13 Funtsa

11 Funtsa

Funtsa ez dugu galdu
nahiz eta garrantzikoa saldu
baina orain galtzekoa
da, dugu funtsezkoa.

Lezetik itsasora
eraiki genuen euskara
nortasun berezkoa,
eta ez galtzekoa.

Euskara berpizteko
giza da berpiztu beharko
eta pizten denak mintzaira
pizten jakingo du, euskara.

Eta euskal gizari
behar diogu itzuli,
euskaldun izatea, erakutsi,
gogoa irauli.

Baina nun dago euskal gizona ?
Nun ote euskal giza?
Gizarik gabe hizkuntza deus ez da,
giza, hizkuntzarik gabe zer ote da?

Euskara berpizteko
giza da berpiztu beharko
eta pizten denak mintzaira
pizten jakingo du, euskara.