Poesie 2011 - 2012

zutik eta etzanik

Zutik eta etzanik

 

Behin baizik ez da bizitzen, zutik.
Beste mundu tenterik badagoen baneki
Bertan agertu eta goitikaka hasiko, isilik.
Aldiz mundu etzanik baldin balego
Gustokoa dudan neska eskutik hartu
Lurreko harri bat bilatu,
horretan nahiez oztopatu
eta muturkatu
Eta etzanik sortu.
Eta izor bide berritik ialgi eta bizia hartu.

Harria baita mundu berriaren konzeptore supremoa
ur hazirik gabeko emazteen  haur egile jainkoa,
hankak oztopatzaile ,erorle ta  muturkari gozoa.
Lurrartu eta etzan bidea sartu
ernari, alboan etzanik
sorbaldaren gaineko pisua harturik
lehen sortzearen pareko umegaiaren jarrera harturik
amaren sabelean ohiko loleku erosoaren pare, nik
aurkitu arte
ez naiz pozik egonen,
hura baita munduko lehen eragiketa fisik eta matematik.
Bainan sabelerik gabeko ostiko sortze horren ondorioko oztopatzeak kasik
bizi zoriontsuan sar nezake, hanka zabaldurik gabeko munduan sartu nahirik.

Azpira begiraturik
Haize hegoak Indiara eraman ninduke
Udazken koloretsuko epeltasun lizuneraino
eta enbatak lurrera botako ninduke
betiko etzanik egon nadin
musuka
larrua joka
zorion bustitan itorik.
Zoriona hermafrodita baitateke
pairamen gabekoa ere
emetasunak dituen soportagaitzetatik aparte
arrakeriak dituen bortxakeria eta nazka urrun ezarri arte.
Konkaboa den mundo honetan gizona bere burbuilaren zuloan dago
ezin ateraz, ez atera nahiz
Emaztea aldiz bere zilo konbekxo lingirdatsuaz  ohargabeko  kexaduran, dago.
Eskerrik, albotik, etzanik ,ez dela zulorik nabari,
ezta ere munduaren iturburu bilotsurik.

Zuhaitzak ere beterik daude, tente,denak,
ximisten erasorik gabeko aritz sendoak,
tente etzanak
errorik gabeko zuhaitz hiritarrak.

Adizu! Andreek didate adar batetik tiraka.
-“Zergaitik hainbeste alferrikako keinu
zutik zinauden bitartean?  »
De Koening-en ahotik abstraktoa nabari du
sinplifikazioarekin pozik bizi daitekela dio, ez hainbeste espantu.

Zer ostia! Horrek ez du ezer esan nahi!
Esan abtsraktoa dirudi
Derantzut deplauki
Hori bai dela alferikakoa.
eskerrik etzanik margorik ez dagitekela
artea etzanik ez dagoelako
Jainkoa etzanik ez daitekeelako
Komandante supremorik etzanik  nonbait al dago ?
Ez dakit. Ikusiko
Kontsiortonista dotorea baita.
Eta Merde,Mierda eta Gorotza !
Azken keinua egin diat harri  arra muturkatzaile
bezain sortzailearen munduan sartu baino lehen, bai hauxe:

Tiranteak igo eta brageta itxi,serio
Tenteari milesker emanez,  lehengo biziari adio
Papera zikina eskutan handik urrundu natzaio
igurikan zegoen harriaren kontra behaztopo eginez banoa
eta erori. Zer orgasmoa!

Etzanik betiko
Zutik behin baizik bizitzen ez delako.