Amanita
Gernikako Arbolaren ondoko perretxiko, berpizten hasiko,
enbor zaharrari ilauna kutsatuko, gero eta sakonago
ximikoz ernatzen, amanita bihurtzen, berde xuabeago.
Gizarteak beharko lukeen hats / berriez nago puztuago
,
desorekaren maisu izan nahi nuke , aurkari betiko,
ohiko heziketaren harpetik, sentituz libreago
Banator, banoa, banago, banako, binako, launako
topiko, tipiko, edo turistiko, tori ba ostiko
hiriko, bibliko, ohiko eta piko, estutu gerriko
bizkai gudari dantzaz, besoz eta hankaz, ezpata zorrotzago
Betiereko protesta dantzetan murgildurik, gero barneago,
errabiaren txistuak danborilean joka, adigai bainago.
Dei nazazue otoi! Oraino ozenago! Gero ta gehiago,
amets ilusioan, bakarrik agian sarturik bainago,
bide harritsuan, maiz/ muturkatuz, karrasitan naiz igo,
erroz goraren zurubitik hegaldakan, gero eta gorago.
Banator, banoa, banago, banako, binako, launako
topiko, tipiko, edo turistiko, tori ba ostiko
hiriko, bibliko, ohiko eta piko, estutu gerriko
bizkai gudari dantzaz, besoz eta hankaz, ezpata zorrotzago
Topikoen semeez, ohituraren alabez gaur aspertuago,
kloroformoz beterik, konformisten etxetik are t’ urrunago,
dantzariz naiz bezti, amanitaz jantzi, gero ta askeago.
Hitz ederrez , moral, sermoi, eta etikez, asperturik nago,
erakaspen itsuez, aginduz ta ordenez, nazkaturik nago,
Txontxongilo* tiranoz , kuartelez, kartzelez okazturik nago.
Banator, banoa, banago, banako, binako, launako
Topiko, tipiko, edo turistiko tori ba ostiko
Hiriko, bibliko, ohiko ta piko estutu gerriko
Gernikako arbolpeko perretxiko, gero ta amanitago
Txontxongilo : Bizkaiko ezpata dantza famatua, tiranoa erailearen heriotzaren agertzen duena.