Poesie 1975 - 1990

Mendekatzea

Itsas aldera dabiazkit
               Eta dairazkit
Malko urdin urtuak
Nigar xotin izutuak.

Zinez andre,amodioa galtzen denean
Ba al dakin norat dabian?
Erantzun baino lehen behar dinat esan:
Hi baino lehenago hiltzen banun
Hi baino lehenago jakingo dinat nun,
Eta ez kexa ordun!
Hitaz gogoratuko nun
Eta gelditzen zainan bizia ,betiko
Dinat benetan izorratuko.
Nola?
Nun nagoen ozenki aitortuz Misterio sakona salatuz
Belarritan bortizki oihukatuz Zer den heriotza,bizi ala huts. Eta berri sutsuz
Naun berpiztuko
Eta hi itzaliko
Betiko!
Hago lasai,ez haut ahantziko!

Kitto

Xubiltz