B
Aspalditik ikasleek goaitatzen zuten toponimiako kurtso
hori, irakasleak behin baino gehiago aipatu baitzien lurraldetasuna
erakusten duen toponimiaren inpaktua, etnia baten
kulturaren hedadura begiaren bistan uzten duena.
Obsesionatuta egon balitz bezala, irakasleak IZ-era bazter
guztiak ekartzen zituen, gehienetan arrazoiz, besteetan ez,
baina honetan behintzat erakutsi zizkien frogak ukaezinak
– 63 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 63
egin zitzaizkien. Beste batzuetan, aldiz, bere solasa hipotesian
gelditzen zen eta latina eta grekoa erasotzen zituen,
haien nagusitasuna eta haien iturburu ezagun gabea. IBAI hitzari
usu lotzen zaion iturrian bezala, latinezko YBIS iturburua
zalantzan ezartzen zuen, IZBAIaren teoriak bere logika
handia zeukalako eta euskara latina baino aise lehenago existitzen
zelako, hark ere, grekoak bezala, nonbaitetik bere hitzak
hartuta lituzkeelako.
Eredu gisa, maiz aipatzen zizkien ere AMA edo EME hitzak,
M soinuarekin haurrak amari deitzeko erabiltzen duen
soinu naturalaz, MMMMa, muxuarentzat bezala. Beste hizkuntza
anitzetan soinu hori ere agertzen zela zioen; batez ere
indoeuropar hizkuntzetan, euskararen ondoko mintzairetan,
inork inoiz aipatu gabe nondik zetorren. Latinezko MATER
hitzaren balizko iturburua ez zitzaion axola; are gehiago, horren
aurka zaltxan1, zoldarren2, inon M horren lehen zentzua
aipatzen ez zelako. Afera ez zen latinak edo grekoak eman
zuen hitza begiak itxirik onartzea, baizik eta latinak ere daukan
M soinua nondik zetorren eta nola sortu zen aztertzea.
Beretzat, arazorik ez zegoen.
“Beha ezazue”, esaten zien, “latinez: mater; grekoz:
mêtêr, eslabo zaharrez, matir; islandiar zaharrez, mohdir;
albaniarrez, motrë; irlandiar zaharrez, mathir; armeniarrez
mayr; germaniar zahar garaian, muoter; lituaniarrez, mote
eta sanskritoz matar. Nondik heldu ote zaie M horren kontzeptua?
Lehenagoko hizkuntzetatik, edo haiek asmatutako
erro batetik? Zalantzarik ez da esateko hamar hizkuntza horien
kontzeptua beste ama-hizkuntzetatik noizbait ukan dutela,
haien aurrerago zeuden beste hizkuntzetatik; eta,
hizkuntza haien artean, zalantzarik gabe, euskaratik, aitzinagoko
hizkuntza izateagatik soilik. Horrek ez du esan nahi, za-
1 Altxatzen zen
2 Oldartzen zen
– 64 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 64
harrena izan arren, euskara bakarrik existitzen zenik horiek
baino lehenago, baina bizi zirenen arteko bat zela, eta, beharbada,
itsasoen arteko eremuan mintzatzen ziren hizkuntza
gehienetan jadanik M kontzeptu hori bazen. Zergatik ez pentsatu
euskarak ere horretan zerbait ikustekorik baduela?
Interesgarria, ezta?”
Ikasleak mututurik zarraiten1.
“Begira eta IZera itzultzeko, gure leku izenetan harrigarria
baita, IZ horren presentzia, ura adierazteko eta tokiaren
arabera izatik noizbait egindako hitzak esateko, izan daitezen
zuhaitzenak, toki berezienak, ibar ala mendienak, hala nola
beste hainbeste elementuenak. Lekuak eredutzat harturik gure
hizkuntzaren hastapeneraino gigoz2, eta oraino bizirik
dauden izenek, burutik oineraino, gure mintzaira erakusten
digute.
Beha ezazue: jadanik, gure probintzien izenetan, elementu
adierazgarriak agertzen zaizkigu; hala nola, BIZkaia, kai,
ai, beherantz joaten den zerbaiten adierazgarri izanez eta IZ,
uraren kontzeptua dakarren soinua, dudarik gabe. Lurralde
horretan ageri diren hainbeste herri, mendi edo ibar denek
IZ edo UR daukate”, eta zerrenda luze batean sartzen zen:
Ispaster, Berriz, Laukiniz, Lemoniz, Muskiz, Gordeliz,
Fruniz, Gautegiz, Nabarniz, Gizaburuaga, Urduliz, Lizama
(lezama)... “nahiz eta azkeneko iz hori batzuek latinari erantsi.
Zer esan Nafarroan diren guziez, harrigarria baita halako
Izaren aldeko hiztegi hain aberatsa egotea:
Izu, Iza, Enderiz, Goizueta, Leiza, Urdazubi, Urzama,
Lizarra, Urantzia, Murtxante, Auritz, Izaba, Oiz, Arroniz,
Munárriz, Aniz, Orbaizeta, Aoiz, Ostiz, Eskiz, Arizkun,
Izpegi, Bertiz, Olaiz, Agoitz, Zizur, Biurrun, Lizagorria,
1 Jarraitzen zuten
2 Igotzen gara
– 65 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 65
Ziriza, Elizondo, Izagra, Astiz, Oharriz, Arruiz, Uizi,
Lizasoain, Arraiz, Iraizoz, Lizarra, Lizaso, Lizoain,
Orisoain, Oloriz, Iscar, Iso, Izco, Oteiza, Itoiz; horri bai
izen predestinatua ezarri ziotela, ito, iz. Nork jakin behar ote
zukeen bertako izak inguruak ito behar zituela mende batzuen
buruan; sinesgaitza, benetan... eta ur edo herri hotzarekin
diotenak: Leotz, Erriotz, Oroz, Arraiotz, Imotz,
Almandoz, Urroz, Zangotza, Izoz, Urdanotz, Azpirotz,
Alkoz, Zenoz, Oronoz, Bidangoz, Ustarroz, Oscoz,
Imizkoz, Larraioz, Madoz, Galdurroz, eta beste hainbeste.”
Hainbeste ereduren artean, ikasle batzuk aspertzen hasi
ziren, baina berdin zuen, adierazpena tirrinta jo arte segitu
behar baitzuen.
“Hainbat ikerketa eta hiztegi etimologikotan, gure otz
hori OSSUM atzizki akitaniarrari lotzen zaio ere, Landesetan
dagoen Biscarrosse hitzean bezala, edo Biarnon Navarros
edo Giscos beste horietan, Gisacossum hitzean aurki daitekeen
antzera. Jakin ezazue ere Portugalen, Lisboatik nahiko
hurbil, Nafarros aurki daitekeela. Baina aurrerago joanez,
euskararen eragina aski garbi ager daitekeela uste dut, otz,
izotzatik jalgita.
Iza ere Gipuzkoan, Ordiziatik, Itziarrera edo Albistur,
Ormaiztegi, Itzurun, Istiña, Itziar, Iztueta ala Alkiza,
Lizartza, Abaltzisketa, Itsasondo edo Jaizkibel,...”.
Nahiz eta ongi ez oroitu, zerbaitek bultzatzen ninduen
Gipuzkoa hitza Gizpu..koatik etor zitekeela, Gu, IZ, pe??
Uraren bazterrean, Iz osoaren, itsasoaren ondoko lurra,
L... ur... iz... gu.
Araban, Gasteiz, Argomaniz, Estibaliz, Argandoniz,
Albeniz, Izarra, Ariz, Arizaharra, Zurbitu, Apellaniz,
– 66 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 66
Ibisate, Gordeliz, gehienak IZ ur lokalizatzaile atzizkiarekin
osatuak.
Iparrean, Isturitze, Aiziritze, Isturitze, Izpura, Izura,
Ainhize, Zalgize, Oskix, Akize, Bardoze, Barkoxe,
Bizkarrotze, Araotze, Uztaritze, Bizkai, Itsasu, Gixune,
Lapizketa, Lohizune, Miarritze... eta “Zibero”,“IZBERO”tik
heldu daitekeena.
“Begira, euskal ikertzaile hoberenetarik bat Luis Mari
Mujika dugu, eta berak esandakoa kontuan hartzekoa da.
Hitz horien guztien esplikapena Mujikak bere etimologiazko
ikerketetan ematen du, latineko erroa ukan dezaketela
aipatuz eta genitibo lekutzailea izan daitekeela esanez. Ados,
baina zergatik ez onartu genitibo horrek ura dagoen tokia
adieraz zezakeela? Berak, bere ikerketen ondorioz, IZ toponimikoek
ibai-ahoaldeko eskualdearekin bat egiten dutela
gehienbat esaten du; baina ez, dioen bezala, itsasontzi erromatarrak
bertan sartuko litezkeelako, baizik eta Iza euskaraz
ura delako. OS kasuan, IS atzizkia bezala latinezko hirugarreneko
deklinabidearen ICI-tik etortzea litekeela dio.
Formularen eredu analogikoa dirudiela esaten du, nahiz eta
IZ iturburua ez baztertu. Elkar influentziak izan daitezkeela
ere bai.
Nahiz eta euskarak gizon eta emaztearen funtsezko ezberdintasunik
mintzairan ez egin, morfologian esan nahi dut,
erdi aroan asmatu diren femenino ondoko hitzek genitibo
latina dutela dio Mujikak; hala nola, Lopeiza, Otxoiza,
Martiza, Saustiza, edo feminizatuak izan diren hitzetan
IS+A= SA eman dutenak; hala nola, artzaintsa, errientsa. Ez
al da bitxia emaztearena adierazteko IZa ere erabiltzea?
Izaren ugaritasuna erakusten duen barne tokia, magina.
– 67 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 67
Mujikaren aitorpen ederrena hauxe da: Aoiz, Berriz,
Muskiz, Gorliz... eta aipatu ditudan halako hitzetan: “erroa
euskaran, agian, bila daiteke”, dio, “eta beste aldetik, izen latin-
galo erasorik ez baitugu oraingoz konstatatu.” Geroago
liburuan EZ atzizkia horrekin lotzen du, gaztelaniaz diren
izen guziak adierazteko, Gonzalez, Galindez eta halako guziekin”.
“Denbora galduko genuke hainbeste hitz aipatzen, baina
argi da Iza eta Ura izan direla gure toponimiaren elementu
nagusiak. Haien hedaduraz hitz egitea garrantzitsua liteke,
Europan eta Mendebaleko Asian Izarekin egindako toponimiako
hitzak ugariak direlako ere, gehienetan urari loturik
dauden hitzak edo ibai izenak direlako, edo ibaien ondoko
aintzirak, edo itsasoen bazterrean daudelako.
Ezagunak ditugun Islandia, Irlanda (uraren lurra), Istri,
Iranen, Pakistanen, Egipton, Turkian eta inguruko herrietan
dauden Istanbul, Iznit, Tlibissi, Tabriz, Ispahan, Dizful,
Nysa, Issos, Issyk, Istria, Israel, Iskenderum, Islam,
Islamabad, Tisza, Pisidia, Sais, Ischia, Ismailia, Izmir,
Benizli, Izmu, Bisayas, Cris, Timisoara, Missolongi,
Sysran, Nicea, Licea, Iskar, Cisik, Styx, infernuko erreka eta
beste hainbeste; eta, bereziki Misr (Egiptoren arabiar hitza)...
Italian edo beharbada Iztalian, Sizilia, Misena,
Isthmus, Issus, Isonzo, Iseo, Pisa, Portizi...
Pentsa ere tokia adierazteko Mendebaleko Asian Misia,
Lisia edo Istan erabiltzen den atzizkia, IZ atzizkia eta harritzekoa
den tokia markatzen duen An inesiboarekin osatuta...
Atzizki bezala, ikertzaile anitzek diote IZ lokalizatzailea dela,
ugaritasun adierazlea. Zalantzarik gabe horretan gaude, ur
ugariaren lokalizatzaile zaharra, beste hizkuntzetara pasa izan
zitekeena”.
– 68 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 68
Ikasle gehienak aspertzen ari ziren; ez denak, eta hori
nahikoa zitzaion horretan tinko jarrai zezan.
“Istan horrekin, beraz, Pakistan, Afganistan, Kurdistan,
Kazakhstan, Turkmenistan, Turkestan hiria, Uzbekistan,
Kirgizistan,Tadjikistan...
Beste izen batzuk, hala nola, itsaso bazterrean dauden
Tunis, Tingis (Tanger), Zarzis, Bizerta, Biskia, Cisjordania,
Cisleitania edo Ischgl, Isar Alemaniako ibaia, Bizkia, edo
hurbilago eta mendebalean diren Olisipo (Lisboa) eta
Portugalen kokatzen diren beste hainbeste. Harritzekoa da
ikustea nola Lusitaniako itsas bazterrean Bizkaia hitza aurki
daitekeen, itsasora jaisten den kasko baten izena adieraziz, IZ
eta AI batuz. Lisboaren inguruko itsasertzean beste herriak
ala ibaiak Iz-rekin eginak direla ohar gaitezke ere; hala nola,
Cascais, Cabriz, Erizeira, Ameais, Palais herri edo herrixkak
eta Lizandro erreka.
Zer esan Hispania, Hispalis (Sevilla) hitzez, gehiago oraino
Paris, Parissi zelta populu baten izenetik datozen hitzez,
Seinaren uharte batean bizi izan zena. Beste hitz soilek daukaten
esanahia ere harritzekoa da Mistral, Mediterraneoko
depresioetatik datorren haizea edo Oasis, beti Is lekutzailearekin
azaltzen duen basamortuan dagoen ur-tokia. Isca, portugesez
arrainak arrantzatzeko erabiltzen den beita1 da,
bereziki atunak, ezpata arrainak eta halako arrain handiak
arrantzatzeko erabiltzen diren arrain txikiagoak.
Egia da latineko hiztegi batek sekulan hitzen iturbururik
ematen ez duela, denak zerutik etor balira bezala, eta inoiz
ez dute erroa adierazten. Egia da ere latinak funtsean euskararekin
gutxi ikustekorik daukala, hitzen erroari dagokionez,
latinak euskarari gero erakarri dizkion hitz ugariez aparte.
Ez, ez, hasierako morfologia, eta fonetika esan nahi dut.
1 Arrainak bazkatzekoa
– 69 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 69
Halere, elementu batzuk bitxiak dira; hala nola, ISrekin,
Quis nor, edo zentzu zabalago batean IS ablatibo lokalizatzailea
izatea, Aquis, Aquais bezala. Beste adierazgailu batzuk
izan litezke ere Piscis, arraina, Pistrix, balea, Viscus eta
Viscerus, barneko errainak. Grekoak ere Idis, Acis, Chalis
eta halako anitz baditu.
Aipamen berezi bat egin nahi nuke hemen: lehengo lengoajeetan,
zaharrenetan esan nahi dut, ligurioa bazegoen,
oraingo Italiako iparraldeko inguru zabal hartan mintzatzen
zena, italieraren eta zeltikoen arteko hizkuntza, dirudienez;
eta honen toponomastikan, lekuzko hitz ugari ASK eta OSK
(asque,osque) atzizkiekin bururatzen da. Ez al da aldiberekotasun
bitxia, Baskoin, Basque, Vasco eta beste hitzekin bat
egitea, Oskix, Ozkiz (Zuberoko mendia edo lepoa)... egiten
duen bezala? Eta Lascaux, laskoz?”
Ez zekien segitu edo ez, baina hain beroturik zegoen, aurrera
jarraitu zuela:
“Mitologiak bere garrantzia badauka, eta Iz soinua hartzen
duten hitzak ugariak dira: Ismena, Ediporen alaba, Isis
eta Osiris, grekoen sinesmenetatik hartuta, Ishtar semiten
zeruaren jeinua, Iseut... eta benetan harritzekoa dena Kristos
izena da, Kristo, Christ eman duena eta “is” barnekiarekin
egina dagoena eta olioaren bustia esan nahi duena. Biblian
agertzen diren Isaak, Ismael, Moises ahantzi gabe. Umorea
ez galtzeko, aipa ditzagun ere “Iscariota” Judas apostolua zenaren
izengoitia eta “Artista” mitologiakoa baino, elukubrazioneetan
aritzen den zerbitzariaren izatea.
Gaurko Frantzian eta inguruko herrietan ere, urarekin dakusaten
hitz anitz bada; hala nola, Isle eta Isere ibaiak, Iseran
mendia, Isard mendietan dabilen aberea, Issarles aintzira,
Baïse erreka, Issyrekin egiten diren herri izenak, Isse, Issard,
– 70 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 70
Issé, Issey, Issancourt, Issenhausen, Ids eta Ifs ibaia,
Izaourt, Is, Bischeim, Lisburg, Issoire, Issigeac, Issanges,
Issans, Les Eyssies, Lis erreka, Issehan, Isberg, Anniissy,
Isles, Cisieux, Lisieux, Auñamendietan dagoen Aubisque
lepoa, Alpeetan dagoen Bisorte ur-jauzia, Isola edo Lisola
Alpeetan ere eta A. Dauzat eta Ch. Rostanden hiztegi etimologikoan
hidronimo bat bezala adierazten duten Eix, benetan
iturburu ilunekoa. Arise ibai baten izena, Liz, Garona garaian
dagoen beste bat, Hispanian Lez bihurtu dena; Isches,
Ister, Issor edo iparraldeko uharteetan erabiltzen den Is izena,
Is Feroe, Is Orcadia, is Shetland eta abar. Ameriketan diren
Missouri, Mississipi ibaiak edo Mistassini aintzira”.
Ikasleekin pozik zegoen. Gaurko kurtsoa ez baitzuen batere
prestatu, eta, azken finean, gehien-gehienik betetzen zutenak
halakoak ziren. Eta ikasleek haien barne-barnean gauza
bera sentitzen zuten.
Iguazu hitzak harritu zituen, Guaranik ere bai, indio izenak
zirela baitzekiten.
IZ GOAZ ZU sinesgaitza zuten interpretazio bitxi horrekilan
ez zitekeela aitzinera joan esaten zuten eta bere buruan
asmatutako zerbait baizik ez zela zioten. Zientifikoa ez zen.
Uruguay, aldiz, bai... Ur..gu..ai (behera aldera doana). Beste
esanahia omen du indioz, bare kurkuiluen lekua, baina zer
hobe ura baino karakoilen biziarazteko?
Ikasleek zerbait garbi bazekiten: irakaslearen hipotesi hori,
obsesio bat izan arren, Izaren erran nahia sistematikoki
erakusten zien ereduetan bazageriela. Batzuetan akats batzuk
egitera eramaten zuen, baina hainbeste aldiberekotasun aurkitzea
txantxetakoa ez zen. Hanka sartze batzuk egiten zituela
bazekiten ere, nahiz eta haien ezjakintasunak hori pentsatzera
bultzatu. Ikasle gazte guzientzat bezala, idatzitakoak sakra-
– 71 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 71
tuak izaten ziren, eta aski zen edozein gauza liburu batean
agertzea onargarria izateko. Eta maiz hori gertatzen zitzaien,
batez ere greko ala latineko jatorria azaltzen zuten hitzekin,
inon ez baitzen idatzia hori baino lehenago mintzatzen ziren
hizkuntzetan iturburua har zezaketela, aurre- indoeuroparretan.
Aski garbi zegoen latinak, zeltak, grekoak eta halako hizkuntzek
ere nonbaitetik erroak zurkaiztu zituztela; eta, nahiz
eta gizakiak hizkuntza berriak asmatzeko gai izan, sustrai batzuk
lehenagoko mintzairetatik hartuak ziren; eta, Europako
kasuan, euskaratik eta aitzin denboretan bizirik zeudenetatik
ere.
Batzuetan, ikasleen mesfidantza derrigorrezkoa zen; batez
ere, umorez beterik, nahitaez gauzak nahasten zituelarik.
Esan bezala, gazteak konbentzitzeko, irakasleak esandakoak
nonbait idatzirik agertu behar ziren, eta imajinazio baten iturritik
zetozen gogoetek bi bide zeukaten, sinesmenarena eta
onarpenarena, irakaslearen ikerketa pentsamenak interesgarriak
iruditzen zitzaizkielako edo bigarrena, bazterpena eta
ez-onarmena. Batzuentzat, txorakeria bat baizik ez zen, baina
beharbada ez zekitena, zientziak irtenbiderik aurkitzen ez
zuelarik, misterioari, poetikari eta asmakuntzari lekua utzi
behar zitzaiela. Erreakzio horri erantzun zehatza eman ziezaion,
irakasleak liburu bat idaztea pentsatu zuen, batez ere
euskal iturburuaz arituko zen liburu bat, bere teoriaren berri
emateko gisan, ikasleek idatzita ikusirik zalantzarik ukan ez
zezaten. Idatzirik zegoena sakratua omen zen.
Nahiz eta hark ez etsitu hala zenik, pozik eta gustura zeuden,
betiko lelo zaharretatik urruntzeagatik eta zerbait berria
entzuteagatik.
Munduko toponimian eta fonologian euskal erro eta soinuetatik
heldu ziren hainbeste hitz ikusiz, misterio izugarri
– 72 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 72
bat zeukaten begi aurrean: euskal influentziaren hedadurarena
eta euskal jendeen ibilbidearena. Edozein hizkuntzatan
ikus genezakeen euskal iturriaren tanta berezi hori nola adierazi,
nola froga? Adimenetik kanpo genuen zerbait zen, baina
poesiak eta bitxikeriak leiho itxiak irekitzera eta hipotesi
berrietan sartzera laguntzen ahal gintuen.
Froga gehiago ukan zezaten, liburu horretan hizkuntza
berri bat asmatzea pentsatu zuen, euskararen pareko mintzaira
fabrikatuta, edozein oinarrizko soinurekin, soinu berezi
batekin hasia eta hazia eta, izadiak lagundurik, edozein hizkuntza
asma zezakeela erakusteko. Baina hori guztia egiteko
astirik ez zeukan, eta beste aro baterako baztertu zuen.