29 11 itsas bazterra

11

Itsas bazterra

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 217

gehiagotan berak ez zuela nahi erakutsi zidan, Itzala tabernan

garbiki agertu zen bezala. Azken boladako eskasiak neure beharra

sortu ote zion? Aitortzen zidanez, hala zirudien; eta,

nahiz eta argiki maite ninduela ez esan, lehen aldiz susmo

hori ukan nuen. Irri eta solasen artean, semafororaino abiatu

ginen, eta zurezko aulki orlegi baten gainean eseri ginen.

Begi-bistan genuen ikustaldia paregabekoa zen, itsaso urdinurdina

luhartzeraino zedaen1, isil-isilik, bare-barerik.

Tamariz txiki haien itzalpetik eta ezkerreko aldean, itsasoari

parez pare aurpegia ematen zioten mendiak genikuskeen.

Lehen lerroan eta kolorezko antena luzea tontorrean, Alizen

lantokiaren mendia zigoen2, sendo bezain lerdena, jainkotsa3

baten egoitzaren antzekoa. Uretan eta uhintxo herabeen artean,

bere lur dirdirek itsasoa iluntzen zuten, isla itzalarazleek

argi urdinari bere distira ematen ziotelarik; eta gu, aulkian

jarririk, edertasunaren egarriz eztiki musukatu ginen, gure

ezpainak lehen aldiz elkar tinkatuz. Inoiz ez nuen halakorik

sentitu; eta, kresalaz inguraturik, bihotza urtu egin zitzaidan.

Berriz ere musuka aritu ginen, elkar tinkaturik.

Zenbat denbora han egon ginen ez dakit, baina altxa gineneko,

jadanik, iluntzen hasi zen, eta etxe aldera joan ginen.

Semaforoaren aurrean iragan ginenean, Liz eta Alitxo

gogoratu nituen eta mundu berrira iritsi nintzen lehen egun

hura ere bai. Noiztik ez nituen gogoan hartu ez nekien ere,

hainbeste gertakizun bizi izan bainituen.

Etxera iritsi ginenean, Aliz gora eramateko nahia zapuztu

egin zitzaidan, berehala etxera joan behar zuela esan zidanean.

Berriz ere ezetz! Ez nuen batere insistitu, berak bazekielako

zer egin eta gure harreman berrian sartzeko lehen

1 Hedatzen zen

2 Igotzen zen

3 Jainkotsa= Jainkosa

218 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 218

1 Muxutxo

219 –

funtsezko urratsak eman genituelako. Pott1 goxo bat emanez,

bakoitza bere egoitzara sartu zen.

Biharamunean deitu nion, ea egunkarian irakurri nuen elkarrizketara

nirekin etorriko zenez, arratsean liburutegian

linguistikako hitzaldi bat zegoela eta. Dena metatzen zitzaidala

iduri zuen, zerbaiten burutapena izan balitz bezala: liburutegia,

Alanen esanak, eskolako irakaspenak, egunkarian

irakurri nuen alizi buruzko artikulua, SUBAL, IZAL eta

EMARIZen teoriak, eta orain elkarrizketa. Horri guztiari

Alizen aldeko amodioa gehitzen banio, sumendi baten pareko

leherketa baten erdian nengoela zirudien. Hirietako jaietan

izaten diren su artifizialen antzera, azken trakara iristen

ari nintzen, gero eta gehiagoko su argitsuan azken leherpena

arte. In crescendoko azken irtenbidera banindoan, eta suak

irakiten bazeuden bezala, bat gehiago irentsi zitzaidan, liburutegian

zegoen mahai ingurua. Nahiez eginda zegoela ematen

zuen, eta gainera etortzen zitzaidan hura garrantzitsua

izango zela banekien, hemendik aurrera gertatuko zitzaizkidan

guztiak bezala. Alani deitu nion ere, eta zazpietan plaza

karratuaren arkupeen azpian hirurok bildu ginen. Eguerditan

liburutegiraino hurbildu nintzen, atean zegoen iragarki handia

ikusteko asmoz. “Aliziaren iturburua” titulutzat zekarren.

Hizlarien izenak aipatuta zeuden ere: Anat Oihartzabal, Jon

Naberan, Beñat Kapanaga eta Koro Mujika, denak bertako

hizkuntzalariak eta idazleak. Jadanik bihotza pil-pilean, arratsalde

osoa dardaraz iragan nuen, Alizekin berriz elkartzeko

urduritasunez, baina bereziki hizkuntzaren arloko zehaztasun

gehiago izango nituelako. Arrosario baten harriak eskuan

ahurkaturik izan banitu bezala, ate aurrean zegoen lerroa

emeki-emeki laburtzen hasi zitzaigun, osoki desagertu arte.

Banaka-banaka sartu ginen, eta bertako langileek Aliz modu

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 219

atseginez agurtu zuten. Berak aurkezten ninduen moduz, denek

zerbait gure artean bazegoela nabaritu zuten, berak

nahita egoera berri hori plazaratu nahi balu bezala. Ezin atseginagoa

egin zitzaidan. Ezagutzen ez nuen jende mordo bat

aurkeztu zidaten, Alizen lagunak baina Alanenak ere bai.

Jontxu bertan zegoela ikusi nuen eta buru keinu batez agurtu

nuen.

Elkarrizketarako dena prest zegoen, mahai inguruko guztia

gertu-gertu: kameradunak, soinu-hartzaileak, argiak, publikoa

eta aurkezlea. Bere aurrean mahai zabal bat zegoen,

eta gainean, liburu andana bat. Telesaioa hasi baino lehen,

kamara batek froga eta saio batzuk egiteko mahai gaineko liburuak

banaka begiztatu zituen.

Gehienak ezagunak nituen. Lehengo zoomak Hyacinthe

de Tharenceyren liburu bat erakutsi zuen, bigarrena Noam

Chomskyren estrukturalismoari buruzko saioa, Humboldten

euskarari buruzko ikerketak erakusten zituen ere, Alex

Arizkunen “Qué cabrón” liburu bitxian begia gelditu zuen.

Txema Larrearen “Umore beltzak”, Ferdinand Saussure eta

Edward Sapirren ikerketa liburuak, Juan de Perotxegiren

Origen de la nación alizada”, Eduardo Punseten “El alma

está en el cerebro”, eta Estrabonek idatzitako paperak ere bai.

Aliziarekin baino, euskararekin lotura zeukatela ikusi nuen,

eta ezin adierazgaitzagoa egin zitzaidan. Nik ezaguturiko liburuen

itzulpenak ote ziren, ala aliziaz adaptaturiko lanak?

Burua nahasten zitzaidan, baina bakarra nintzen, beste guztiek,

Alanek barne, gauza normal bat bezala hartu zutelako,

eta liburuen idazleak haienak bezala hartzen zituzten. Bitxia,

benetan bitxia...

Kamerak, gainetik eta kolpe batez, beste liburu andana

bat erakutsi zuen: sismologia eta klimatologiaz mintzo ziren

220 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 220

saio batzuk, etnologia eta antropologia unibertsalaz ari ziren

beste batzuk, linguistika aplikatuaren gainekoak ere.

Mahaiaren gainean zeuden haiek guztiak dekoraziotzat utzi

zituzten neure buruari galdetu nion, edo benetan gure gonbidatuek

idazle horietaz mintzatu behar zutenez.

Irudiak nahiko garbi ateratzen zirela adierazi zuenean,

errealizadoreak aurkezleari has zezan keinu bat egin zion, eta

parte hartzaileak sarrarazten hasi zen. Denak mahai inguruan

eseri zirenean, generikoa eta hasierako musika telebistan ikusi-

entzun ahal ziren, “Aliziaren iturburua” tituluaren hizki

handiak agertzen ziren bitartean.

Ezkerretik eskuinera, Anat Oihartzabal, Jon Naberan,

Beñat Kapanaga eta Koro Mujika zeuden.“Hitx” izeneko aurkezleak,

ikus-entzuleak agurtu ondotik, berehala bakoitzari

hitza eman zion, aurkezpen labur bat egin zezan. Ni loriaturik

nengoen.

Arratsalde on!”, esan zuen Anatek, “Aliziaren historiaz

ikerlari anitzek hitz egin dute, teoria desberdinak erakutsiz;

baina orain arte izan diren hipotesi guziak bazterturik, gaur

egun badakigu alizia, gure hizkuntza, fonema eta soinu naturaletik

sortu zela eta klimatologiak erakarri zigun fenomeno

berrien ondoriotik jaio zitzaigula; eta gure gaurko mintzaldia

garrantzitsua da teoria hori oinarritzat har dezagun.”

Ados nago Anatekin”, esan zuen Jonek, “baina, nire gustuko,

aski laburki erakutsi ditu aliziaren gorabeherak. Egia da

munduak bizi izan dituen aldaketa klimatologikoak gizonaren

kulturak hankaz gora ezarri zituela; baina, halere, ez dut

uste alizia munduko lehenbiziko hizkuntza izaten ahal denik,

ala zaharrenetarik bat ere ez; beste gizakiak eta mintzairak

gure Big-Banga baino lehen izan zitezkeela uste baitut.

SUBALen teoria ederra da, baina mitologiak ez du

221 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 221

dena esplikatzen, eta hura baino lehen beste zerbait izan zitekeela

pentsatzen dut.”

Hor bai egiazko arazoan sartzen garela”, erantzun zion

Korok, “Alizia baino lehen beste hizkuntzak izan zirela pentsatzea

legezkoa da, baina guri gaur dagokiguna ez da bakarrik

hori, beste hizkuntza batzuengandik alizia datorren

baino, suteak baino lehengo aitzineko denboretan beste hizkuntza

batzuk mintzatzen zirenez eta nola sortu izan ziren.

Gurea ez da hainbeste jakitea alizia nondik datorren, jadanik

ia badakigulako, baizik eta hizkuntza primitibo batzuk izan

ziren, bai ala ez, eta haiek aliziari bizitzeko aukera eman ziotenez.

Hitz batez, ea aliziak bere lehen urratsetan beste hizkuntzek

egindako urratsak kopiatu eta kalkatu zituenez.”

Jon eta Beñat elkarri begira zeuden, konplizitate apur bat

balute bezala, haien teoriak nahiko hurbil baitzeuden...

Jonek hitza hartu zuen:

Ados nago, baina beste mundu horren aurre-kondairan

hizkuntza bakar bat baizik ez ote zen mintzatzen edo bizi ziren

populuek hizkuntza bana ba al zuten nahi nuke jakin.

Balizko Europa izan zen itsasoen arteko eremu zabal hartan

zenbat jende bizi zen orduan, zenbat etnia desberdin bizi ote

ziren, eta denak hizkuntza berean mintzo zirenez da hemen

interesatzen zaiguna, batez ere jakin dezagun ama-hizkuntza

bat izan zen eta denboran zehar ezagutu izan diren mintzaira

guziak iturburu beretik heldu zirenez; hitz batez, ea balizko

Europan erabili izan ziren hitz egiteko moduak lehengusuak

ziren, ama beretik sortuak, eta alizia haren biloba ote denez.”

Korok zerbait interesgarria erantzun zion, ea alizia sortu

zen moduan, beste hizkuntza batzuen ama izan zitekeen eta

etorkizunean existituko ziren hizkuntzek haien egiazko iturburua

jakingo zutenez ala denboraren iragaiteak dena ezaba-

222 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 222

tuko zuen, denak misterio hutsean sartuko eta haien iturburuaz

sorripotesietan murgilduko.

Publikoan inork ez zuen ongi ulertu Korok esan zuena,

baina besteentzat oharkabean pasatu zena niretzat nahiko zehatza

izan zen, eta pozik nengoen gure hizkuntzalarien teorien

ardatz nagusiak aberasgarriak izan zitzaizkidalako eta

haien elkarrizketa alizia baino lehen bizi izan ziren hizkuntzetara

lerratu zelako. Nik lerratze bat ez zela izan banekien;

eta, niretzat, elkarrizketa hartan esan zirenak nahiko frogagarriak

ikusi nituen, hiruzpalau egiaztapen garbi gogoan atxikiz:

-Alizia baino lehen beste hizkuntza batzuk izan ziren.

-Euskararen pareko lehen urrats naturalak aliziak ere eman

zituen.

-Alizia beste hizkuntza berri batzuen oinarria izango zen.

-Aliziaren iturburua aski frogaturik agertzen zen bezala,

euskararena nahiko frogatuta zegoen.

-Alizia euskararen segida izan zitekeen.

Publikoak galderak egiteko unea iritsi zirenean, isil-isilik

gelditu nintzen, eta nire inguruan zeudenen galderei kasu

egin nien.

Atzean neukan ile gominatuzko gizon beltzaranak, galdera

bat egin baino gehiago, batere ados ez zegoela esan zuen,

han esan zirenak ideia nazionalisten ondorengoak baizik ez

zirela. Gaurko anglofoniak gauza atzerakoiak ez zituela behar

eta alizdunek beren zilkoari baizik ez ziotela begiratzen.

Kondaira berdin zela, segitu zuen, bakoitzak bere gisara

interpretatzen zuelako, eta, beti gertatu izan den bezala,

bakoitzari komeni zitzaion momentuan hasiera ematen zitzaiola

ere.

Hitx aurkezleak hitz horiek probokazio bat izan zitezkeela

oharturik, gure hizlariei politikan sar ez zitezen aholkatu

223 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 223

zien; baina Anatek, erantzuteko gogoa ezin isilduz, hitza

hartu zuen:

Begira, jauna, aliziaren izatearekin ados ez bazaude, hor

konpon, baina guk hemen gure hizkuntzaz aritu behar dugu,

ahal dugun argitasun guztia plazaratuz; eta nahiz eta zu ingelesaren

nagusikeriaren aldekoa izan, jakin ezazu hura baino

lehen beste hizkuntzak izan zirela, gaur egun hemen galduta

daudenak. Latina, grekoa eta indoeuropar hizkuntzak mintzaira

handiak izan omen ziren, eta haien ondoko espainola,

frantsesa, italiarra, portugesa ere bai; baina galdu izan ziren,

eta hemen gelditzen diren bakarrak zurea eta gurea dira, eta

ez uste ingelesak aliziak baino garrantzi handiagoa duenik,

garrantzia gaurkotasunetik ez baita heldu. Lehen, beste batzuek

haien hizkuntza kultura handikoa zela uste zuten, eta

besteak zutik egoteak nardatzen zituen. Begira, denak zulora

joan ziren, eta ingelesak gain-gaina hartu, ez besteek baino

gehiago balio zuelako, interes ekonomikoek gaina hartu zutelako

baizik. Eta horrek kondairari data zehatz bat eman liezaioke,

munduan izan zen amerikarren nagusikeriaren unea

eta zuk egiten eta esaten duzun bezala bakoitzak historia

komeni zaion momentuan hartzen badu, historia baino,

politika da.”

Niri Nafarroa gogora etorri zitzaidan, baina adierazpenik

ez ematea erabaki nuen. Beste galdera batzuk izan ziren, beharbada

zuzenagoak; hala nola, beste hizkuntzak nola desagertu

ote ziren edo zergatik alizia bizirik gelditu zen

bakarretakoa zenez. Bakoitzak bere erantzuna jaso zuen, eta

alizienaren erantzunari zerbait eranstera ausartu nintzen:

Nik jakin nahi nuke ea badakizuen noiztik gizakiak hitz

egiteko gaitasuna baduen, horrek hizkuntzen hastapenetaraino

eraman gintzakeelako, ezta?

224 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 224

Jon eta Beñatek erantzun zidaten esanez hori zehazki jakitea

gauza zail-zaila zela, baina gizaki eta abereen arteko desberdintasun

nagusia hitz egiteko gaitasuna zenik, gizakiak

emeki-emeki oihu eta soinuetatik esanahi kontzeptualizatuetara

pasatu zirela, lehen hizkuntzak asmatuz. Noiz? Ez dakigu;

baina, diotenez, hormaketa izugarriak izan omen ziren,

eta haien ondotik, agian, berriro ere klimatologiak gizonari

giro epel batean bizitzeko aukera eman zioenean, inguruak

gizakia aldatzen duelako, hitz egiteko beharra sentitu zuten,

eta hizkuntzak asmatzeko beharra ere. Harpe paretak tindatzen

hasi zirenean jadanik zerbait adierazteko bazeukaten, eta

hori zalantzarik gabe mintzairaren lehen urratsa izan zen. Zer

da hizkuntza katea, ez bada irudi bidezko adierazpena? Gero

soinuek eta onomatopeiek gainerako guzia egin zuten; edo,

hobeto esanda, gizakiek soinu horiek kontzeptualizatu zituzten,

eta emeki-emeki hizkuntza sortu.”

Batzuek diote”, jarraitu zuen Bittorrek, “hizkuntza bat

baizik ez zela; besteek, aldiz, andana bat bazegoela; baina

hori berdin da, gure arazoa ez baita bat baino gehiago bazenez,

baizik eta nola sortu ziren. Zorionez, guk badakigu

nondik sortu zitzaigun alizia, eta pentsa daiteke guk bezalako

urratsak beste batzuek guk baino lehenago egitea zuzen litekeela.

Beraz, noiz? Espresio gogoa eta beharra sortu zitzaizkielarik.

Harpeetan, edo harpea utzi zutelarik? Bien artean

izan zitekeela uste dut, kanpoko biziak hitz egiteko premia

handigoak sortu baitzizkien, eta espresatzeko moldeak aberastu

eta berritu behar izan zituztelako.

Erantzun hark muinak itzulipurdika ezarri zizkidan, lehen

aldiz eta modu argiz, nire misioaren emaitza bete nuela pentsatu

nuelako, baina ere mundu berean egon nintekeela argira

azaltzen baitzitzaidalako. Lehen aldiz norbaiten ahotik

225 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 225

entzuten nuela Alizerriaren iturburua baino lehenagoko bizi

batean leizeak uzteko beharra izan zutela, agian hormaketa

batzuen ondoko epeltzearen ondotik, agian hemen, mundu

berdin honetan gertaturiko gauzak izan zitezkeela. Ez al nintzen

munduz aldatu?

Beñaten erantzunari segida bat eman nahirik, berriro hitza

hartu izan nahi nuen, baina Hitx aurkezleak, gaitik kanpo

egon bagina bezala eta keinu batez, ezetz esan zidan, beste

baten galderaren xerka joanez.

Alizek bitxiki so egiten zidan, berean baino, nire munduan

egon banintz bezala. Harriturik zegoen, gai horri zer

interesa eman niezaiokeen. Kanpotarra nintzenez, nola deabru

halako galdera zehatzak egin nitzakeen, eta nire benetako

izatea zalantzan ezartzen hasi zen. Neronek ere interes

hura esplika ez nezakeen, eta jadanik bizi izan nituen gauzak

zirela iruditzen zitzaidan, baina nire gogo lainotsua gero eta

poxeluago neukan… Garbiki ageri zitzaidan orain belaunaldiz

belaunaldi mundu berrian egon nintzela, eta, nire kanpotasun

osoan, hain kanpotarra ez nintzela.

226 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 226

Urduri nengoen. Mahai-ingurua bukatu zenean, Alizi ea

liburutegiko giltzak bazituenez galdegin nion. Ezezko hark

kolpatu ninduen, orain, une ber hartan, liburuak konpultsatzeko

beharra bainuen, buruan neukazkien guziak elkar zitezen.

Eta geografiako eta linguistikako liburuak irakurri behar

nituen inpresio isil batek zerbait harrigarria aurkituko nuela

xuxurlatzen baitzidan. Oraintxe izan behar zelarik, lagun batengana

hurbiltzen ikusi nuen, eta ezezkoen gainetik gakoak

eman zizkion. Eskutik harturik, lasterka gorantz jo genuen.

Nondik hasi ez nekien. Geografia, aurre-kondaira edo linguistika

eta gramatikazko liburuetarantz abiatu behar? Sute

eta hormaketen arteko lotura adierazten zuen libururik ez

nuen aurkitu, Anaten esanak bere teoria pertsonal baten elementuak

zirelako. Alanen laguna izateagatik, berarekin geroago

ikustea deliberatu nuen. Gramatikan murgildu nintzen.

Ireki nuen lehena interes gutxikoa izan nuen, aditzaren morfologiaz

ez zuelako ezer esaten. Bigarrena, aldiz, aproposa,

eta alizia zaharraren aditz hirupertsonalaren zehaztasun guztiak

ematen zituen. Alanek esandakoaren arabera, euskararen

pareko forma guztiak zagerizen. Bilo guztiak tente ezarri zitzaizkidan

dena taula txikiz egina ikusi nuenean, dena kolorezko

aditz forma bereziez apainduta, jostetako puzzle baten

antzekoa. Egilearen izena ikus nezan azala berriro begiratu

nuen, eta Alizaindiak babesturik “Otaegi Plaza” batek idatzi

227 –