12
Otaegi Plaza
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 227
zuela irakurri nuen. “Alizia zaharra zertan den” zeukan izena.
Liburutegian zegoen libururik zaharrena izan zitekeen.
Kolore urdinak AL formakoak ziren, orlegiak ALI-renak, eta
gorriak IL formarenak. Modu eta denbora guztiak zagerizen
ere: indikatibozko orainaldia, iragana, baldintza guztiak, ahalezkoak,
subjuntibozko bi denborak, agintaldiarenak ere.
Geroaldi arkaiko bat agertzeak txunditu ninduen, eguneroko
hizkuntzan etorkizun trinkorik ez zela ohartu bainintzen.
Zenbat aditz forma ziren kontatu nuen, eta mila bederatziehun
eta hogeita zortzira iritsi nintzen. Zoratzekoa!
Liburutegi zaharrenean libururik zaharrena euskarari hain
hurbil zegoen alizia zaharra mintzairaz mintzo zen. Nik hura
zer zen banekien, nire hizkuntzaren morfologia baizik ez zelako,
eta pozik nengoen ikustea alizia soinu eta onomatopeia
batzuetatik etortzea, soinu kontzeptualizatu batzuengandik.
Alan deitu nuen, eta igarri nuena azaldu nion; hau zen,
gure bi hizkuntzek iturburu berdina zeukatela, batek IZak
ekarria, besteak AL-ek emana. Bien arteko lotura egitea beharrezkoa
baitzen, eta bat bestearen ama izatea izan zitekeen.
Posible zen ere mundu berria sortu zenean eta alizi zaharra
sortu zutenean beste munduko hizkuntzen lekuko batto hor
berean egotea eta hizkuntzaren osaketaren urrats berberak
egitea aholkatzea. Beharbada ere, inork jakin gabe eta misio
baten jabe, aliziaren sortzailea euskalduna izatea… baina
gauza horiek guztiak susmoak baizik ez ziren, eta nire desbariazioren
ondorioak izan zitezkeen ere.
Arreta handiz jarraitu ninduen; eta, ezer luzatu gabe, aliziaren
aditzaz hitz egiten zuen beste liburu zahar bat eskuratu
zuen eta, ezin serioago, bien arteko parekotasunak egiten
hasi zen. Nik haien emaitzak banekizkien arren, bereak aztertzen
utzi nuen.
– 228 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 228
Baldintzetan zegoen, S ebentualaz eta SU aurrizkiaz egindako
baldintzak irakurtzen eta euskarak zituen BA eta L-koekin
konparatzen hasi zen.
Ni banintz Sudala banintzaion sudalagai
Hura balitz Sugasla balitzaion sujalasgai
Gu bagina Sudalaz bagintzaizkion sudalagaiz
Haiek balira ugaslaz balitzaizkion sugalasgaiz
Nintzateke: dalapet, balapet, galaspet, dalazpet, balazpet,
balazpezt, galasezpet
Nintzatekeen: dalapetet, balapetet, galaspetet, dalazpetet,
batazpetet, balazpeztezt, galazpestet.
Hirugarren pertsonetako S eta L ebentualarena berriro
kontuan hartu zuen.
Noririk gabeko ahalezkoetara pasatu zen, KE eta PE artizki
edo atzizkien berdintasunak azpimarratuz.
Ni naiteke de dalape
Hi haiteke be balape
Hura daiteke ge galape
Gu gaitezke dez dalapez
Zu zaitezke bez balapez
Zuek zaitezkete bezi balazpez
Haiek daitezke gez galazpez
Lehenean, ni nintekeen: de dalapeet, be balapeet, ge galapeet,
dez dalapezet, bez balapezet, bezi balapeziet, gez
galapezet
Hipotetikoa ere arretaz irakurri zuen:
– 229 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 229
Ni ninteke de dalapete
Hi hinteke be balapete
Hura liteke ge galapete
Gu gintezke dez dalapete
Zu zintezke bez balazpete
Zuek zinatekete bez balazpezte
Haiek litezke dez galazpezte
Hipotesi bat baino gehiago zela ohartzerakoan, liburuak
mahai gainean utzi zituen eta musu bana eman zigun, niri
eta isil-isilik ondoan zegoen Alizi. Nik ere neska maitagarriari
beste musu bat emateko aitzakia hartu nuen; eta, pozez inguraturik,
elkarrekin tinkatu ginen. Alan alizia zaharraren
gorabeheren gainean zegoen, baina osoki ahantzi zituela aitortu
zigun, inoiz garrantzirik eman ez zielako, azken urteetan
arras baztertu zituelako, modan ez zeudelako eta bere
ustez hura baino lehenago beste ezer ez zegoelako. Niri latin
eta grekozko hiztegiak gogora etorri zitzaizkidan, haien hitzen
iturburua inoiz ematen ez dutenak, zerutik etorri balira
bezala. Nirekin izan zituen eztabaidek euskararen morfologia
ikertzera bultzatuko zutela bazekien, baina ez zuen uste hain
laster aurkituko zuela bi hizkuntzen arteko sortzearen gakoa.
Liluraturik nengoen, nire baitan euskararen iturburua argi
eta garbi igarri nuelako. Han besterik ez zegoen; eta,
aliziaren iturburu frogatuaren pare, euskararena gardenki
zagerkidan, soinuz eta fonemaz sortu izan zen hura, IZ-etik
jalgia.
Bertako liburuak zioen erara, alizi zaharra klimatologiak
sortu zuen, euskara eguraldiaren epeltzeak bezala. Lerro
haietan adierazten zuten noizbait izandako sumendi baten
ondoriozko hizkuntza zela, “AL”ek alizia zaharrean “sua”
– 230 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 230
esan nahi zuelako eta “IZ”ek bizitzeko beharrezkoa den ura.
Nik hala zela banekien, biak bizitu izan nituelako. Ororen
gainetik zerbaitek bihotzez alaitzen ninduen: alizian ere IZ
soinua aurkitzeak, suaren erdian egon arren ura bizitzeko beharrezkoa
zelako. Gainera, uraren indarraren zuzentasuna berehala
ikusi nuen, sua itzaltzeko daukan indarra, ororen
gainetik nonahi egon behar dena.
Alanek berriro liburua eskuratu zuen, eta gainetik azken
aditz formak begiztatu zituen; hala nola, ahalezko Nor-
Noriren iraganekoak
1-Oraina - Ni hiri: de dalapebai, hari dalapebai, zuri dalapebaiz,
zuei dalapebazi, dalazpebaiz
2- Lehena- Ni hiri de dalapebain, hari dalapebain, zuri
dalapeba…..
3- Hipotetikoa- de dalapeis, be balapeis…..
Hura niri: ge galapedai, hiri galapebai, hari galapegai,
guri galapedaiz, zuri galapebaiz, zuei galazpebaiz, haiei galazpegaiz,
eta abar… baina batere axolarik gabe, froga jadanik
eginik zegoelako eta bi hizkuntzek ama bera zutelako:
eguraldia.
– 231 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 231
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 232
Ispiluaren aurrean nago, eta nire aitzinean dagoena ez
naiz ni. Sorginkeria ote da? Nola daiteke ispilu batek aurrean
dagoena ez islatzea?
Ulergaitza zirudien fenomenoari aurre egin niezaion, hitz
egiten hasi nintzaion, ea erantzun bat lortzen nuenez.
“Ni ez bazara, nor ote zara? Ni alizia naiz”, esan nion,
“eta nire aurpegia ikusi nahi dudanenean zergatik beste hizkuntza
baten aurpegia agertzen zaidan adieraziko al didazu?”
Ispilua isil-isilik zegoen, ezer erantzuterik izan ez balu bezala,
baina zeresanik bazeukan. Berriz ere gauza bera galdetu
nionean, ongi ulertu ez nuen zerbait erantzun zidan eta hitz
guztien artean “euskara” hitza baizik ez nuen ulertu. Zer ote
zen hura, nor ote zen nire tokia hartzera ausartzen zen ezezagun
hura? Beste hizkuntza bat zela garbi nabari zen, hizkuntza
zaharra. Nire aurpegiko azal lehunean zagerien
gaztetasuna ispiluak larru xamurrez islatzen zidalako, berriz
ere galdera bera egin nion. Hirugarrenean, erantzuna jaso
nuen: “Euskara naiz, eta biok ama-alabak gara, era berean
sortaraziak, eguraldiaren hazitik, soinuetatik jalgiak; eta gaur,
hementxe nago, zure irudia harturik, zu agurtzeko gisan hona
etorrita, eta zure aurrera natorkizu aholku batzuk ematera,
nik bizi izan ditudan guztiak zuk ez ditzazun bizi”.
– 233 –