Bortizkeria
Sabaiaren ertz ilunean, hor dago kizkorturik
Subelak buruan, bigak bizkarrean, izuturik
Zauritu dutela dagerkit, negarrez hurturik
Bihotz hilik zotinka, hor dago ziperrez josirik .
Gaixo amatxo, atzo berriz arrak zanpatu
Indarrez hordiak bere ezintasuna azaldu
Noren jabe ote? Alkol bortitzak ote du galdu?
Jaso duen hezkuntzaz nahi baitut salbatu.
Sumisioa mota ainitzekoa baita
Jabekeria berezkoa ez duk,ezta aita?
Nahiz eta amak etxean jo turuta ta gaita
Sabaian senarrak mendeku, hala ote maita?
Ez! Hori ez duk amodioa
Baizik eta dolutzeko medioa
Nahikoa! Mehatsua zuzenki badoa
Alkolean itoa, bilaka ninteke gaistoa.