13 Isunak- Oroitzirriak

Isunak.

 

 

Behin,Hondarribian bizi nintzenean eta handik Donibane Lohizunerantz abiatu nintzenean,Mendeluko errotondaren ondotik,ezkerretako barianteko bidea hartu nuenean eta Stopa ez nuela behar bezala egin esanez,guardia zibilak gelditu ninduen.Nere emaztea bere autoan nere atzetik zetorren eta ni, kotxetik atera eta guardiekin solas bizian hasi nintzen,lurreko marra ongi ez zela ikusten,halere gelditzeko keinua egin nuela,ezkerretik inor ez zetorrela ohartu nintzela...eta halako aitzikiak lerroz lerro emanik. Egia esateko,ezkerreko begiradaz inor ez zela heldu kusi nuenean,nere bidea eskuinerantz segitu nuen osoki gelditu gabe eta han,arrazoin guziez,berdeek gelditu ninduten, marra txuri hartan.ez nuela behar bezalako pausa egin.Arrazoin zuten bainan jendea izorratzeko gogoa ere bai,ongi ikusi zutelako halere ezkerreko alderantz neukan ikuspegia ezin hobea zela.Azkenean etsitu nintzen bainan eskolara joan behar nuen eta berantzen hasten zitzaidan.

Eztabaika ari ginen artean,nere emaztea gure gibeleraino iritsi zen eta kotxe barnetik keinu bat egin zidan ea zer gertatzen zitzaidanez.Ni presaka nenbilen,et klasera ordu punttu punttuan iritsi behar nintzela esaten nien,denborarik ez nuela,ikasleek nere zain zeudela.Eta haiek,isun bat ezarri behar zidatela,eta gainera frantses nazionalitatekoa izateagatik eta 64ko autoa eukitzeagatik,momentu berean ordaindu behar nuela, kotxea geldiarazten zidatela ordaintzen ez banu....Pentsa zer konplikazioa.

Zer saltsa eta ni, hor,denborarik gabe,zibilak oihuka nere aurka,ordaindu behar nuela,emaztea atzean geldirik ea zer gertatzen zitzaidan eta orduko,ikasleak jadaneko eskolan sartzen.

Bat-batean burutik pasatu zitzaidana nere salbazioa izan zen.

“Oiga,ya que mi mujer y yo tenemos los dos coches franceses,y que yo no tengo tiempo suficiente ,pongale la multa a ella ,que es lo mismo,vale?.-“Aizue,emazteak eta biok auto frantsesak izanez,isuna berari ezar iezaiozue,total berdin da ezta?esan nien.

Eta nahiz eta harritzekoa izan, hala izan zen.

Nik ados zirela aditu nuenean eta besterik galdegin gabe,autoan sartu eta handik tximista bat bezala lekutu .Nere bidea segitzera utzi nindutenean ez zekiten oraino nere emaztea espainol nazionalitatekoa zela ,eta jukutria guzia horretan zegoela ez ziren ohartu.Nere emazteari hurbildu zitzaizkion isuna ezartzeko asmotan , hamabost milla pesetako isuna momentu berean ordaindu behar zuela esanez .Hastapenean, protesta ugari egin zuen ,berak ez zuela deus egin isun bat ezar ziezaioten,bera legeandrea zela eta bazekiela ongi halako gauzik ez zitekeela egin,eta halako....“Zuek pentsa gizon hori ez dudala ezagutzen eta bere emaztea naizela bere burua desenkusatzeko baizik ez duela esan,pentsa dena gezurra izan zitekeela” Eta ni bitartean mugararaino heldu,irriz,Hendaian sartu farrez,eta Donibanera iritsi irrifarez lehertzen,pentsatzen zer nolako ixtorioan emaztea sartu nuen.

Guardiak ezin zozoagoak ziren eta nere emaztearen identitatea kontrolatu zutenean amorru bizian sartu ziren,ezin baitzioten isuna zuzenki eskutik eskura kobratu eta beti egiten genuen bezala,bere amaren zuzenbidea eman zion, karnet zahar hartan agertzen zen zuzenbide zaharraren arabera.

Amatxi seme alaben isunez asperturik zegoen,batez ere Jose Pedrorenak,Espainiako hegoaldean zeukan lanak autoa ainitz erabiltzera erematen baitzuen eta gehienetan legez kanpo eta lasterregi ibiltzeagatik isunak jasotzen zituen.Erratzuko Etxebeltzean isunak mukulatzen ziren eta trafikoko guardia zibilak noizean behin etortzen zirenean,seme alabak ez zirela han bizi ohi zioen,bat Andaluzian eta bestea Frantzian,bainan non zuzen ez zekiela.

Eta poliziak sosak ezin eskuratu,aldiro esku hutsik joaten ziren.Bihar edo etzi beste isun eder bat mahain gaineko mukulu hartan besteak agurtzera etorriko zela bazekien jadanik.

Egun hartan emaztea hasarrez beterik zegoen,guardien aurka noski bainan nere kontra ere,lotsagabea nintzela halako gauzak egiteagatik bainan gu azkenean isunik ordaindu gabe egon ginen

 

.

Beste aldi batez gauza bitxia bezain ilegala gertatu zitzaigun ere, Baztanen,Iruritako bide zuzenan,Hostal Baztanetik hurbil,

Elizondotik Arraiozera genbiltzanean.Egun hartan ere eta lasterregi abiatzeagatik guardia zibilak gelditu ninduen.Berebilean, emaztea eta lau edo bost urteko alaba.Nortasun agiria eta gidatzeko baimena eskatu zidatenean dena etxean ahantzi nuela ohartu nintzen.Zer egin paperik gabe 64ko berebil batean? Ezer ez!Eta nahiz eta Baztan hain txikia izan, guardia horiek ezezagunak genituen,haiek ere bistaz ezagutzen ez gintuzten,dena gure kontra genuen,guardia berriak omen ziren eta osoki arrotzak .Handik berebila mugitzen ahal ez genuela eta guretako bat oinez diruaren bila joan behar zitekeela.

Autoz etxera joateko baimena eskatu nienean,amalabak bide bazterrean utzirik,berehala baietz esan zidaten eta horra nun bahiturik bezala eta berme gisa ,emaztea bere alaba besoetan guardiekin gelditzen dela,paretan jarririk ni etxerantz abiatzen naizen bitartean. Emazteari hura arras gaizki iduritu zitzaion,bainan beste erremediorik ez zegoen.Autoa ibiltzen hasi eta lau kilometro haiek laster bete nituen.Paperak hartu eta familia salbatu.Ez dakit zenbateko isuna eman ziguten bainan Etxebeltzeko mahain gaineko mukulura joan zen hura ere,irtenbide ederra atxeman baigenuen.Emaztearekin nihoan aldiro eta isun bat jasotzeko ginaudenean ,berehala ordaindu ordez,bere “espainol” nazionalitateak salbatzen gintuela ohartu ginen,legeak bermetzailea atera zitekeela esaten baitzuen eta baitu ere,beraz,isuna zuzen zuzen Erratzuko mahai gainera zihoan.Egun hartan eta autora sartu baino lehen emazteak gurekin egin zutena ez zutela egiten ahal esan zien,denuntziatuko zituela amalaba bat bahitzeagatik eta berme gisa erabiltzeagatik.

Guardia haien aurpegi serioak agurtuz.handik lekutu ginen . Norbait bahitzea ez baita txantxetakoa.

Xubiltz