14
Itzulia
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 243
nolazpait azaldu behar nion. Nire misioa bete izan banu bezala,
berriro atzealdera itzuli behar nuen, aliziaren eta euskararen
iturburuak sabeleko sakelaren barnean. Alizia fonema
batetik sorturiko hizkuntza zela argi eta garbi agertu zidaten,
eta aliziarrek beren sortzea nahiko zehazki ezagutzen zutela
ere bai. Niretzat, euskarak antzinako denboretan urrats berdinak
egin zituela aski garbi zegoen, eta IZ-aren teoriak bere
osotasun osoa hartzen zuela ere.
Horretara etorri nintzela inork ez zekien, eta Alizi hori
guztia aitortzeko film erromantiko hura une hoberena iruditu
zitzaidan, zinemako ilunpetan, gure begiek elkar ikusi
gabe.
Eskua eztiki tinkatu nion, eta berehala zerbait esan nahi
niola nabaritu zuen. Ematen zizkidan hatzen arteko ximikotxoek
lasai ez zegoela erakusten zidaten; eta, musutxo bat
eman nionean, nire maitasuneko kontuko gauzak, berriz ere,
aitortuko nizkiola susmoa izan zuen; baina ez zen batere hala
izan:
“Aliz”, belarrira xuxurlatu nion “hemendik banoa, nirekin
bazatoz?”
Neskak zergatik zinematik atera nahi nuenez ez zuen ulertzen,
hain goxoki ginauden biak, elkar heldurik filma atsegin
hura ikusten.
“Orain?”, erantzun zidan, “orain hemendik atera?”
“Ez, maitea, ez; hemendik ez, Alizerritik, laztana,
Alizerritik.”
“Alizerritik? Noiz? Nora joateko?”
“Orain ezin dizut ezer esan, ezin dizut deus aitortu, baina
banoa; eta, nahi baduzu, zurekin.”
– 244 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 244
– 245 –
Ingelesez zen film horren “The end” arte isil-isilik egon
ginen, ni bere erreakzioaren igurika, bera desulertze osoaren
urduritasunean. Nire enda zela banekien, agian berea ere bai.
Argiak piztu zirenean, elkar begirada aterpetsu sakon bat
gurutzatu genuen, inoiz jalgi ez zitzaigun bezala, eta gure
ezpainak amultsuki erantsi zitzaizkigun, bihotz babespen ezti
baten bila. Gure kontaktua dardaraz beterik zegoen. Fitsik
esan gabe altxatu ginen eta zinematik atera, nire etxeraino
abia gintezen. Bidean berriro esan nionaz galdetu zidan, noiz
eta nora joan behar nintzenez. Misio baten bila mundu hontara
etorri nintzela ez nion aitortu nahi; aldiz, nireak bete nituela
bai, eta joateko ordua etorri zitzaidala ere bai. Ez zuen
ezer ulertzen. Hainbeste denbora iragan zen etorri nintzenetik,
hainbeste urte, mende eta belaunaldi, arras laketurik
nengoela hemen; eta, justu orain, gure arteko amodioa aurrera
zihoala ikusirik, halako gauzekin heltzen nintzaion.
Etxeko atea ireki nuenean, nire burua aske sumatu nuen,
Alizi dena kontatzeko total aske. Ni hemendik joatea ez zen
garrantzitsuena, bera nirekin etortzea baizik, bere mundua
uztea eta itsu baten pare ni nintzen gidariarekin ausartzea.
Horretarako, denak utzi behar zituen: lurra, herria, lagunak,
senideak... azken finean, bizi osoa. Eta nora joateko, ni zehaztasun
gehiago emateko gai ez nintzen leku batera. Zerbait
esatera saiatu nintzaion, parez pare etxeko besaulkietan jarririk,
begiak elkar iltzaturik. Behin, beste mundu batetik etorri
nintzela, mendietatik aparte zegoen lurralde suntsitu batetik,
sumendi ikaragarriak lekuarazi ninduten eremu xarmant batetik,
eta patuak orain dela milaka urte honaino erakarri ninduela.
Denboraren nozioa mila eta hameka aldiz galdu nuela
ere aitortu nion, eta belaunaldiz belaunaldi hemengo bizia
iragan arren nire misioa orain bakarrik bete nuela.
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 245
Ulergaitzagoa egin zitzaion, batez ere misioa aipatzen
nionean. Mesias bat ez nintzela esan nionean, erabat lasaitu
zen, eta une luze batez bakar-bakarrik bere buruarekin batean
pentsaketan aritu zen, meditazio luze batean sartzen balitz
bezala.
Nik ez dakit gogoeta hartan nire egoera berdinean sartu
izan nuela ohartzen zenik, ezagutu nuenetik bera ere belaunaldiz
belaunaldi konturatu gabe bizi izan zelako, denboran
zehar iragan zituen guztiak elkarrekin bizi izan genituelako.
Adierazpen gehiegi eman nahi ez nizkion, nirekin ez
etortzeko aitzakiatzat hartuko zituela ziur bainintzen. Geroko
utzi nituen. Nolazpait esplikatu behar niona nirekin zoriontsua
izango zela zen, baina nola egin ez nekien. Beste mundu
batera itzultzen nintzela ez nion aitortzen ahal, beste mundu
batekoa nintzela ere ez, lur-kanpoko norbait nintzela nola
esan? Zer arrazoi zuen osaba Baluk kanpotarra nintzela oihuka
esan zuenean... Baina hala ote nintzen? Neronek ere ez
nekien.
Burua eskuetan murgildurik zeukan eta noizean behin
ikaraz beterik begiratzen zidan, orain berean norekin zegoen
baieztatu nahi izan balu bezala. Zer zeukan buruan esateko
gai ez nintzen. Batzuetan eta ezpata batzuen pare, bere begien
izpiek zauritzen ninduten, burdin hosto hotz hark bizi
zolaraino bihotza zauritzen; beste batzuetan, aldiz, haien goxotasunak
argiz betetzen ninduen eta bere mundutik asperturik
balego bezala, eskerrak emateko keinu eskerrontsu
batez dirdirak jalgitzen. Mututurik ginauden, elkarri begira.
Musutxo bat ematera hurbildu zitzaidan. Nik azken musua
izan zitekeela pentsatu nuen, agurrarena, nirekin ez etortzea
deliberatu zuelako; baina ez, beste bat eman zidalako, eta ez
azkena.
– 246 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 246
Hitza hartu zuenean, adierazpen gehiago eman behar nizkiola
aitortu zidan, berak halako erabaki handirik ez zezakeela
har zehaztasunik gabe, bere bizia jokoan ematen zuelako
eta etorkizunari begira zerbait gehiago jakin behar zuelako.
Lehen aldiz, maite ninduela aitortu zidan, baina ez bizia galtzeko
heinean, ez baita nornahi jarraitzen hitz misteriodun
batzuen ondotik. Besaulkitik altxatu zenean, lasai egoteko
esan zidan, eta eskuan ferekatxo bat egin. Ezer esan gabe
etxetik atera zen.
Lehen aldiz, nik zer egin banekien, eta joan baino lehen
bizpahiru presuna1 ikustera joan behar nuela gogartu nuen.
Lehen-lehenak, Liz eta Alitxo. Haien burasorik gabe ikus nitzan,
eskolatik ateratzerakoan harrapatuko nituela gogartu
nuen; eta, nire leihoari esker aspalditik nezaguzkidan2 kanpoko
orduei kasu emanez, egun hartan eskolak bukatu zituztenean
jauzika eskaileratik behera karrikaraino jaitsi nintzen.
Biak han zeuden, beste lagun batzuekin irriz; eta, deitu nituenean
eta denak bertan behera utzirik, korrika niregana
etorri zitzaizkidan. Besarkada handi batez elkarrekin urtu ginen.
Azken besoen artekoa zela ez zuten jakin, baina nire tinkatzeko
manera ezohikoa izan zela bai ohartu zirela.
Hainbeste urte iragan zirela ni jaso nindutenetik jakin balute?
Orain bai; garbi neukan ustekabean nirekin mendeak iragan
zituztela. Berriro bihotzeko musu bat eman nien, haiei esker
hemen nintzela gogoan betiko atxikiz.
Alani deitu nion, eta arratsaldean liburutegian hitzordu
eman genuen. Bera baino lehen ailegatu nintzelako, goraino
joan nintzen, eta Alizerrian zegoen altxor handienaren
erdian azken aldiz eseri.
Alan ez zetorren, eta ordu erdi bat bere zain egon nintzen.
Azkenean, itxoinaldia laburrago egin zitzaidan, liburu
1 Pertsona
2 Ezagutzen nituen
– 247 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 247
bat eskuratzea erabaki nuelako. Geografiazko bat hartu nuen
eta esertokira itzuli nintzen. Alizerri osoa zagerien, ezkerreko
gainean itsasoz ertzetuta; han nonbait ginaudela pentsatu
nuen, beste leku orotan lurrez inguratuta; eta idatzirik zeuden
izenak gainetik begiratu nituen, sobera arretarik eman
gabe. Balkai, Galpur, Alad, Dalai, Alapur, Alberu lurraldeen
izenek gogoa zeharkatu zidaten; baziren ingelesez zeuden
izenak ere; hala nola, Lastfrench, Lostpanish, Esrope eta ezagutzen
ez nituen beste hainbeste. Beste orriak haizatu nituen,
baina funtsezko gauzarik aurkitu gabe.
Historiaurreko liburua eskuraturik, orain dela milaka urte
gertatu ziren gorabeherek nire arreta deitu zuten, aurre-kondaira
baino lehenagoko aroan, kondaira eta teologia elkartzen
diren aro hartan, Alizerriaren benetako sortzearen
aroan, zeruko zolapetik jauzitako eurizko zelulak bizigai
bihurtu ziren momentuan. Buru-belarri informazio horietan
murgildu nintzen, total arrotza izan balitzait bezala. Baina
Subal eta Izalen istorio mitologikoa banezaguen. Gauza batek
ernatu ninduen: AL baten istorioak. Subal eta Izalaren biloba
zen AL hura, mundu berrira etorri omen zena. Hizkuntza
berri baten bila egon omen zen, uretatik etorria, baina debalde,
han urik ez baitzen nonahi agertzen. Mitologiazko
kontu horren lehen partea ezaguna egin zitzaidan, baina garbi
zegoen emazterik gabeko giza bakar batek gizarte bat funda
ez zezakeela, eta zozokeria batentzat hartu nuen.
Azkenean, Alan iritsi zen. Bere berankeriaz barkamenak
eskatu zizkidan, eta mundua uztera banindoala jakin zuela
belarrira xuxurlatu zidan. Nondik zekien hark nire erabakiaren
berri? Alizek esan ote zion? Ez nuen uste, gure elkarren
arteko sekretu handiena baitzen hura. Gehiagorik ez nion
– 248 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 248
galdetu, eta agian berak ere denboraren nozioa galtzeagatik
egun handiaren berri legez izan zuen?
Eserita istant bat egoteko eskatu zidan, berehala bazetorrela;
eta liburutegiko gramatika atalerantz abiatu zen.
Berehala itzuli zenean eta zaindariak ikusi gabe, besapetik
atera zuen liburuxka nire euritakoaren sakelan diskretuki sartu
zuen. Harritu nintzaion, eta, fitsik luzatu gabe, leku sakratu
hartatik biok atera ginen. Liburu hura ez irekitzeko
agindua eman zidan, nire mundura iristean bakarrik ireki
nezakeela esanez. Aliz horren lekuko izango zela luzatu
zidan, eta, mesedez, hitz hura betetzeko berriz ere eskatu
zidan.
Aliz lekuko izango zela esan ote zuen? Zer zekien berak
Aliz nirekin etorriko zenez? Zer ere zerbait aipatu nionez?
Halere, bihotzean ximiko bat sentitu nuen, nirekin etorriko
zela lehen keinu zehatza nabaritzen nuelako.
Alan bihotzez eskertu nuen, eta nire egonaldiaren lekuko
izan zedin eskatu nion. Baietz esan zidan, eta inoiz ez ninduela
ahantziko.
Elixabete eta Mikeli agurrak eta goraintziak eman ziezazkion
eskatu nion ere, eta besarkada luze batean murgildu
nintzen, erdi negarrez.
Bihotza irekitan neukan; eta, Alizi gauza guziak galdetu
behar nizkiolakoan, telefonoz deitu nion, plazako taberna
hartan elkar ikus genezan. Nire kezkaduraren arrazoiak azaldu
nizkionean, inori ez ziola ezer esan aitortu zidan, eta
Alanek esandakoak niri bezain harrigarriak egin zitzaizkion.
Hobe zen dena ahanztea eta kezka berri horietan ez sartzea.
Elkarrekin bazkaltzera abiatu ginen eta eguneko menua
eskatu genuen. Pareko leiho hartatik ohiko mendi antenaduna
ikusten ahal zen, eta lainoz nahiko trabatuta ikusi nuen.
– 249 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 249
Euritakoa goizean jantzi nuela gogartu nuen, inoiz egin ez
nuena, sekulan euririk botatzen ez zuelako.
Euririk gabeko Alizerrian urduritzen hasi nintzen, iritsi
nintzenean menditik hona zagerizen1 gailur lainotsu haietaz
pentsatzen hasi nintzelako eta inbasio klimatologiko baten
beldurra sentitzen nuelako.
Bazkalondoan eta Alizek lanik ez zuelako egiten, mendira
igotzea erabaki genuen, eta bere ohiko hurbileko mendirantz
joatera bultzatu nuen. Bidexkan izerdirik ez nuen batere bota
eta, ti-ta, goraino iritsi ginen. Nire egungo helburua nolanahikoa
ez zen, kasko gainetik ikus zitezkeen urruneko gailurrak
aztertzea baizik.
Han urrunean ikusi nuenak oraino gehiago urduritu
ninduen, mendi gailur haietatik zetozen lainoak izugarriak
baitziren.
Begi aitzinean neukanak egiazko inbasio klimatologiko
bat prestatzen ari zela zerakusen2, eta han goian zegoen inor
agurtu gabe, korrika beherantz jo genuen. Malda hura jaitsi
baino lehen, begiak goialdera ustekabean joaten zitzaizkidala
ohartu nintzen, zeruaren hitsa egonkortu zela ikusiz.
Lainoen gainetik, jainkoak ikusi nituen; ez benetako jainkoak,
baizik eta Alizerriko mitologiazko jeinu bereziak. Alizi
goialdera begira zezan esan nionean, ez zuen ezer ikusi, eta
burutik sano nengoenez galdetu zidan. Isiltzea erabaki nuen,
ergel batekin azken bidaia ez zezakeelako egin.
Subal eta Izal eskutik helduta zeuden, gure zain; Inko,
mendi gailurretan bizi omen zena ere bai; bere ondoan,
Izko, uraren jeinua; ondoan Zubiz eta bere semea Izlanaral
eta, ezker-ezkerrean, Kaliz, jeinu txarra, suetatik heldua eta
jendea zigortzeko bidaltzen zutena. Emariz, denen ama, ez
nuen ikusten, eta horrek harritu ninduen. Sekulan ez nuen
1 Agertzen ziren
2 Erakusten zuen
– 250 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 250
halakorik aditu, ez ikusi ere, inoiz ez nuen Jainkorik modu
horretan zeruan ikusi.
Pozik nengoen, neure helbururaino iritsi nintzelako.
Mundu honetatik lehenbailehen ihes egin behar nuela orobat
deliberatu nuen. Besterik ez zegoen. Patuak beste patu bat zageridan,
egiazkoa, benetakoa, betikoa, nirea.
Herrira iritsi ginenean, Alizen urratsak jarraitu nituen, eta
zuzen bere etxeraino eraman ninduen. Ezer esan gabe, bere
gelan sartu eta jantzi batzuk hartu zituenean, begietara soaldi
tinko bezain luze batez “Goazen” salbagarri bat luzatu zidan.
Gehiagorik esatea ez zuen balio; eta, iritziz aldatu baino
lehen, Alizerritik kanpo zeraman bidea hartu genuen, denborari
itzuliaren agur berezi bat urrats bakoitzean eman banio
bezala. Itsasoari agur bero bat eman genion, txorimaloari
ere bai. Erreka bazter hura ez zen batere aldatu, eta arrokaren
aurka egon ginen, biok gora begira. Zerua erabat goibeldu
zen, haizea gogorki goratu, eta zuhaitz haren kraska entzun
genuenean, mundua bukatu zitzaigula ohartu ginen; beheko
mundua behintzat, Alizerriko ohiko mundu berria.
Gailur hartara ez dakit nola igo ginen, baina lehiaturik ginauden,
eta goi-goian zegoen zuhaitzari indarrez heldu genionean,
eskutik harturik bi aldeetara begiratu genuen.
Abandonatu genuen mundua beltza eta iluna zegoen, lainoa
eta goibela, argirik gabeko mundu ezkorra zazalkigun1.
Aitzinean zagerizkigunak2, aldiz, argitsuak eta alaiak.
Zalantzarik gabe eta gure bideari ekinik, beherantz jo genuen.
Alizek non ginauden ez zekien, eremu horiek inoiz
ezagutu ez baitzituen. Alizerritik nahiko urrun zeudela aitortu
behar izan nion, eta herria utzi genuenetik zenbat denbora
iragan zenez ez nekiela ere; baina behin abentura berrian
sartuz gero, berdin izan zitzaion.
1 Azaltzen zitzaigun
2 Agertzen zitzaizkigunak
– 251 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 251
Denboraren nozioa galtzea ohikoa neukan, eta fenomeno
horretaz ohartzen hasi nintzen. Aliz, aldiz, ez; eta ezezagun
hutsean murgildurik zegoen. Eguzkiak bere izpi argitsuez
bazterrak goxoki berotzen zituen, eta atzealdeko eremu ilunak
bistatik galdu genituen. Handik ikus genezakeen bakarra
zerua zen, ilun bezain tristea, hilik zegoen mundu baten zerua.
Mendiak eta mendiak kurritu genituen, arrokaz arroka,
harkaitzez harkaitz, mendi borobiltxoetara iritsi arte. Ezagutu
nituen kasko pelatu haiek orlegi-orlegiak zeuden, zuhaitzez
eta landarez beterik. Ur-jauziak beherat zihoazen eta hezetasuna
genuen nagusi. Bideak eta bidexkak zeharkatu genituen,
mendi borobiletik arroketara ailegatu arte. Alizek eskua gogor
tinkatzen zidan, nire baitan aitaren babes baten bila egon
balitz bezala. Hondartzaraino iritsi ginen, eta dena osoki aldaturik
zegoen. Basamortua erabat orlegitu zen, belai liluragarri
bat bihurturik, hondar beltz haren itxura erabat zuritu
zen; eta, biok harea gainean etzan ginenean, benetako ohe
goxo baten antzekoa iruditu zitzaigun. Han lokartu ginen,
eta haize lehun batek gure ametsak gorgoinatu zituen, eguraldiaren
aldaketek bizia nola alda dezaketen zerakusten
amets dilindagarriak.
Noiz arte lotan egon ginen ez dakit, baina ezin goxoago
ginauden. Mundu zaharrera itzuli nintzen, eta, Alizi batere
adierazpenik eman gabe, une hura liluraz gozatu nuen.
Amodiotik aparte, nola aitortu behar nion lekuko gisa ekarri
nuela, aliziaren existentziaz eta iturburuaz esandakoei testigantza
ekar diezaien?
Eskuinaldeko arroketara igo ginenean, mendi gorantz
abiatu ginen, gure azken helburuaren bila egon bagina bezala.
Lepo baten zuloan, leize bat ikusi genuen, eta han sartzera
erabaki genuen. Barneko giro hura aparta zen, ez baitzuen ez
– 252 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 252
berorik, ez hotzik egiten. Biak esertzeko leku apropos bat
aurkitu genuen, eta Alizen galderei erantzuten hasi nintzen.
Hain gozoki ginauden, musu bero bat elkarri eman geniola;
eta gure bizian lehen aldiz, larrua jo genuen, amodioak manatu
izan baligu bezala. Pozik ginauden. Nire misioaren azken
urratsetan nengoen, agian urrats garrantzitsuenetan.
Lehenbiziko sexu barneratze hartan, sarbide urtsua, izatsua
kausitu nuen, zol-zolaraino eraman ninduen leize busti
baten parekoa. Aluaren bitartez nire benetako izatearen eta
IZaren bila nengoela banekien; eta, denboraren nozioa gal
baneza bezala, aurretik atzera ibiltzen hasi nintzen, zahartzarotik
gaztetasunera, esperientziatik inozentziara, bizi berri
baten kestan egon banintz moduan.
Bat-batean, emazte baten boza leize barnean entzun nuen;
eta, zalantzarik gabe, deitzen gintuen hura jadanik adituta
neukan. Barneko txoko batean eta ispilu baten parean,
Emariz ikusi genuen, bere ile luze argi lehunak orrazten eta
ispiluaren dirdiran guri begiratzen. Ongietorria eman zigun.
Alizen sabela hantzen hasia zen orduko, eta laster erditzera
etorriko zela nabaritzen zitzaion. Emarizen aginduz, leize
barneraino sartu ginen eta pareta zurixka hantu hartan marrazki
bitxi bat ikusi nuen, behor baten gainean zebilen haur
baten irudia, eta bere aurrean gizon bat, zutik. Pentsaketetan
aritu nintzen, ea noiztik bikote hura pareta haren gainean
marrazturik zegoen, eta noiz arte iraun zezakeen. Galderari
ez nion erantzunik aurkitu, baina gizon haren aurpegiko marretan
irritxo baten espresioa zageriela iruditu zitzaidan.
Emarizengana hurbildu ginen, eta sakelan neukan liburuxka
eskatu zidan, Aliziaren morfologiaz Alanek emaniko liburua,
noizbait norbaitek aliziaz saio berri bat idatziko balu,
azken solaseko gidaliburu gisa heda ziezaion.
– 253 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 253
Sarreraraino itzuli ginenean, Alizek tripako mina sentitu
zuen; eta, zenbait joan-etorriren ondotik, han zegoen lastoaren
gainean haur eder bat atera zitzaion. IZORAL hartu zuen
izena. Barnetik jalgi zitzaizkion urak isurtzen hasi ziren, eta
erreka garden bat osatu zuten, menditik beherantz bidea harturik.
Laster, ibai zabal bat sortu zen, IZZZZZZZ... soinu naturalaz
basamortua itsasoratu arte. Zeruan agertu zen
ortzadar koloretsuak euri tanten artean bere adarra erakutsi
zigun. Iturbururat ailegatu nintzen, sabel barneko iturburu
linguistikoraino, IZaren baitako iturburu bizigairaino, nire
bizitzeko arrazoia ukan nuen iturburu euskalduneraino.
Hondartzara jaitsi ginenean, berriro harea zuriaren gainean
goxoki lokartu ginen, uhinez ferekatzen zuen hondar berri
bezain heze hartan, gure txikitxoa besoetan babesturik.
Noiz arte, aldiz, ez dakit.
Esnatu ginenean, Euskal Herrian ginen. Ingurura hurbildu
zitzaigun jendea irri goxoen artean euskaraz mintzatzen ari
zen, eta hustu zitzaigun mundua berriro betetzera zihoala
ohartu nintzen.
IZORALek bere euskal bidea marraztuta zeukan, eta bere
hizkuntzaren iturburua ezagutuz aurrera joateko gertu zegoen,
aitzina zutabe, geroaren jabe.
Inguruan genituen euskaldunei gure istorioa kontatu genienean,
liluraturik gelditu ziren, aliziaren sortzeak euskararen
iturburuaren froga erakusten zuelako. IZORALek eta
beste gainerakoek aliziaren iraupena segurtatu zuten, haur
berriak egin zituztelako, baina ere elebitasunaren lehen urratsak
eman zituztelako, hein eta neurri bereko egiazko elebitasunarenak.
– 254 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 254
Hirugarren mundua sortzen ari zen, lehenaren muinetan
oinarrituta, bigarrenaren frogekin segurtatuta eta hirugarren
honekin erasorik gabe betiko sortuta.
Zeru zolapeko balkoi luze hartatik denak irriz begiratzen
ari zitzaizkigula konturatu nintzen, eta zelulen moduko bizi
lirdingatsu hartatik, Saussure, Sapir, De Perochegi, Oihartzabal,
Punset, Webster, Lafitte, Lizardi, Vinson, Humboldt, Txilardegi,
Otaegi, D’Abadie, Haritschelhar, Artze,Txema Larrea,
Noam Chomsky, Hyacinte de Tharencey, Estrabon, Sabino, Izludal,
Cezanne, Van Gogh, Mugicatarrak, Barandiaran, Mikel,
Naberan, Kapanaga eta Alex; eta, denek batean, “Qué Cabrón”
esan zidaten.
– 255 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 255
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 256
Horra EMARIZi esker aliziaren aditzak daukan morfologia
osoa, altxor bat bezala Alanek emaniko liburua gorderik,
behin norbaitek idatziriko desbariazioz beteriko liburuan argitaratzeko
hitza eman baitzuen.
Zergatik AL eta ez SU, sutik ateratako mundu bat izan balitz?
SU fonema bazterturik izan zen, soinu sortzailea bokal
batez hasi behar zelako, euskaraz, IZ izan zen bezala. Beraz,
AL aukeratuta izan zen.
Zergatik ez US orduan, SUren alderantzia? Aliziak amerikarren
hizkuntzaren ondoan bizi behar zuelako eta US horrek
haren kutsu handiegia zuelako. Beraz, ALera
zuzen-zuzen iritsi ziren, A bokal irekiena zelako, euskararekin
lotura handia zuelako eta L euskaraz ebentual misteriotsua
zelako.
Gainera “Izotzetik izanera” saioan agertzen den U-a baztertzekoa
iruditu zitzaien hizkuntza berri baten soinu sortzailea
izateko, materia baizik ez zuelako adierazten.
Beraz, AL eta IZ; eta, horretatik, “alizia” eta “Alizerria”.
– 257 –