A
Azken amiltzeak berriro denboraren nozioa galarazi
zigun, eta iritsi ginen ordoki berri hura kolorez beterik zegoen.
Harritu nintzen. Ederraren kontzeptua han ikasi nuela
uste dut. Jadanik kolore batzuen izenak asmatu genituen,
hala nola txuri(n)a, urdina, gordina eta hordina; beste kontzeptu
batzuk ere onartzen ari ginen, eta osoki barneratzen.
Hura prozesu luzea zen, baina egunero zerbait berria zagerien,
eta horrek aberasten gintuen, ez zerbait berri asmatzeagatik,
baizik eta ilaunetik1 laster ohiturara pasatzen ginelako,
hizkuntza berri haren urratsak betikoak izango zirelako eta
euskara maitearen oinarriak tinkatzen ari ginelako. Nik gauza
horiek guztiak banekizkien, emazte haren ahotsak misio bat
betetzeko eman balit bezala, eta, zergatik horretan murgildurik
nengoen jakinik, premiazko eginbide horri tinko lotu
nintzaion.
Begiak iltzaturik, liluraz beterik, koloreek eta formek erakusten
zizkidatenak gogoan hartu nituen eta lehen aldikoz
intuizio berri bat sortu zitzaidan, bihotz zolaraino iristen zitzaidan
zirrara: abstraktuaren nozioa. Ezin adierazitako zerbait
sentitzen nuen, nahiz eta jakin Ederraren aitzinean
nengoela. Ez zen aski! Beste zerbait zagerien! Zer, aldiz, ez
nekien.
Gorri haien indarra, hori argi horien izpia, gaztaina-kolore
ilunen doinua, orlegi gogor haien arrotza, dena, zuhaitzen
artean zageriena, Lhoteren konposizio tinko baten idurikoa
edo Cezannek edergintzari erakarri zion kontzeptu bera, inpresionistengandik
urrunduz gaiaren osaketa abstrakturantz
eramanez, formei eta koloreei esker.
1 Efemeroa
– 55 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 55
Ederra, benetan ederra, eskuin, ezker, gora, behera, arku,
zuzen, urdinez, morez edo beltzez osatutako marrak eta bolumenak.
Zenbat denbora ibaiaren ertzean eserita iragaten
nuen ez dakit, dirdirei begira, dardarazko higidurei so, gogoan
zizelkaturik gelditzen zitzaizkidan ikuspegi artistiko
haiei begira. Grina hura betiko gogoan sartu zitzaidan.
Besterik ez dakit. Nekien bakarra, gauza garrantzitsuenetarik
den zerbaiten aurrean nengoela, nahiz eta nire lagunek ez
batere ulertu adierazi nahi nuena.
Eguneroko bizitzarako halako beharrik ez zuten sentitzen,
hura ez baitzen ez jatekoa, ez edatekoa, ez praktikoa edo beharrezkoa.
Nola xuxurlatu hori gabe bizia ez zela berdina…
zaila, benetan zaila, batez ere bizirik ziren sentsibilitate gutxiko
bost gizonei; eta haurrak gazteegiak ziren hau guztia
uler zezaten.
Gelditzen ginen sei ar bakarrak arinki aurrera gindoazen;
eta ni, barneko sentikortasun korapilatsua ezin irentsiz, pentsakor
bihurtu nintzen. BAKAR eta AR soinuen arteko lotura
une hartan ikusi genuen eta sortu, emazterik gabe gure bakartasuna
izugarria baitzen. Haurrek ere sentimendu bera
bihotzean zeukaten, amak eta izebak desagertu zirelako, eta
haien begi aitzinean gainera. Pentsa zer bortitza izan behar
zuen bihotzez eta odolez maite diren guztiak bizia galtzen
ikusteak, denak, gizon ala emazte, ezer egin ahal izan gabe.
Bidea jarraitu genuen….
Erreka baten zarata entzun genuenean, isil-isilik gelditu
ginen, azken amiltzetik halakorik ez genuelako entzun ez
ikusi. Horri ere “Iz goa zu” izena eman genion. IZ, ura trumilka
zetorrelako, GOAZ, aurrera gindoazelako eta senak
eramanez, azken U hori oraindik kontzeptualizatu ez genuen
soinuaz.
– 56 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 56
Ez genekien non genbiltzan. Urrun. Beste mundu beltzaran
batean beharbada; ez genekien. Etorkin batzuen pare
genbiltzan, erdi eroturik, errorik gabe, lur galdu horretan
errotaz erotu nahi bagina bezala. Errotik ateratako erro gabeko
etorkinak, leize-minez josiak, bihotz-minez ikaratuak.
Baina biziaren bila aurrera joan behar!
Egarri ginaudelako xurrupaka edan genuen, eta ur fresko
bezain salbagarri hark barnean nabaritzen nuen min korapiloa
pasarazten lagundu ninduen. Denok ase ginen. Zintzurra
lehundurik, bazter hartan etzan ginen. Zenbat denbora lotan
iragan genuen ez dakit; baina, bat-batean, ezkerreko mendixka
hartatik heldu zitzaizkigun giza oihuek letargia sakonetik
iratzarri gintuzten. Berehala, defentsazko lehen urrats eta
keinuak egiten hasi ginen, halako beste gizasemerik arbasoen
leizetik lekutu ginenetik ez genuelako inoiz aurkitu.
Zuhurtzea beharrezkoa genuela sentitu genuen, lagunen heriotza
oraindik gogoetan baikenuen. Beste populu batzuk
existitzen zirenik jadanik ez nuen sinesten, nahiz eta jakin
itsasoen arteko eremu zabalean gu bakarrik ez ginaudela eta
gu bezalako beste batzuk izan zitezkeela. “AL-”en banaketaren
oroimena bururatu zitzaidan, zer bihurtuko zen neure
buruari galdeginez, baina mendiko beste alderdira jo zuela
gogoratu nintzen, beste mundu desberdin alderantz; eta
orain agertzen zitzaizkigun haiek Alen ondoriokoak ez zitezkeela
izan buruan hartu nuen.
Isiltasuna egin zen nagusi. Haiek ere hori bazekiten.
Mendi gainetik oihukatzen ari ziren, leize baten sarrera ilun
batetik. Oraino leizetarrak izateak balditu1 gintuen; harrigarria
egiten zitzaigun arbasoen bizia abandonatu genuenetik
erroitzez eta amiltzez ibiliak izan ondotik, hainbeste aldiz
denboraren nozioa galdu ondotik, halako izugarrizko atzera-
1 Harritu
– 57 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 57
pen baten aurrean egotea. Hala ere, ez gintuzten sobera modernotzat
hartu izan, emeki-emeki hurbiltzen hasiak zirelako,
mesfidantza baztertuz eta zuhur bezain goxoki guri
hurbilduz. Haien begiak bitxiak ziren, gizaseme bihoztunekoak,
aterpe baten bila zebiltzan gizakume on batzuenak.
Emeak bazeuden! Horretaz segur nengoen: ikusezinak
egon arren, haiek zabaltzen zuten sentikortasuna berehala
sumatu genuen, berehala ere leize barnean gelditu zirela.
Jende arrotz haren begiradan mota anitzeko sentimenduak
zagerizen1. Gure arteko konfiantza poliki-poliki sartzen hasi
zitzaigun, nork usaimena erabiliz, nork ukimen lehuna.
Multzo koxkor bat osatzen zuten, berrogei batena segurik,
eta nabaritu genuen bezala, emaztez betea, gazteak, ederrak
eta konfiantzaz inguraturik, orain harpetik ateratzen ari
zirenak... Sarraski bortitz haren ondotik neskarik ez genuen
ikusi, eta helgaitza iruditzen zitzaidan mirariak itxaropenez,
pozez bete ninduen. Elkarrengandik hurbildu ginenean,
gizonen bozak ozenago nabaritu genituen, jeloskeria nagusitzen
ari balitzaigu bezala; baina emeen bake keinuek isilarazi
zituzten, eta laster bat egin genuen.
Nahiz eta harpetarrak izan, gure ohitura berberak zituzten,
bereziki hizkuntzaren erabilpen kaxkar hartan. Gure
mintzaira bera zeukatela iruditu zitzaigun, IZetik etorria,
IZotzatik jalgia, IZanera hurbildua. Haiek ere izotzaren erasoa
bizi ote zutenez galdegiten nion nire buruari. Ezetz iruditzen
zitzaidan, leku epel batean zeudelako eta hainbeste
denbora iragan baitzen... baina haiek ere gure esperientziaren
araberako uneak bizitu izan balituzte? Eta han bertan,
mendixka horien leizeetan eta tradizionalistak izateagatik ez
mugitzeko erabakia nahiez hartu balute? Sinesgaitza egiten
zitzaidan, ez nuelako imajinatzen halako leku zelaietan guk
1 Agertzen ziren
– 58 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 58
bizi izan genituen hormaketa bortitzak izatea ere; hainbeste
amiltze, ordoki, erroitze eta aldaketa iragan genituen honaino
iristeko, hori beti hala izanen litzatekeelako ideian murgildu
eta ito nintzela. Halere, aurkaritza bat bazegoen, eta
ideia horren kontra jende horren atzerapena neukan.
EME soinua maiz ahoskatzen zuten. Laster ezagutu nuen
haren esanahia.
IL soinua ere bai, biziki. Ulergaitza egiten zitzaidan. Hura
onartzeko indar askorik ez nuen egin behar izan. Nere IZ-a
eta haien ILa fite elkartu genituen, eta zenbait kontzeptu berri
adierazteko gai bihurtu ginen. Orain hainbeste ilargi asmatu
nuen nire lehen hitz poetikoa gogora etorri zitzaidan,
eta BIZIL haren zentzu osoan ulertu nuen, IZ-IL, hilik ez den
bizian bizirik ez dagoela adierazten zuena.
L hura urari, biziari eta sexuari lotuta zeukaten batez ere.
IZTIL hitza nire buruko almazen fonetikoan aspalditik bizirik
bezain ahantzirik zegoena segidan sortu genuen, IZa h-
IL-a adierazteko.
IZAINA, izean iza zurkaizteko dabilen aberetxoa, ISIL ere
bai, hitz hila bezala, IZDAN edan esateko edo IAN edo izan
jateko. Berriz ere ohartu nintzen guk ere halakoak lehenagoko
denboretan erabiliak genituela, baina arras ahantziak genituela,
beharbada neska guztiak desagertu zitzaizkigularik.
Ez naiz oroitzen. Aspalditik erabiltzen genuen ZAKIL hitzaren
esangura azkenean ulertu nuen. IZ-ak-IL-etik jina, IZ-etik jalgia,
IL-etik jautsia, biziaren ideiatik etorria, ezerezetik sortutako
bizigaia: IZ-ak-IL= IZ-an-HIL= Zakil. Barrabil ere bai,
AR HIL-etik etorria.
Ustekabean, geuk genituen hots ugari kontzeptualizaturik
zeuzkatela ohartu nintzen. I hura guk ere hilaren adierazteko
– 59 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 59
bageneukala oroitu nintzen. Horretan ageri zen beren ohiko
zelai bizilekua.
L, ezezaguna eta misterioa markatzeko.
B, agindurako.
N, ni adierazteko.
G, gu eta Z zuek aipatzeko...
Gureak, haienak, ez dakit norenak ziren baina berdin zitzaidan,
haien agertzea eta gurekin nahastea aurretik idatzita
zegoela zirudielako, eta gure patua haietaz egina zegoela,
haiena gutaz bezala. Halere, berdin ez zen, berehala ohartu
nintzelako helbururik ez zutela eta haien zoria gu aurkitzea
zela.
Azkenean, bietatik bat egin genuen, lehen aldiko hizkuntzen
arteko loturek eta nahasketek aberastasuna baizik ez zutela
sortzen ikusiz.
Emeki-emeki, gure oinarrizko hiztegia tinkatu genuen.
Gure kontzeptu zaharrak ere bereganatu zituzten, guk haienak.
Herri beretik heldu ginenez ez nekien. Herri bera osatuko
genukeela dudarik ez nuen. Elkarrekin gelditzea erabaki
genuen. Hori izan zen gure bizi luze hartan hartu genuen
deliberatze1 zuhurrena, onena, ondorio handienekoa. Denek
hori bagenekien. Gure gorputzek ere bai. Neskak laster haurdun
egon ziren, eta irria berriro itzuli zitzaigun, bizitzeko
gogoa ere bai. Nola ez! Emazteak, sexua, lagunak, haurrek
lagun berriak, amodioa, goxotasuna, elkar laguntza eta ekarpena.
Zer gehiago, uros egon gintezen?
Beste leku hurbiletan halako populuak izan zitezkeela
pentsatzen hasi nintzen, eta denak batzen bagina izugarrizko
herria sor genezakeela ere, eta zer esan aberastasun guziez,
sor zitezkeen hizkuntza berriez, guk iturburua eman genion
hizkuntza horretaz, gureaz, euskaraz.
1 Erabaki
– 60 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 60
Bigarren aldiko, neure populuaren etorkizuna bizirik segurtaturik
ikusten nuen, lehena leizea utzi genuenean izan
baitzen. Haiek inpresio bera ukaiten ahal zutela, orain, momentu
berri hartan, gu aurkitu gintuzten unean ohartu nintzen,
guk jadanik izan genuen hura, eta haien irrietan
etorkizuna zorionez beterik zeukatela nabaritzen zitzaien. Ez
dakit, baina banekien bakarra hauxe zen: emazte haren bozak
manaturikoa betetzen ari zela, eta gertakari guztiak gure
helburua hornitzeko eginda zeudela.
IZOR... IZA hor, zeukan eme haurdunak. “ORITZA” bere
lehen esnea, edo IZNEA.
B!IZI, bizitzeko agindu teologikoa?
IZAR, IZ zahar edo IZ AR, goian zegoena?
GIZa, GU IZ
IZAGU, ezagun (IZ,GU)
LAGU, lagun
ALU, ILUN, IL, LO, ISIL, LIZUN, L-rekin asmaturiko hitzak
misterioa erakustekoak ziren. Emazteak galdu ordutik
ahantzi genituen kontzeptuak populu berri honi esker berriro
eskuratzen genituen, haiek leizetik ez mugitzeagatik ezagutzen
ez zituzten bezala. Biek betiko bat egin genuen.
IZ txistukari haren ondorioak gainean genituen, eta
emazte haurdun baten uraren iduri, gure IZ-kuntza IZURI zitzaigun,
IZ-etik IZ-ana, IZ-kera, Izena, IZ-urtzetik IS-uria, IZ,
UR-a, nardagarri hartatik. Zer nardamen zoriontsua. Biziaren
ildoan ezarri gintuena, gizakiaren nortasunean sartu gintuena.
Bi tribuak ados, adiskideak egin ginen, eta hain atzerakoiak
ez zirela ohartu ginen: leizea ez utzi arren kanpoko bizia
sakonki zezaguten. Beste bizimodu bat hautatu baitzuten,
lehengo biziarekin hausten ez zuen harpeetan gauez egotea
– 61 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 61
eta egunez inguruan zituzten bazterretan bizitzea. Batere zozoa
ez zen, nahiz eta akats handiak izan; hala nola, abentura
berriak ez ezagutzea, behar berrien premiak ez onestea eta
arriskurik ez jokatzea. Gure akatsak beste modu batekoak ziren;
emazteak galtzera eraman gintuzten erakoak, adibidez.
Nork zuen arrazoi ez nekien; halere, guk sortu genituen gauzak
hain ugariak ziren besteei adierazteko gai ez nintzela.
Hizkuntzaren eboluzioan garbi zegoen gure bizimoduak
abantaila izugarriak zituela eta abenturari esker gure hiztegia
hornitzen arituz egon ginela, haiek arlo horretan behintzat
nahiko aitzinamendu murritza bizi izanez.
Beste haboro bat maiz azpimarratzen zidaten: haien mendi
azpitik iragaten ziren guztiak ikusten ahal zituztela eta hotel
batean geldi daitekeen bezala ibiltariak beren
sedentariotasunaz kutsatzen zituztela, denei irabaztekoa baizik
erakarriz. Harriturik nengoen, beste populu batzuk ordoki
hartatik iragan zirela aitortzen ari zitzaidalako. Nik uste
nuen soil-soilak ginela, baina plazer handia eman zidan ikusteak
hizkuntza mailan gu ginela aitzinatuenak eta gure linguistikako
urratsak inork ez zituela aurkitu. Pozik nengoen,
batez ere bi gauzaz: bat, denen artean herri bat osatzen ari
ginela; eta bigarrena, emeki-emeki euskara denen mintzaira
bihur zitekeela, leize hartatik beste batzuk iragaitean agian
guk erakutsitakoa ikasiko zutelako. Nire teoria hankaz gora
joan zen bidaia gurekin jarraitu nahi zutela esan zigutenean,
gazteenek, bederen; are gehiago, batek galdegin zidanean zer
alderantz abiatu behar genuen, beherantz edo gorantz?
Zozotzat hartu nuen, eta hura nire iker-mundutik, behingoz,
baztertu nuen.
Aldiz, beste egun batez, supazterrean lasaiki jaten ari ginenean,
haien agintariek sasi elkarrizketa hartara zerbait bi-
– 62 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 62
txia ekarri zuten, gurekin ikasi zutena erroitz batetik erori
izan balitz bezala bizitzen zutela, zerbait oldargarria sentitzen
balute bezala. Aitormen horrek haien pentsamen ahalarekin
baketu ninduen, ederra baitzen halako inpresioa
ukaiteko ahala izatea, batez ere guk bizi izan genituen guztiak
ezagutu gabe. Aski hitz ez genuen gauza horiek guztiak
adieraz genitzan, baina keinu berriak eta espresio bereziak
erabiltzen hasten ginen, sentsazio bakoitzari zegokion jestua
erabiliz. Keinu kontzeptuetan sartu ginen. Ez guk ohiko leize
hartan izaten genituen araberakoetan, ez, adituetan baizik,
gure hitzak hobeki adierazteko sortu genituenetan.
Egun hartan eta lehen aldiz, gertatu zitzaizkigunak kontatu
nizkien, amiltze ugarienak, deskubrimendu aberasgarrienak,
bizitzeko era berrietara egokitze hauta beharrak,
hartzarenak eta hizkuntza asmatzeko eman genituen pauso
guztiak... Arras lagun bihurtu ginen, bien artean gure populuaren
etorkizuna osatzen ari ginela denek bagenekien.
Partitzeko tenorea heldu zitzaigunean, leizea eta haien ordoki
gozoa utzi genituen, gure helburua han gelditzea ez
baitzen, mundua kurritzea baizik, gure misioari segibide naturala
eman geniezaion.