42 Azken hitza- Oroitzirriak

Azken hitza

Nahiz eta ixtorio guzi horien kontaketa aski luzea izan,halere aski laburra egin zait ,oroitzapen guztiak trumilka heldu izan baitzaizkit,batzutan dardarez ezarri nauen nostalgiaz,besteetan ordenagailuaren bakartasunean irriz.Egia esateko gozatu egin dut,batez ere lagunen arteko solasaldiak izan balira bezala idatzi ditudalako.Hainbesteorduren aintzinean,kabezudo batetik zigante batera pasatu naizela iduritzen zait.

Orain bukaturik dago eta pozik nago jakinez abentura horiek betiko idatzirik egonen direla,ahanzpenatik urrun.

. Milesker.

Eskerrak Joseba Aurkenerena lagunari zuzenketa batzuk egiteagatik.