Zergaitik zentzu bat unibertsoari ?
Argazkia hartu eta abstraktu zoomatua ageri.
Zoin ederra, mundua baino ederragoa dirudi.
Eta bitartean
Zuzen ote da norbait gure biziaren zentzuaz arduratzea guk ustea ?
Hain handiak ote garen uzteko jainko batenganik datorrrela gizaren sortzea ?
Argazkiari jatorririk bilatzea zuzenetan zuzenena?
Zergaitik unibertsoak behar zentzurik, jatorririk, derrigorrez beharrena ?
Abstraktutik figuratiborako bidea eboluzionismoan da kokatzen
Zergaitik arrain batek du igeri egiten eta ximinoa zuhaitzetara da igotzen?
Zergaitik txoria hegaldan eta zizaria arrastakan bizitzen?
Zerua zoomatu eta deus ez!
hutsa jantzi baita fedez
eta zerua erantzi fedez
Lurrik gabeko zeruan, atentatu suizidiorik ez !
Gurutzadarik ez !
Sorginen aurkako ehizirik ez !
Israel eta Palestinaren arteko gudukarik ez !
Juduen pertsekuziorik ez !
Zibilizazio zanpatzerik ez !
Erlixio gerlarik eta inbasiorik ez !
Zerurik ,gabeko lurrean,
Franco eta Opusik ez !
Telebangelista otoizlaririk ere ez !
Fatxarik ez!
Molarik ez!
Errege odol urdinik ez!
Ezta Arkeko Joana errerik ez!
Ez erretzerik ,
ez infernurik ,
ezta ere deabrurik.
Ez laidorik ezta mecaguen diosik,
ez plagarik,
mehatsu dibinorik,
ez mendekurik
eta ostiarik,
ez ostiarik, ez ostiarik.
Zentzurik gabeko unibertsoa ziur zentzuz beterik.