzaile zizelkari baten zain.
Txapeldunak, txapeldunak!!!! Oe, oe, oe!
Ez dut hilko! Ez Biafrarrez ezta Darfurtarrez, ere ez,
ez somaliarrez, sudanarrez, edo etiopiarrez,
Burkina farrez, Bangla deshez,..
Muga hetsi, sar ez dadin linguista!!!
Ai Jainkoa beltza balitza?
Sakrifizioa?
Semea mestizoa!
Eta publikoa?
Begira badago, badoa,
eta Noe?
“-Ni banoe”, isilik, aditz trinkoa,
eta Darwin?
-”Trinkoa ote? Arwi aditzez banoa.
Nik lehen nerwin,
orai aldiz darwit
metisa, beltza -xuria, Dark white,
baina nik hala ez banarwi?
Zer demontres narwike?
Eta denek darfute!
Darfu popatik hartzen dute
edo denetaz darfute
Futitzen dira eta dute! edo du Kafe!
Arabikarik ez! Robusta aldiz elefante.”
Mikel Aingeru eta Dante!
Eta leihotik, latinez, erriak nolabalizkoeraztunez bete.
Ni arkan berriz banoe, arkaz, ximinoen eskutik.
Nahiko! Egon daitezela Vatikanoan, teologi erotik,
again, agian nola otoitz beltzetik,
jalgi daitekeen fumata txuria, eta nik,
eskutan diat “white spirit”,
ke beltza dagidaken, salba ximinitik.